Gasteizkeriak
Hasiera » Sailkatugabeak » Amaierako bidean
Uzt20 0

Amaierako bidean

Atalak: Sailkatugabeak

Begiratu ezazu argazki hau:

Gizon zahar bat dager. Zaharra? 67 urte ditu. Ez horrenbeste. Mendizorrotzako taularen gainean dago.  Ikuslego inportante bat dauka bere aurrean, baino ez die begiratu ere egin. Hor dago. Geldirik, bere taldekide batek bere saioa bukatzen duen bitartean, bere aukeraren zain. Hor ez da nabaritzen, baina libre ikusten zaion eskua dardarka ari da, etengabe.

Orain, ikus dezagun hobeto bere aurpegia:

Ez du aurpegia mugitu ere egin beste jotzaileak bere saioa amaitzen duen bitartean. Gizon honen ahora badaramagu gure arreta tronpetaren ahokoak ezpainetan sortu dizkion markak antzeman ditzaiokegu. Musikari honek hainbat borroketetan aritu denaren seinale garbia.

Orain, zatozte honetara:

Hemen musikariak bere tronpeta dauka eskuetan eta musika egiteari ekin dio, maisuki, indarrez, eragozpenik gabe.

Gasteizko Jazzaldiaren ostiraleko ekitaldian Tom Farrell hainbat musikari haundiekin aritutako tronpeta jotzaile amerikarrak indarrez beteriko emanaldia eskaini zigun. Lehen zatian gizon zuri batek gidatzen zuen hainbat gizon beltzez osatutako talde bat. Bigarren zatian, berriz, gizon beltz batek, Brandford Marsallis, beste gizon beltzen artean piano jotzaile zuri batek, Joey Calderazzo izugarria, osatutako taldea gidatzen zuen. Eta hau idazten dudan bitartean, Tom Farrellen Facebook-eko orria irakurtzen ari naiz. Interesantea da, zeren eta Farrellek (edo bere laguntzaile batek, ez du axola) eguneratuta baitauka eta gauza erakargarriak sartzen baititu. Oraingo honetan atzoko Gasteizko emanaldiko hainbat argazki eskegi ditu. Horietan, bera eta Brandford , aurrez-aurre agertzen dira, zuria beltzaren aurrean. Eta hau dator harira zeren eta orrialde horretan ikusi baitut jarraian zuentzako eskegiko dudan lotura interesgarri hau. Horretan Nicholas Payton (beste tronpeta jotzailea, beltza oraingoan ) Brandford Marsallisekin, prezisamente, bizirik duen eztabaidaren berri ematen digu, jazz musikarenizenaren inguruan edo BAM Black American Music delakoaren inguruan:

http://nicholaspayton.wordpress.com/2012/10/16/an-open-letter-to-branford-marsalis/

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gorka Gonzalez de Zarate

Euskadiko Jazzaldien denboraldia hastear denean, zuzeneko emanaldien inguruko iruzkinak, gogoetak, nahiak eta hasarreak adierazteko txokoa duzue hau. Gasteiztik idatzita gaiztakeriren bat ere kontatzen saiatuko naiz. Guztia musika kreatiboaren inguruan: batez ere, Jazza.

Azken bidalketak

  • Berriro Gregory Porter
  • Jaietan ere musika entzuteko aukera
  • Jazzaldia amaitu da. Gora Jazzaldia¡¡
  • Amaierako bidean
  • Jazzaldi patateroaren alde txarrak, eta baita onak ere (eta II)

Iruzkin berriak

  • JM Segurola(e)k Jaietan ere musika entzuteko aukera bidalketan
  • gasteizkeriak(e)k Jazz Zaharrean, aperitifa moduan bidalketan
  • JJ(e)k Jazz Zaharrean, aperitifa moduan bidalketan
  • gasteizkeriak(e)k Jazzaldien etorreraz bidalketan
  • JM Segurola(e)k Jazzaldien etorreraz bidalketan

Artxiboak

  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA