Gasteizkeriak
Hasiera » Sailkatugabeak » Jazz Zaharrean, aperitifa moduan
Uzt01 2

Jazz Zaharrean, aperitifa moduan

Atalak: Sailkatugabeak

Gasteizko Jazzaldiaren aperitifa izango dugu laister, uztailaren 5etik 12rarte, Gasteizko alde zaharreko hainbat taberna eta aretotan. Belarriak berotzeko aukera paregabea, jarraian doakizue honen berri Hirineteko lagunek eskaintzen diguten informazioa:

http://www.hirinet.net/kultura/berriak/jazzaharrean-alde-zaharreko-jazz-jaialdia

Txalogarria dira, ene ustez, ekitaldi hauek eta aipamen berezia merezi dute. Gainera, Jazzaldiaren astetik kanpo, astebete lehenago, egitea ona da, behintzat aukera ematen du horietaz lasai gozatzeko.

Datorren astetik aurrera saiatuko naiz aztertzen aurtengo Gasteizko Jazzaldiaren programa tristea. Krisi ekonomikoak jota omen dagoen jaialdi honek ez du bereziki ilusioa erakartzen, ez. Paco de Lucia Goreneko Jainkoa izan ezik (hori ikusteko soilik pena mereziko luke abonu bat ordaintzeak) eta artista batzuk  (Ibrahim Malloufa, Jacky Terrasson, Antonio Sanchez) kenduta, ilun koloreaz tindatutako jazzaldia dugu Gasteizkoa. Aurreratzean, lasaiago, sakonduko dut arazoan, baina ez, gaixoak ez du aurpegi goxoa.

Asteburuan Bartzelonara noa, nire gustoetatik erabat aldentzen den artista baten ekitaldi bat ikustera. Horren berri ematen saiatuko naiz, zeren eta nahi baitut normalean egiten ez dudan gauza baten inguruan – gustokoa ez dudan edo ulertzen ez dudan artista edo talde baten ekitaldietara joatea- burutazioak azaldu. Ikusiko dugu nola ateratzen zaidan esperimentoa.

 

2 Iruzkin

  1. JJ | 2013-07-05 at 11:43

    Eta hik zer jotzen duk ba?
    Egun askotarako, Gorka! Hire arrastoan ibiliko gaituk.

    Reply
    • gasteizkeriak | 2013-07-12 at 11:05

      Kaixo JJ. Nik adarraren bat jotzeaz gain, ezer gutxi, bakarrik entzutera ematen duk aisialdia. Hemen aurkituko nauk¡¡

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gorka Gonzalez de Zarate

Euskadiko Jazzaldien denboraldia hastear denean, zuzeneko emanaldien inguruko iruzkinak, gogoetak, nahiak eta hasarreak adierazteko txokoa duzue hau. Gasteiztik idatzita gaiztakeriren bat ere kontatzen saiatuko naiz. Guztia musika kreatiboaren inguruan: batez ere, Jazza.

Azken bidalketak

  • Berriro Gregory Porter
  • Jaietan ere musika entzuteko aukera
  • Jazzaldia amaitu da. Gora Jazzaldia¡¡
  • Amaierako bidean
  • Jazzaldi patateroaren alde txarrak, eta baita onak ere (eta II)

Iruzkin berriak

  • JM Segurola(e)k Jaietan ere musika entzuteko aukera bidalketan
  • gasteizkeriak(e)k Jazz Zaharrean, aperitifa moduan bidalketan
  • JJ(e)k Jazz Zaharrean, aperitifa moduan bidalketan
  • gasteizkeriak(e)k Jazzaldien etorreraz bidalketan
  • JM Segurola(e)k Jazzaldien etorreraz bidalketan

Artxiboak

  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA