Gasteizkeriak
Hasiera » Sailkatugabeak
Abu08 0

Berriro Gregory Porter

Posted in Sailkatugabeak

Jarraian uzten dizuedan loturan Gregory Porter abeslariaren taldearen saioa dago, EEBBetako Newport Jazzaldian aurtengo abuztuaren hasieran emandakoa da. Taldea eta egitura uztailan Donostiako Jazzaldian oso antzekoa da. Horretan Yosuke Sato saxo jotzaileak parte hartzen du.Pena merezi...

Read More
Abu07 1

Jaietan ere musika entzuteko aukera

Posted in Sailkatugabeak

Gasteizko jaien zarataren inguruan, badago musika ederra entzuteko txokoa. Txoko euskalduna deitzen diote eta Aiotz Plazan kokatua dago zurrunbilo alkoholikoaren erdi-erdian. Leku lasaia, musika eserita entzuteko aukera eskaintzen duena eta, zoritxarrez, inoiz betetzen ez dena. Jaietako hirugarren egunean, hilak 6, ezusteko bat ikusi-entzuteko aukera izan nuen. Ezusteko hori Busturialdeko baina Gasteizen bizi ei den bizkaitar abeslaria da: Antton Aranburu. “Goraka” diska argitaratu...

Read More
Uzt26 0

Jazzaldia amaitu da. Gora Jazzaldia¡¡

Posted in Sailkatugabeak

Gasteizko Jazzaldiaren 37. edizioa amaitu da eta Donostiako Jazzaldiari ekin baino lehen, hausnarketarako une dugu hau. Gure Jazzaldi patateroaren azken egunak kontrajarritako gogoetak eragin dizkit: egun horretan bi musikari bikainen taldeak aritu ziren Mendizorrotzako taularen gainean. Lehen zatian, Chick Corearen azken proiektua: “The Vigil”. Bere hitzetan aldez aurretik inoiz jorratu ez duen eta entzun izan ez dugun musika egiten duena. Bigarren zatian, Paco de Lucia flamenkoaren...

Read More
Uzt20 0

Amaierako bidean

Posted in Sailkatugabeak

Begiratu ezazu argazki hau: Gizon zahar bat dager. Zaharra? 67 urte ditu. Ez horrenbeste. Mendizorrotzako taularen gainean dago.  Ikuslego inportante bat dauka bere aurrean, baino ez die begiratu ere egin. Hor dago. Geldirik, bere taldekide batek bere saioa bukatzen duen bitartean, bere aukeraren zain. Hor ez da nabaritzen, baina libre ikusten zaion eskua dardarka ari da, etengabe. Orain, ikus dezagun hobeto bere aurpegia: Ez du aurpegia mugitu ere egin beste jotzaileak bere saioa amaitzen...

Read More
Uzt19 0

Jazzaldi patateroaren alde txarrak, eta baita onak ere (eta II)

Posted in Sailkatugabeak

Adi¡¡: Gasteizko Jazzaldiak dagoeneko badauka bere emanaldi arrakastatsuena¡¡ Baina, ez egin kasu haundirik inork pentsarazi nahi badizu Melody Gardot izan dela (orain arte bederen) Jazzaldi patateroaren garailea. Edo, hobeto pentsatuta: bai sinetsi iezaiozu . Zeren eta, azken finean, artista horrek ez zuen baino eskaini jaialdi honen ikuslego eta antolakuntza tristeak atsegin dutena: musika errezaz osatutako unetxo bat (ordu t´erdi gehinez jota, ez pentsa), txaloz jarraitu ahal den...

Read More
Uzt18 0

Haundia Frisell

Posted in Sailkatugabeak

Ezusteko galanta Jazzaldian lehen gau “serioan” izan nuena. Aitortu behar dut ez dudala oso gustoko Bill Frisellen unibertso sonoroa. Saiatu nintzen bere azken lana “Big Sur“  maitatzen, baina oso, oso latza egin zitzaidan. Hala ere, asteartean zintzo zintzo geratu nintzen bere emanaldi ikustera, erlojuak gaueko hamaikak laurden gutxi emanak zituenean (egoera ez oso egokia biharamunean goiz lanera joan behar duzunean). Gauzak horrela, Bill Frisellek zuzendutako Big Sur...

Read More
Uzt15 0

Badatorkigun Jazzaldi patateroaren gauza onak (I)

Posted in Sailkatugabeak

Gaurko iluntzean Gasteizko Mendizorrotzako kiroldegiko ateak zabalduko dituzte Jazzaldiaren beste edizio bati ekiteko, 37.a, larunbaterarte luzatuko dena.   “Garai latzetarako musika ona” lelo tristearenpean iragartzea otu zaie aurten antolatzaileei, eta , egia esanda ez da lelo desegokia, triste eta lekuz-kanpoko eskatu ez diren justifikazioak erabilita saltzen ari den jaialdi honetarako. Jazzaldi honek hiri honetan egiten diren beste hainbat ekitaldirekin (eta ez soilik ekitaldi...

Read More
Uzt01 2

Jazz Zaharrean, aperitifa moduan

Posted in Sailkatugabeak

Gasteizko Jazzaldiaren aperitifa izango dugu laister, uztailaren 5etik 12rarte, Gasteizko alde zaharreko hainbat taberna eta aretotan. Belarriak berotzeko aukera paregabea, jarraian doakizue honen berri Hirineteko lagunek eskaintzen diguten informazioa: http://www.hirinet.net/kultura/berriak/jazzaharrean-alde-zaharreko-jazz-jaialdia Txalogarria dira, ene ustez, ekitaldi hauek eta aipamen berezia merezi dute. Gainera, Jazzaldiaren astetik kanpo, astebete lehenago, egitea ona da, behintzat aukera...

Read More
Eka26 2

Jazzaldien etorreraz

Posted in Sailkatugabeak

Uztailero legez, iristear dira Euskadiko hiru aste jazzistiko-turistiko ospetsuak. Hortik abiatuta, musikaren inguruan, eta  musika kreatiboaren inguruko zuzeneko emanaldiak abiapuntu hartuta, batez ere, saiatuko naiz ene gogoetak adierazten Argiako lagunek kudeatutako blog honek eskaintzen didan aukera paregabearen bidez. Hainbat urte igaro ditut Gasteizko Jazzaldiaren “kritikak” idazten. Egin egunkari miretsian hasiera batean, zoritxarreko Egunkarian gero, Berrian amaitzeko....

Read More

Gorka Gonzalez de Zarate

Euskadiko Jazzaldien denboraldia hastear denean, zuzeneko emanaldien inguruko iruzkinak, gogoetak, nahiak eta hasarreak adierazteko txokoa duzue hau. Gasteiztik idatzita gaiztakeriren bat ere kontatzen saiatuko naiz. Guztia musika kreatiboaren inguruan: batez ere, Jazza.

Azken bidalketak

  • Berriro Gregory Porter
  • Jaietan ere musika entzuteko aukera
  • Jazzaldia amaitu da. Gora Jazzaldia¡¡
  • Amaierako bidean
  • Jazzaldi patateroaren alde txarrak, eta baita onak ere (eta II)

Iruzkin berriak

  • JM Segurola(e)k Jaietan ere musika entzuteko aukera bidalketan
  • gasteizkeriak(e)k Jazz Zaharrean, aperitifa moduan bidalketan
  • JJ(e)k Jazz Zaharrean, aperitifa moduan bidalketan
  • gasteizkeriak(e)k Jazzaldien etorreraz bidalketan
  • JM Segurola(e)k Jazzaldien etorreraz bidalketan

Artxiboak

  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA