Gasteizkeriak
Hasiera » Sailkatugabeak » Jaietan ere musika entzuteko aukera
Abu07 1

Jaietan ere musika entzuteko aukera

Atalak: Sailkatugabeak

Gasteizko jaien zarataren inguruan, badago musika ederra entzuteko txokoa. Txoko euskalduna deitzen diote eta Aiotz Plazan kokatua dago zurrunbilo alkoholikoaren erdi-erdian. Leku lasaia, musika eserita entzuteko aukera eskaintzen duena eta, zoritxarrez, inoiz betetzen ez dena. Jaietako hirugarren egunean, hilak 6, ezusteko bat ikusi-entzuteko aukera izan nuen. Ezusteko hori Busturialdeko baina Gasteizen bizi ei den bizkaitar abeslaria da: Antton Aranburu.

“Goraka” diska argitaratu omen du dagoeneko. Ez dut horren berri, baina Aiotz Plazako taularen gainean entzun ahal izan nuen emanaldia asko gustatu zitzaidan. Antton Aranburu laguntzen duten musika jotzaile guztiak ederki eta graziarekin jotzen dituzte bere instrumentuak. bateria (ederra), bauxu elektrikoa, teklatuak, abeslari laguntzailea eta Anttonen kitarra akustikoa eta ahotsa. Horien gainetik Raül Vera kitarra jotzaile katalanaren lana azpimarratu nahi nuke: laguntzaile fina eta abeslariaren lana aberasten duena, baina, era berean, bere bakarreko parte-hartzeetan giroa berotzen du, maisuki.

Antton Aranbururen taldeak pop, rock mistura euskalduna jorratzen du,  zorionez, musika sormen aberats bat bide bazterrean uzten ez duena, alderantziz. Taldearen amaitza borobila gertatzen da.

Gustatu zait ezusteko horren emanaldia eta jarrituko dut haren bidea, laster argitaratuko omen duten diskari begira.

www.anttonaranburu.com

 

Iruzkin bat

  1. JM Segurola | 2013-08-08 at 9:06

    Donostiako jazzaldiko zerbait espero genuen, Gorka, Elvis Costelloren edo bere emaztearen emanaldiei buruzkoa sikira, baina zu Gasteiztik Gasteizera. gasteizkerian teman.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gorka Gonzalez de Zarate

Euskadiko Jazzaldien denboraldia hastear denean, zuzeneko emanaldien inguruko iruzkinak, gogoetak, nahiak eta hasarreak adierazteko txokoa duzue hau. Gasteiztik idatzita gaiztakeriren bat ere kontatzen saiatuko naiz. Guztia musika kreatiboaren inguruan: batez ere, Jazza.

Azken bidalketak

  • Berriro Gregory Porter
  • Jaietan ere musika entzuteko aukera
  • Jazzaldia amaitu da. Gora Jazzaldia¡¡
  • Amaierako bidean
  • Jazzaldi patateroaren alde txarrak, eta baita onak ere (eta II)

Iruzkin berriak

  • JM Segurola(e)k Jaietan ere musika entzuteko aukera bidalketan
  • gasteizkeriak(e)k Jazz Zaharrean, aperitifa moduan bidalketan
  • JJ(e)k Jazz Zaharrean, aperitifa moduan bidalketan
  • gasteizkeriak(e)k Jazzaldien etorreraz bidalketan
  • JM Segurola(e)k Jazzaldien etorreraz bidalketan

Artxiboak

  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA