Gaitzerdi
Hasiera » Estitxu Eizagirreren bloga - Gaitzerdi

Topaketa Feministak Ondarroan: Diagnostikoa

2014-12-13  //  Feminismoa  //  Iruzkinik ez

Iraitz Agirre eta Maite Segurola Topaketa Feministei hasiera ematen.

Iraitz Agirre eta Maite Segurola Topaketa Feministei hasiera ematen.

Bilgune Feministako kide den Iraitz Agirrek aurkeztutako diagnostikoak eman die hasiera VI. Topaketa Feministei. Ondarroako kofradia 600dik lagunek hartu dute, eta jai giroa izan da nagusi. Hona, laburturik, azaldutako hainbat ideia:

Topaketa hauekin, patriarkatuak hartu dituen forma, adierazpen eta aldaerak identifikatu nahi ditugu denon artean. Argazki baten zertzelada orokorrak identifikatzea da helburua. Hiru eremu definitu ditugu: eremu sozioekonomikoa, politikoa, eta kultural-ideologikoa. Eraldaketaz hitz egitea da ikuspegia.

Eremu sozioekonomikoa: Merezi duten bizimoduak helburu

Politika neoliberalek ezaugarritu dute gure jendartea. Krisi ekonomikoak areagotu egin du pobre eta aberatsen arteko amildegia eta emakumeok ez gaude irabazleen aldean. Aldaketa giro honetan aukeren ideiari heldu nahi diogu, gure esku ere badagoela aldaketa norabide batera edo bestera bideratzea. Egia da sexu ikuspegitik aldaketa garrantzitsuak bizi izan ditugula. Baina aldaketa hauek nabariagoak izan dira emakumeon egoerari dagokionean, ez sistemari dagokionean: Subjektu autonomo gisa onartuak izan gara, eskubide parekidetasunean aurrerapenak eman dira eta gure buruaz dugun hautematea hobetu da; baina sexuen arteko borroka harremanak ez dira zalantzan jarri. Sexuen arteko banaketan oinarrituta jarraitzen du sistemak, eta hierarkikoa izaten jarraitzen du.

Eta botere eskema hau mantentzeko tratu txarrak eta indarkeria darabiltza patriarkatuak. Sistemaren izaera da indarkeria sostengatzen duena, ezinbesteko tresna da indarkeria sistema patriarkalarentzat. Indarkeriak lehen mailako arazo politiko izaten jarraitzen du. Esparru instituzionalean, eremu formalean egin dira aldaketak, baina eremu pribatuan ez. Indarkeriaren kontzeptuarekin bada eztabaida: Mikromatxismoez hitz egiten da, jipoietik hasita piropoetara, iragarkietara, denak dira indarkeria eta horiek identifikatzen jarraitu behar dugu. Horren aurrean autodefentsa feminista aldarrikatzen dugu, indarkeria gainditzeko ahalik tresna gehien eta batera jardutea beharrezkoak direlako.

Etxe barruko eta kanpoko lanen arteko amildegia itzela da oraindik. Emakumeok merkatuen interesei jarraituz enplegurako sarbidea izan dugu baina honek ez du ekarri etxe barruko lanen banaketa eta are gutxiago aitorpena. Ekonomia antolatzeko eredu berririk ez da sortu. Ordaindu gabeko lan erreproduktiboei eskaintzen diegun denbora murriztu egin da eta zerbitzuak garatu dira zaintzarako, baina horrek ez du ekarri lan horien onarpen eta hobekuntzarik, lan prekarioak dira. Gizonen parte-hartzea handiagoa den arren, nekeza izango da orekatzea zaintzen lana balorizatzen ez bada eta gizarte egiturak egokitzen. Zaintza birbalorizatzea eta erdigunean jartzea da gure apustua, merezi duten bizitzak bizitzeko.

Denboraren kudeaketa aztertu behar dugu: berdin balio al du herritar guztien denborak? Zer balio ematen zaie lan batean edo bestean ematen den denborari? Bizi denborak ere aztertu behar dira, gaztaroa, zahartzaroa ezberdin baloratzen dira. Bizitza proiektuen eta bizi-tenpoen arteko oreka zaintzea garrantzitsua da.

Ekintzarako analisia egiterakoan, hiru faktore hartu behar ditugu kontuan: izaera patriarkala, sexuaren arteko lan banaketa eta ezkutuko zaintza lanak. Krisi testuinguruan austeritate planak jarri dituzte martxan, murrizketak. Bizitza duina izatea gero eta zailago da. Neurri murriztaileek emakumea etxeratzea dute helburu. Lana soberan dugu baina enplegu duina falta zaigu. Erregimen orokorretik kanpoko eremu askotan emakumeak dira nagusi: etxeko lanak, baserritarrak, sexu langileak… Sektore feminizatuetan dira lanik prekarioenak. Lan bera egiteagatik %30 gutxiago kobratzen dugu oraindik ere.

Ekonomia eta gizarte hau antolatzeko familia da instituzio nagusietakoa, sistema patriarkalaren oinarri. Familia eredu berriak sortzen badoaz ere, eredu patriarkala da nagusi. Aldaketak etxetik hasten direla badakigu, eta familia auzi politikoa da, nola bizi nahi dugun eta nolako elkarbizitza eta harreman ereduak sortu nahi ditugun aztertu behar dugu.

 

Eremu politikoa: Itxurazko berdintasunaren argi-ilunak

Eremu publikoan dugun parte-hartzea handitu da, baina bigarren mailako botere postuetara iristen garela esan daiteke. Gutxi dira sexuen arteko botere bereizketa onartuko dutenak, baina honek berekin dakar diskriminazioa detektatzeko arazoak izatea. Instituzionalki errekonozimendua lortu dugu eta aldaketak lortu ditugu, baina horrek ekarri du berdintasun formalaren irudipena. Belaunaldi berriok txoke egiten jarraitzen dugu patriarkatuarekin, horregatik da beharrezkoa belaunaldien arteko uztarketa.

Erakunde publikoetatik emakumeen ahalduntzea bultzatzeko politika egin da. Zubiak sortzea falta da jabekuntza estrategietan dabilen jendearen eta mugimendu feministaren artean. Jabekuntzak mugimendu feministaren apaltzea ekarri duela ere ikusten dugu. Berdintasun politiketan, mugimendu feministek lortu dugu elkarlanean aritzea, baina berdintasun sailez kanpo ez dugu lortu politikan ikuspegi feminista txertatzerik. Ziklo politiko berria bizi dugun honetan ikusten dugu ikuspegi feminista ez dela aztergaietan txertatu. Esanguratsua egin zitzaigun Azaroak 9an Kataluniako galdeketan izandako Euskal Herriko ordezkaritza osoa gizonezkoek osatzea.

Ordua dugu euskal emakume presoen egoeraren analisia egiteko, gizon emakumeek jasandako bizipenak eta ondorio sozialak ez direlako berak. Gatazka gainditzeko ezinbesteko ikuspegia eta ahotsa gara.

 

Eremu kultural-ideologikoa

Ideologia patriarkala ez da inondik desagertu, garatu egin da, makilatu, egokitu… ideologia patriarkalak bat egiten du ideologia  kapitalistarekin. Kontsumo obekjtu eta subjektu bihurtu nahi gaituzte, gure bizitza eta gorputzak bere menera erabiliz. Gorputz hauskor, erabilgarri irudikatzen gaituzte. Etengabe gure territorioa dugun gorputzean aske ez sentiarazten gaituzte. Lorpen askotan atzera egiten ari gara, emakume esterotipoak etengabe gizarteratzen dira publizitatearekin eta abar. Baina hementxe gaude eta erresistentzian jarraitzen dugu, praktika ez hegemonikoak eramaten ditugu aurrera ez depilatuz, tripak bistan ibiliz, ez ilea tintatuz… gure gorputzak iraultzarako oinarri eta gudu zelai nagusiak dira. Identitate sexualetan eta erreproduktiboetan aldaketa egiten goaz: gero eta gehiago gara harreman monogamikoetan sinesten ez dugunak, ama bakarrak, lesbiana publikoki aitortuak… maitasun erromantikoa saldu digute txikitatik film, ipuin, abestietan: eredu heterosexuala, rol antagonikoz osatua… asko kostatzen da beste harreman batzuetan sortutako ereduak eraikitzea. Dependentzian eta posesioan oinarritzen dira sarri harremanak eta horrek ere indarkeria dakar.

Hezkuntzak tresna izan behar luke eraldaketarako. Pertsona aske eta integralak sortu behar ditu sexuen arteko aukera berdintasuna bultzatuz. Bidea jorratzen ari gara emakumeak lanpostu eta eremu guztietara iristeko. Baina gaia da bertara iristean nolako bizipen eta harremanak ditugun. Eskoletan hezkidetza ardatz bihurtzen hasi da eta txalo bero bat bidea irekitzen ari diren irakasleei.

Komunikabideak jendartearen erdigunean daude. Sare sozialek, Internetak komunikatzeko moduak aldatu dituzte. Komunikazioa nola ulertzen dugu? Nola harremantzen gara? hartzaile huts izatetik informazio iturri izateko aukera ematen digute. Wattsap aplikazioak asko eragin du harremanetan, bikoteetan kontrol sentsazioa handitu du. Telebista saioetan esterotipo eta rolak sekula baino bortitzagoak dira. Euskal hedabide idatzietan aurrerapauso handiak eman direla baloratzen dugu, eta mugimendu feminista erreferente bihurtzeko ere eragina izan dute.

 

Ondorioa

Ideologia patriarkala da oinarrizko zapalkuntza tresna. Errealitatera egokitu behar gara eta aurre hartu behar diogu. Gai hauei buruz ausnartzea da gakoa: borroka ideologikoak zein izan behar duten, lehentasunak zeintzuk diren, nola antolatuko garen eta nola eragingo dugun… Euskal Herria burujabe eta feminista definitzera eta gorpuztera goaz. Botere-harreman ez hierarkikoak oinarri izango dituen jendartea sortzera goaz.

Aukerarik gabe uzten gaituelako salatu argazkitan: #MarketingSexistarikEz

2014-12-12  //  Feminismoa  //  Iruzkin bat

Gabonak urteko salmenta garai indartsuena direnez, marketinga indarrik handienarekin egiten da katalogoetan, iragarkietan, eskaparateetan, produktuak antolatzeko baldetan, produktuak aurkezteko kaxetan… “Gehiago saltzea” omen da argudioa produktuak inongo utilidaderik gabe sexuatzeko (diseinuaz gain ez dute inongo berezitasunik eskaintzen batzuek eta besteek) eta “neskentzat edo emakumeentzat” gama bat eta “mutilentzat edo gizonentzat” beste gama bat sortzeko. Kontua da eskaintza erabat bipolarra izatera eraman dutela: ia bi kolore bakarrik aurkitzen ditugu aukeran, eta gainera kolore bakoitza sexu bati esleitua, beraz, marketingak “eskaintzen” digun gama jarraituz gero, gure aukera diseinu bakarrera mugatuta geratzen da, “hau da dagokizun produktu bakarra halako organorekin jaio zinelako”.

Salatu dezagun: #MarketingSexistarikEz

Susaeta argitaletxearen “Neskentzako” eta “Mutilentzako” ipuinekin herritar askorengan piztu da “gehiago saltzeagatik” marketing sexista erabiltzearen aurkako erreakzioa (ez du asko baretu herritarren ezinegona Iñaki Susaetaren erantzunak). Testuinguru horretan, sare sozialetan marketing sexista salatzen duten argazkiak hasi dira zabaltzen: #MarketingSexistarikEz traola erabiltzen ari gara. Sexismoa produktu ia denetara eraman denez, era guztietako adibideak aurki daitezke (ume eta helduentzako produktuak, katalogoak, publizitatea…). Hona hemen bildutako adibide batzuek.

 

Aitak azkarrak eta amak ederrak direla esanda benetan gehiago saltzen da? Zer saltzen digute?

Aitak azkarrak eta amak ederrak direla esanda benetan gehiago saltzen da? Zer saltzen digute?

 

Beti deitu zaie "Jaioberrien liburua". Orain... Noiz eta non jaio nintzen, izena, zenbat pisatu eta neurtzen nuen, noiz hasi nintzen oinez, gurasoak nor diren... idazteko ohiko liburua. Antza denez ume batentzat guzti horretatik garrantzitsuena, tokatu zaion hankatartea.

Beti deitu zaie “Jaioberrien liburua”. Orain… Noiz eta non jaio nintzen, izena, zenbat pisatu eta neurtzen nuen, noiz hasi nintzen oinez, gurasoak nor diren… idazteko ohiko liburua. Antza denez ume batentzat guzti horretatik garrantzitsuena, tokatu zaion hankatartea.

 

Umetan kolonia pote beretik blaitzen gintuzten etxeko guztiak. Orain...

Umetan kolonia pote beretik blaitzen gintuzten etxeko guztiak. Orain…

 

Koloreduun piezatxoz eraikuntzak egiteko jolasak eskaintzen dituen etxeak ohar hau kaleratu zuen 1974an.

Koloreduun piezatxoz eraikuntzak egiteko jolasak eskaintzen dituen etxeak ohar hau kaleratu zuen 1974an.

Garai hartan horrela egiten zuen publizitatea etxe berak.

Garai hartan horrela egiten zuen publizitatea etxe berak.

Egun mutilentzako gama bat du hiria eta indarra eurena dela sentitu dezaten.

Egun mutilentzako gama bat du hiria eta indarra eurena dela sentitu dezaten.

Eta neskentzat beste gama bat. Arreta deitzen du eraikuntzen sinbolo den marka horrek neskei zuzendutako jolas horretan aurrez eginiko etxe arrosa bat dela eskaintzen duena. Eraikitzeko gaitasuna lantzeko aukerarik eman gabe.

Eta neskentzat beste gama bat. Arreta deitzen du eraikuntzen sinbolo den marka horrek neskei zuzendutako jolas horretan aurrez eginiko etxe arrosa bat dela eskaintzen duena. Eraikitzeko gaitasuna lantzeko aukerarik eman gabe.

Sare sozialetan sua piztu duten Susaetako ipuinak.

Sare sozialetan sua piztu duten Susaetako ipuinak.

ninos-ninasblog

Nork zioen Playmobilak neutroak zirenik?

Nork zioen Playmobilak neutroak zirenik?

Playmobilneskablog

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Katalogoek eta publizitateak garbi uzten du jostailu bakoitza nori zuzendua den.

Katalogoek eta publizitateak garbi uzten du jostailu bakoitza nori zuzendua den.

 

Dendetan bereizita egoten dira gizon-emakumeen produktuak. Eta despistatuenentzat, idatzita ere bai.

Amelia Barquinek zabaldu zuen argazkia Kinkan blogean. Dendetan bereizita egoten dira gizon-emakumeen produktuak. Eta despistatuenentzat, idatzita ere bai.

@nagorgorita-k bidalia. Arrautzak jaterakoan ere nabaritu dadila.

@nagorgorita-k bidalia. Arrautzak jaterakoan ere nabaritu dadila.

@NBordagarai-k bidalia. Susaeta etxearen beste perla bat.

@NBordagarai-k bidalia. Susaeta etxearen beste perla bat.

Oso desberdina baita bizarrak aurpegikoak edo hanketakoan diren.

Oso desberdina baita bizarrak aurpegikoak edo hanketakoan diren.

Erosi etxerako bi bider gauza bera.

Erosi etxerako bi bider gauza bera.

Haurrentzako ipuin sexistak: irakurleen erreakzioak Susaetaren azalpenen ondoren

2014-12-10  //  Feminismoa  //  Iruzkinik ez

Susaeta argitaletxeak erantzun egin die haurrentzako ipuin sexistak argitaratzeagatik kexatu diren herritarrei, eta irakurleek, sare sozialen bidez, erantzuna baloratu dute.

(gehiago…)

Susaeta argitaletxearen erantzuna

2014-12-09  //  Sailkatugabeak  //  13 iruzkin

ipuinsexistakblogerako

Liburu sexista hauen aurrean gaitzespena adierazi eta erretiratzeko eskaera eginez jasotako mezuei erantzunaz, gutun hau jaso dugu erdaraz, Iñaki Susaetak sinatuta:

Sentitzen dut gure liburuak diren “Mutikoentzako ipuinak” eta “Neskatoentzako ipuinak” sexistak iruditu bazaizkizu eta molestatu bazaituzte. Inola ere ez zen hori gure asmoa duela 4 urte argitaratu genituenean.

Edozein modutan adierazi nahi dizut mota honetako ipuin bildumak oso arruntak direla merkatu espainiarrean, baita merkatu anglosaxoi eta frantsesean ere.

Europako argitaletxe nagusietako web orrietan sar zaitezke (Hachette, Random House, Dorling Kindersley, Penguin, eta abar), edo bisitatu ditzakezu Paris, Londres edo New Yorkeko liburu dendak, eta izenburu hauetako liburuekin topo egingo duzu. Asko harritu nau duela 4 urte baino gehiago argitaratu ziren bi liburu hauekin egun hauetan Euskadin egon den erreakzioak.

Gauza zen printzesen liburuak “Neskatoentzako ipuinak” izenburupean biltzea, amonek eta amek normalean printzesen liburuak euren alabentzako erosten dituztelako eta ez semeentzako, eta ez dut uste hori batere diskriminatzailea edo sexista denik, gauza bera gertatzen da filmekin, jostailuekin, soinekoekin eta abar (normalean ez da printzesen mozorro arrosa mutil batentzat erosten), eta gauza bera egiten da soldadutxoen liburuekin eta abar. Erosketa erraztea da bilduma bat sortzearen helburua, inoiz ez dugu inor diskriminatzeko intentzio izpirik izan.

Edozein modutan, etorkizunean arazoak eragozteko, liburu hauek argitaratzeari utziko diogu, edizioa agortzen denean.

Euskaraz gehien argitaratzen duen argitaletxeetako bat gara eta laguntza ofizialetatik euro bat ere jaso ez dugun gutxietakoa. Pentsatzen dut konturatuko zarela lan hau oso zaila dela eta errentagarritasun gutxikoa eta horretan jarraitzeko guztien laguntza behar dugula.

Agur bat,

Iñaki Susaeta

Bidali liburuak erretiratzeko mezua Susaetara

2014-12-05  //  Feminismoa  //  4 iruzkin

ipuinsexistakblogerakoHemen general@susaeta.com argitaletxera bidaltzeko mezu proposamen bat (kopiatu eta bidali hau bera, edo asmatu zeurea):

Egun on
Mezu honen bidez adierazi nahi dut sentitzen dudan gaitzespena zuen argitaletxeak argitaratu dituen liburu batzuek ikusterakoan: “Neskentzako errezeta errazak”, “Neskentzako ipuinak”, “Mutilentzako ipuinak”…
Bereizketa sexista egiten dute eta beraz, ume guztien aukera berdintasuna urratzen dute. Ez dago “neskentzako” edo “mutilentzako” den ipuinik, jolasik, errezetarik… izatekotan, gizarteak jartzen dio kolorea, atzetik datozen ume guztiek errepikatu ditzaten rol sexistak.
Inteligentziarentzako iraina direlako, Euskal Herrian egun hezkuntzan bultzatzen diren balioen kontrakoa delako, umeen eskubideak urratzen dituztelako… liburu hauek erretiratzea eskatzen dut, eta aurrerantzean halako gehiago ez argitaratzea.
Nire eskaria kontuan hartuko duzuelakoan

Zein arraio dira bada”neskentzako” eta “mutilentzako” ipuinak?

2014-12-04  //  Feminismoa  //  16 iruzkin

Idatzi argitaletxera (general@susaeta.com) eta eman zure iritzia. Ipuin sexistak apalategietatik kentzeko eska dezakegu.

Idatzi argitaletxera (general@susaeta.com) eta eman zure iritzia. Ipuin sexistak apalategietatik kentzeko eska dezakegu.

Betiko ipuinak ote, printzesa ederrez eta printze ausartez beteak? Egungo pertsonaia eta biografietan oinarrituta zer ipuin aterako lirake “neskentzat” ikasgai, eta “mutilentzat” lezio? Gauza jakina, behintzat, ipuinetan urdina eta arrosa nahasteak ez duela morea sortzen, muturreko arrosak eta urdinak indartzen ditu.

Etsigarria da ohartzea sei-zazpi urteko umeak hizkuntza sexistan alfabetatzera iristen direla: “ez ditut galtza hauek jantzi nahi, mutilenak dira”, “niri ez zaizkit panpinak gustatzen, neskenak dira”… Arrazoiaren bidetik saiatzen da heldua erantzuten: “ez du inon jartzen neskentzat edo mutilentzat direnik”, “ez dago inongo lege edo arauik idatzita dioenik hau neskentzat edo mutilentzat denik”, “gauzek ez dute potota eta pititorik”… baina sarri gakoa muinera joatea izan daiteke: “Ados. Zerrendatuko ditugu zein diren neskentzako gauzak, lanbideak, egin beharreko denak, eta mutilentzakoak. Eta zuk pototarekin jaio zinelako ezingo duzu mutilentzako zerrendatutako ezer egin edo aukeratu, eta alderantziz. Hobeto biziko zarete? Zer irabazten duzue?”.

Horra galdera: Zer arraio irabazten da ipuin batzuei tapa urdina eta besteei arrosa jarrita, teorian bakoitzaren erosle kopurua erdira mugatuta? Batek ez daki non hasten den marketina eta non amaitzen eskaera, norbere eskemen ondorio ote den semearen eta alabaren armairuak kolore, forma eta prenda hain ezberdinez gainezka egotea edo ingurukoengandik hala iritsi zaizkiolako eta dendan bestelakorik bilatzea ezinezko delako ote den.

Ahal duguntxoa egitearen pozez bizi gaitezke, eta indar txiki horiek metatzean poz ederrak hartzera iritsi ere bai. Ipuin sexista hauen kasuan ez dadila marketinga merke atera! Idatzi argitaletxera eta eman zure iritzia, apalategietatik kentzeko eska dezakegu! general@susaeta.com da helbidea.

 

Hemen Susaetara bidaltzeko mezu proposamen bat (kopiatu eta bidali hau bera, edo asmatu zeurea):

Egun on
Mezu honen bidez adierazi nahi dut sentitzen dudan gaitzespena zuen argitaletxeak argitaratu dituen liburu batzuek ikusterakoan: “Neskentzako errezeta errazak”, “Neskentzako ipuinak”, “Mutilentzako ipuinak”…
Bereizketa sexista egiten dute eta beraz, ume guztien aukera berdintasuna urratzen dute. Ez dago “neskentzako” edo “mutilentzako” den ipuinik, jolasik, errezetarik… izatekotan, gizarteak jartzen dio kolorea, atzetik datozen ume guztiek errepikatu ditzaten rol sexistak.
Inteligentziarentzako iraina direlako, Euskal Herrian egun hezkuntzan bultzatzen diren balioen kontrakoa delako, umeen eskubideak urratzen dituztelako… liburu hauek erretiratzea eskatzen dut, eta aurrerantzean halako gehiago ez argitaratzea.
Nire eskaria kontuan hartuko duzuelakoan

Benetako parte-hartzea enpresan: Zer sektore bultza behar ditugu?

2014-11-26  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

_MG_7353blogaterkiona

Aste honetako Argiarekin jasoko duzu azaroko Larrun, pilpilean den gai honi buruz. Juanje Anduaga (Ner group), Beñat Irasuegi (Olatukoop), Saioa Arando (MU-MIK) eta Igor Ortegaren (MU-Lanki) ahotik xehetuko duzu ekonomian moda bihurtzear den diskurtsoaren azala, eta Euskal Herriko esperientzien mamia. Hemen duzu mahai-inguru horren eduki ale bat:

Sektore denetan da berdin gauzagarri?

 

Juanje Anduaga (Ner group): Bai, sektoreak ez du inporta.

 

Igor Ortega (Mondragon Unibertsitatea): Mondragon Unibertsitateak egindako ikerketak ondorioztatzen du organizazio estilo parte-hartzaileak garatzen ditugunean produktibitatea handitu egiten dela eta pertsonen ongizatearen pertzepzioa hobetzen dela, baita pertsonen inplikazio eta konpromisoa ere. Hori betetzen da erakunde guztietan, baina ez muntaia katearen egituran garatzen diren ereduetan. Zeren eredu horietan produktibitatea handitzeak dakar kateari erritmo handiagoa ematea. Eta horrek pertsonaren ongizatean eragiten du. Batzuek diote parte-hartze ereduak koherenteagoak direla, bideragarriagoak, ezagutzaren, balio erantsiaren industrietan. Beste batzuek ezetz diote, posible dela sektore guztietan. Baina oso positiboa da kasu guzti-guztietan kontuan hartzea pertsona bere osotasunean, baita muntaia katean dagoen hori ere, eta pentsatzea langile horrek zer modutan egin ditzakeen ekarpenak enpresaren dinamikan.

 

Beñat Irasuegi (Olatukoop): Sektore guztietan funtzionatu daiteke modu parte-hartzailean. Edozein sektoretan sortu ahalko genuke eredu parte-hartzailean antolatutako erakunde bat. Baina ez dut uste egun dagoen guztia eredu horretara eraman daitekeenik. Beraz, gizartea ekonomia parte-hartzailerantz eraldatu nahi badugu, goazen aldatzera aldatu daitekeena, eta hasi gaitezen pentsatzen sortzera goazen berriak behintzat zer sektoretan sortuko ditugun (sektoreetan sartzen dut sektore publikoa, sektore informal guztia, alegia elkarteak eta abar). Hor sartzen da berrikuntza, ez erakunde edo gestioarena bakarrik, berrikuntza ekonomikoa ere bai. Bilatu ditzagun sektore berritzaileak. Sarri berritzailea teknologia berriekin lotzen da, baina ez du zertan izan. Esaterako, sekulako erronka dugu zaintzaren inguruko ekonomia antolatzen, modu kooperatibo eta parte-hartzailean. Hori bai da berrikuntza ekonomikoa.

Benetako parte-hartzea enpresan: botere banaketaz

2014-11-24  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

_MG_9018denok

 

Aste honetako Argiarekin jasoko duzu azaroko Larrun, pilpilean den gai honi buruz. Juanje Anduaga (Ner group), Beñat Irasuegi (Olatukoop), Saioa Arando (MU-MIK) eta Igor Ortegaren (MU-Lanki) ahotik xehetuko duzu ekonomian moda bihurtzear den diskurtsoaren azala, eta Euskal Herriko esperientzien mamia. Hemen duzu mahai-inguru horren eduki ale bat:

Parte-hartzeaz ari garenean botereaz ari gara. Prest dago ardura karguetan dabilen jendea boterea banatzeko?

Juanje Anduaga (Ner group): Behin Ner estiloan sartuta, jabeak onartzen du erabakiak hartzeko modu parte-hartzailea, baita berak ez badu lantoki horretan lan egiten, batzarrean ez daukala bozkarik ere. Eta lantalde bakoitzarengan uzten du autokudeatzeko autonomia. Sartu aurrekoa izaten da jabeen dilema: Nerren sartu nahi duen enpresa batekin harremanetan jarri eta bi ordurako konturatzen naiz jabe horrek aurrera jarraituko duen edo ez. Zeren egiten diodan lehenengo galdera izaten da: prest zaude gardena izateko? pertsona guztiei azaltzeko enpresa nola doan? zer saltzen duzuen, nola, zer marjenekin, zer irabazten duzuen, zer galtzen duzuen… eredu parte-hartzaile batean izan behar den lehen gauza konfiantza da. Eta konfiantza sortzeko gardena izan behar da. Jabea zalantzan hasten bada, edo esaten badizu “baina den dena esan behar diet? %98rekin ez da nahikoa?”. Ez. Edo gardena zara edo ez zara. Elkarrizketa horiekin nik badakit sartuko diren edo ez.

 

Saioa Arando (Mondragon Unibertsitatea): Badaramatzagu hiru urte Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu batean parte-hartzearen gaia gizarteratzeko asmotan, ekonomiako agente ezberdinekin lanean: patronalarekin, sindikatuekin eta ekonomia indarberritzen dabiltzan eragileekin. Eta oso argi dugu: Hau epe luzerako maratoi bat da. Ez da erraza batzuek boterea mahai-gainean besteen eskura jartzea, baina ez da ere erraza beste batzuek onartzea hemendik aurrera beste botere maila bat eduki behar dutela. Baina pixkanaka landuta, ereduak erakutsita, frogatuta onurak besterik ez dakartzala, gauzak lortzen ari dira. Hiru urtean Gipuzkoak aurrera pauso garrantzitsuak eman ditu eta espero dut emaitzak epe ertainera ikusiko direla.

 

Igor Ortega (Mondragon Unibertsitatea): Kontrolaren kulturatik konfiantzaren kulturara igaro behar da. Hori oinarrizkoa da. Eta hor erresistentziak egon daitezke kargu batzuetako ardurak ulertzeko moduan, ez direlako gai beste era bateko erakunde batek eskatzen duen kulturara egokitzeko. Baina langileek eta erakunde osoak egin behar du kultura aldaketa, eta pasa behar du hain errotuta dagoen delegazioaren kulturatik proaktibitate edo parte-hartzearen kulturara. Oso errotutako jarrera da “zuri ordaintzen badizute hartu zuk erabakiak, nik egingo ditut nire zortzi orduak eta gero banoa”. Parte-hartzeak badakar arduren zama eskakizun handiagoa ere, eta hori ere eskatu behar zaio langileari. Pertsona helduago eta burujabeago egiteko norabidean doa baina mundu guztiak ez du bere burua hor ikusten.

Galtzen ikastea bezala

2014-11-11  //  Umekeriak  //  Iruzkinik ez

galtzenikastea– Ama, zer gertatu zen atzo Katalunian?

– Jende pila pila batek eman zuen botoa eta jende pila pila batek esan zuen Katalunia izan nahi duela eta kito.

– Eta zer da bada orain?

– Beno… Espainiaren menpe dago, Euskal Herria bezala.

– Eta hemen zer esango luke jendeak?

– Uf! Auskalo, galdeketa egin behar da!

– Euskal Herria herri bat da. Katalunia beste herri bat da. Espainia beste herri bat da. Eta akrobazia akrobazia da. Espainiak onartu behar du hori. Galtzen ikastea bezala da.

Nork ukatu demokrazia akrobazia denik? Eta noiz arte ukatu dezake Espainiak 7 urteko ume batek ere ikusten duen egoera?

Hizkuntzak ikus-entzuteko baliabideekin ikasteko proiektuak

2014-11-06  //  Hezkuntza, Hizkuntza  //  Iruzkinik ez

euskarabildua3

Ikuslang proiektua aurkeztu dute Iametzako kide Iker Olkoz eta Asier Iturraldek. Ikusentzutekoetan oinarritutako ariketak kudeatzeko tresna da. Ariketak sortzeko, ikasgelak kudeatzeko eta lanak gainbegiratzeko aukera ematen die irakasleei eta ikasleei ariketak egiteko aukera emanten die. Ika euskaltegieekin landu da hizkuntzen ikasketarako alde didaktikoa; Vicomtech-ek ahots ezagutza teknologia eskaini du; eta Iametzak garatu du proiektua.

Hipertranskribapena aplikazioa aurkeztu dute berritasunen artean: hitz transkribatua eta bideoko denbora lotzen ditu. Alegia, bideoa erakusten du, eta aldamenean transkribaketa osoa (testua) ikusgai erakusten du. Ikasleak testuko edozein hitz klikatuta bideoa zati horretara joaten da unean. Beraz, eduki guztia begi-bistan du, bideoa ikusgarriago egiten du. Entzuketa ariketak egiteko erabilgarria da, ikasleak bete behar dituelako testuko hutsuneak. Irakasleari hutsuneak betetzeko ariketa hauek sortzeko aukera ematen dio oso era errazean.

Ikuslang-ek aukera ematen die euskaltegietako ikasleei eskolaz kanpo ikasten jarraitzeko.

 

 Clip Flair proiektua azaldu du Mari Luz Guenaga DeustoTech-eko kideak. Plataforma irekia eta CC lizentziaduna da. 15 hizkuntza desberdinetan dago eta azpititulazio eta bikoizketarekin hizkuntzak ikasteko tresna bat izatea da helburua. Bikoizketekin antzerkia, karaokea, ahots komentario libreak egiteko aukera ematen du. Ariketa berriak sortzeko web plataforma eskaintzen du, baita CC lizentziadun irudi eta bideo erabilgarriak eskura jarri ere. Euskara ikasteko sortutako ariketak CC lizentziarekin ClipFlair plataforman partekatzera animatu ditu guztiak.

22 / 30«Aurrekoa102122232430Hurrengoa»

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • Arteak ez baitu generorik
  • Aroztegia: sorgin ehizari stop
  • EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatzeko eskatu du Ekologistak Martxanek, ura kutsatzen jarraitu ez dezaten
  • “Nahi duena izango da”
  • Nork ebaluatzen du azterketa orria?

Iruzkin berriak

  • Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA