Komuneko paperean XXXIX
Eta, eta nola harrapatu gelditu eternitate bihurtu oharkabean ihesi doan une hori.
Eta, eta nola harrapatu gelditu eternitate bihurtu oharkabean ihesi doan une hori.
. Euliek ere badute euren planeta, Eta gizajendea ez da han hain ondo bizi. Hemen jasan behar izaten duten kalte Guztia itzultzen digute han euliek. Ezti zintak jartzen dituzte nahinon Pertsonak itsatsirik geratu daitezen, Eta garagardo melengetara botatzen dute […]
Alua da mundua blogean irakurri nuen liburu honi (Camino de Los Angeles. John Fante) buruzko komentarioa eta gogoz hasi nintzen irakurtzen oporren ostean. Inoiz izan den pertsonaiarik kabroiena irudikatu nahian nabilelako aspaldian. Bai, badakit ez zaizkidala adibideak falta baina… Ez […]
IRRATSAIOA JAISTEKO EGIN EZAZU KLIK HEMEN! Ikasturteko bigarren irratsaioa lotsaz dekoratu genuen, lotsaz jantzi. Eta beti-betiko atalez gainera Mikelen eta Haimarren gutunak irakurri genituen Fleuritik eta Villepintetik, lotsarik gabe eta ahotsik behartu gabe.
Aurreko asteazkenean hasi genuen ikasturtea, lantokiz dekoratuta. Grabatu osorik grabatu genuen baina zati bat baino ez zaigu iritsi guri. 55 minututatik 25 baino ez. Aski izango ahal dira minutu horiek aurtengo martxaren nondik norakoa zein izango den jakiteko. ENTZUTEKO EGIN […]
Ikusi ditut umeak jan ez dituzten bainak zakarretara botatzen. Eta zakar poltsa berri bat eman behar izan diet euren platera beteak hustu zitzaten. Eta orduan nik zakar poltsak hartu eta jangelaren erdian hustu ditut eta baina eta pataten gainean harrokeriak […]
Nirekin etorriko litzateke gosaritara, eta zerbituko nioke arrautza parea hirugiharrarekin, etxeko balkoian. Eta galdetuko nioke ea zenbat etxetan edo zenbaten bihotzetan gosaltzen duen goizero, egunsentirik ederrenak hainbestetan zapuzteko. Ez, gaur ez dut irratirik piztuko goizean, ez periodikorik leituko. Eta berritu […]
Honelako esaldi eta kontzeptu motozerrak erabiltzen ditu Castillo Suarezek eta bati bere postal-poemak irakurtzean barrua izozten zaio. Ez du leuntzen poemarik, eta arkatza zorroztuegiarekin idazten du, neguaz, negarraz, gezurraz, bakardadeaz, maitasunaz, gaixotasun bat bailitzan… Italiako tren bidaian ere bidaide izan […]
Bagatoz! Hemen gara beste urte batez astero dekoratuz aldatuko duen irratsaioa egiteko desiratzen Lizarriturri DJ Doktorea eta 27zapata. Aurten ostegunetan izan beharrean asteazkenetan egingo dugu 21etatik 22etara. Inoiz indiferente utziko ez zaituen irratsaioa entzun nahi baduzu, piztu Arraio Irratia 99.3an […]
Kolonbiako komunak publikoak dira ibaiak direlako pixa, kaka eta bainu leku. Kolonbiako komunetan ez dago komuneko paperik eta historia makabroak ur azalean idazten dituzte ibaiek hurrengo herrietan zer kontatua izan dezaten.
Ez naiz liburu luzeak irakurri zalea. Nahiago ditut laburrak, txikiak, atzeko poltsikoan sartzen diren horietako liburuxkak. Uda honetan ordea, liburukote handi (tamainaz eta izenez) bat hartuta abiatu ginen Italian barrenako tren bidaian. Eta inoiz blog honetan eskuminak bidali izan baditut […]
Publizitaterik ez dugula nahi dioen kartela daukagu jarria ezkaratzean, etxe atarian. Inozoak gu! Nola itzuri publizitatea etxean irratia, telebista eta interneta martxan izanda. Baina sikiera utzi ditzatela bakean gure buzoiak. Bi dira oro har Zarautzen buzoia ere bakean uzten ez […]