Gasteizkeriak
Hasiera » Sailkatugabeak » Jazzaldien etorreraz
Eka26 2

Jazzaldien etorreraz

Atalak: Sailkatugabeak

Uztailero legez, iristear dira Euskadiko hiru aste jazzistiko-turistiko ospetsuak. Hortik abiatuta, musikaren inguruan, eta  musika kreatiboaren inguruko zuzeneko emanaldiak abiapuntu hartuta, batez ere, saiatuko naiz ene gogoetak adierazten Argiako lagunek kudeatutako blog honek eskaintzen didan aukera paregabearen bidez.

Hainbat urte igaro ditut Gasteizko Jazzaldiaren “kritikak” idazten. Egin egunkari miretsian hasiera batean, zoritxarreko Egunkarian gero, Berrian amaitzeko. Duela hiru edo lau urte arte. Orduan ahituta, nekatuta, aspertuta, uztea debileratu nuen arte. Harrigarria bada ere, Jazzale amorratu hau Jazzaz aspertu zen. Jazzaz ala Jazzaldietaz? Bigarrenaz esan beharko nuke. Urtean behin astebeteko musika tripada irenstea ( egunean sei edo zazpi kontzertu entzutera derrigortzen nituen nir belarriak) ez da ona.

Gauzak horrela, gauza simpleak eta tentuz dastatzeko erabakia hartu nuen. Eta horietaz lasai hitzegitea.

Aurten, hurrengo asteetan azalduko ditudan arrazoiengatik, oso erakargarria egin zitzaidan Donostiako Jazzaldiaren programaren zati bat: Trinitate plazakoa. Baina esan dudanez, aurrerago jardungo dut horren inguruan.

Oraingo honetan da Donostian abestuko duen artista baten izena aipatu nahi dudana. Eta, agian zuen interesa piztu eta entzutera zuek bultzatzea. Damutuko ez zaratelakoan nago .

Duela bi urte ezustez hartu nuen esku artean Gregory Porterren Europan argitaratutako azken diska Baionako alde zaharreko diskadenda batean. Edo esan behar nuke diskak ni hartu ninduen bere tartean. Ez dakit zergatik baina nire gustokoa izango zela iruditu zitzaidan (batzuetan usteak, edo nahiak, ustel gertatzen badira, disketan ere). Gregory Porter abeslariaren “Be Good” (Motéma-2012) orain arte argitaratutako bigarren diskak zoratu ninduen. Brooklynen bizi den abeslari potetente honek letra poetiko eta militanteak jorratzen ditu jazza garbi, aktuala eta goxoa bezain indartsuak inguratuta.

http://irockjazz.com/2013/06/gregory-porter-the-voice-of-a-new-generation/#.UcsHxIgL8ss.facebook

Diska hori ona zela uste banuen, duela gutxi eskuratu dut bere taldearekin 2010an argitaratutako lehen diska “Water” eta horren parekoa, edo hobea dela aitortu behar dut. Berak idazten ditu abesti gehienak (ez galdu 1960 what? Martin Luther Kingen hilketaz hitzegiten diguna edo  On my way to Harlem) baina ongi baino hobeto badaki besteenak jorratzen (Skylark)

Porter egun gero eta famahandiago hartzen ari da, baina bere izaera gordetzen ahalegintzen da. Ez da ikono bat Diana Krall bezala, baina datorren uztailaren 24an gure artean izango dugu, Donostiako Jazzaldian. Ez galdu, gauza txikiek ere pena merezi dute.

2 Iruzkin

  1. JM Segurola | 2013-07-01 at 9:52

    Oso ona, Gorka. Musikazaleontzat beti da pozgarria gauza berriak deskubritzea, eta jazzaren mundua urrun samarretik jarraitzen dugunoi oso ondo datozkigu horrelako aholkuak.

    Zorionak eta segi horrela!!!

    Reply
    • gasteizkeriak | 2013-07-01 at 16:14

      Mila esker, <JM nire nahia da ez hain ezagunak diren artistak edota estiloak ezagutaraztea. Besteek nahiko propaganda dute dagoeneko. Beti dago pena merezi duen zertxobait.

      Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gorka Gonzalez de Zarate

Euskadiko Jazzaldien denboraldia hastear denean, zuzeneko emanaldien inguruko iruzkinak, gogoetak, nahiak eta hasarreak adierazteko txokoa duzue hau. Gasteiztik idatzita gaiztakeriren bat ere kontatzen saiatuko naiz. Guztia musika kreatiboaren inguruan: batez ere, Jazza.

Azken bidalketak

  • Berriro Gregory Porter
  • Jaietan ere musika entzuteko aukera
  • Jazzaldia amaitu da. Gora Jazzaldia¡¡
  • Amaierako bidean
  • Jazzaldi patateroaren alde txarrak, eta baita onak ere (eta II)

Iruzkin berriak

  • JM Segurola(e)k Jaietan ere musika entzuteko aukera bidalketan
  • gasteizkeriak(e)k Jazz Zaharrean, aperitifa moduan bidalketan
  • JJ(e)k Jazz Zaharrean, aperitifa moduan bidalketan
  • gasteizkeriak(e)k Jazzaldien etorreraz bidalketan
  • JM Segurola(e)k Jazzaldien etorreraz bidalketan

Artxiboak

  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA