Kategoria: Bizhitza

Gizarte izoztua

2

Azpiegituretan aldaketa handiak izan dira azken urteetan, bizitzeko moduan ere bai. Baina ez dirudi kulturalki (eta humanoki) asko aurreratu dugunik azken 30-40 urteetan. (Lasai asko erantsi genezake beste zero bat zenbaki horietan…) Gazteak lo dauzkagu, baina ez ohea maite dutelako. […]

Irakurri

Biziaren krisiari erantzuna: Bizi toki

1

Krisi bizia baino, biziaren krisia dugula zioen aurreko batean Joseba Azkarragak. Eta erantzunak krisiaren neurri berekoa izan behar zuela. Ez dela nahikoa, orain arte baino pixka bat gehixeago birziklatzea, ez energia kontsumoa zertxobait gutxitzea… ez! Sistema honek goia (…behea akaso?) […]

Irakurri

Putzuzulok 6 urte handi!

0

Hilabete osoko egitaraua prest dago urteurrena ospatzeko. Baina sorpresa gorde nahi da egun batzuetarako. Bitartean, rap kantu bat egin dute zarauztar batzuk propio. Horixe da momentuz zabaldu dena. (Kantuaren letra Putzuzuloren blogean irakur dezakezue). Podcast Powered By Podbean   6 […]

Irakurri

Euskal kulturgintza biziberritzeko proposamenak

4

Orain gutxi, euskal kulturgintzaz eztabaidatzeko proposamen bat aurkeztu zuen Sorguneak ikertegiak, Lorea Agirrek sinatuta*. Gaurko kultur eta hizkuntz politikak diseinatzeko ezinbestean irakurri beharreko proposamena iruditzen zait, batez ere gobernura iritsi berri direnek, bai eta kulturgintzan gabiltzanok ere. Testua interesgarria da […]

Irakurri

Poteko melokotoia, hi!

3

Ez dakigu euskaraz insultatzen eta biraoak botatzen. Askotan jotzen dugu erdarara irain bila. Gure hizkeran, esanindar handieneko hitzak erdaretatik ekarriak izaten dira gehienetan, eta gu, herren ibiltzen gara geuretik sortzeko, edo geuretik arakatzeko. Adibidez, nola esan norbait alferra dela, betiko […]

Irakurri

Danda

4

Zarautz hizketan izeneko liburuan dagoeneko galduta ditugun Zarauzko hitz asko aurkitu daitezke. Eta hitzekin batera, garai batean izan ziren kontzeptuak ere bai. Horietako bat da danda. Hona liburuak dioena: Auzolanean egindako lana, baina herri-ondasunen inguruan egiten dena. Zarautzen, bereziki: erribera […]

Irakurri

Irratia eskolan

1

Irratia eskolan izeneko ikastaroa eman nuen iraila hasieran. Bertan landu nituen ikastetxe batean irratiarekin egin litezkeen gauzak, landu litezkeen gaitasunak eta abar. Aurkezpenak ordenadoreko hautsak jan baino lehen hemen dituzue ikusgai, bat Irratia eskolan izenekoa, eta bestea Komunikazioa lantzen. Bigarren […]

Irakurri

Balada bat hilkutxarako, Jon

0

Handia izan da sorpresa. Jon Mirande idazle kuttunak twitter bidez jarraituko nauela jakin dut gaur goizean eta ezin nire ezinegona eta alegrantzia azaldu gabe gelditu. Hilkutxan jarri omen diote wifia, eta nik blog honetan umiltasunez laudoriotan “Euskaldun zintzoen balada” izeneko […]

Irakurri

Ideia onak eta merkeak

2

Horrelakoak behar ditugu buruhauste handirik eman ez diezaguten. Batez ere, patrikak ez ditzan gehiegi inarrosi. Horixe da zine argentinarraren kasua. Artifizio handirik gabe, ideia on eta merkeetan oinarrituta, pelikula duinak eta onak, oso onak egiten dituzte. Ikusi ditut batzuk (Un […]

Irakurri

Ikasturte berrirako promesak

0

Abuztua Amaiurren pasa dugu. Eta ni behintzat ez naiz joan nintzen bezala itzuli. Galderak eraman nituen eta erantzunak dakartzat. Egonaldia oso ederra izan da, Baztango bailarak eskaintzen duen edertasunaren parekoa. Irakurtzen eman ditut nik ordu gehienak eta inguruak ezagutzeko paseoan. […]

Irakurri

Giro gori gara gu!

0

    Beroa dator uda, beroa gaurko eguna. Handia Zarauzko Pottorbero mugimenduarena, orain arte eta hemendik Pelaiosanak bitartean antolatutakoa. Mila muxu, lore eta zapata hemendik! Giro gori kartela hobeto ikusteko k(i)likatu hemen!    

Irakurri

(H)aritzeko garaia

0

Ariolak Zarauzko espazio sozio-kultural berria izan nahi du, herriko kultur beharrak, herritarrok ditugun behar sozio kulturalak asetuko dituena. Horretarako, denon parte hartzea beharrezkoa da eta aurrera egiteko lagun talde batek, iazko udaratik gaur arte egindako lana zurekin konpartitu nahi dugu. […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA