Kategoria: 27zapata

Ideia onak eta merkeak

2

Horrelakoak behar ditugu buruhauste handirik eman ez diezaguten. Batez ere, patrikak ez ditzan gehiegi inarrosi. Horixe da zine argentinarraren kasua. Artifizio handirik gabe, ideia on eta merkeetan oinarrituta, pelikula duinak eta onak, oso onak egiten dituzte. Ikusi ditut batzuk (Un […]

Irakurri

Ikasturte berrirako promesak

0

Abuztua Amaiurren pasa dugu. Eta ni behintzat ez naiz joan nintzen bezala itzuli. Galderak eraman nituen eta erantzunak dakartzat. Egonaldia oso ederra izan da, Baztango bailarak eskaintzen duen edertasunaren parekoa. Irakurtzen eman ditut nik ordu gehienak eta inguruak ezagutzeko paseoan. […]

Irakurri

Giro gori gara gu!

0

    Beroa dator uda, beroa gaurko eguna. Handia Zarauzko Pottorbero mugimenduarena, orain arte eta hemendik Pelaiosanak bitartean antolatutakoa. Mila muxu, lore eta zapata hemendik! Giro gori kartela hobeto ikusteko k(i)likatu hemen!    

Irakurri

(H)aritzeko garaia

0

Ariolak Zarauzko espazio sozio-kultural berria izan nahi du, herriko kultur beharrak, herritarrok ditugun behar sozio kulturalak asetuko dituena. Horretarako, denon parte hartzea beharrezkoa da eta aurrera egiteko lagun talde batek, iazko udaratik gaur arte egindako lana zurekin konpartitu nahi dugu. […]

Irakurri

Kezkatzekoa da kezka eza

3

Interneten erabileraren inguruko gosari-bilera antolatu genuen aurreko larunbatean Putzuzulon. Eta hainbat hausnarketa-ondorio plazaratu nahiko nituzke plaza honetan, labur eta bote prontoan. Deialdiari oso zarauztar gutxik erantzun zion, nahiz eta kanpotik ilustre asko bertaratu zen: @luistxo, @egaroa, @artsuaga, @birasuegi, @ishikawa_, @teketen, […]

Irakurri

Ez gaur eta ez hemen

3

Bero egiten dik gaur bero egiten dik hemen. Baina hiretzat gaur ez ziok ez bata ez bestea, ez gaurrik ez hemenik. Hago. Haukate. Zainketa Intentsiboetako Unitateko gela batean. Larri. Oso. Gezurra ematen dik denak, aurreko larunbatean konpartitu genian entsaladak atzo […]

Irakurri

Onena emateko garaia

4

Harrigarria izan da Bilduren arrakasta EAEko herri askotan. Inork espero gabekoa. Eta bada gauza askoren sintoma hori. Izan liteke gatazkari aterabidea bilatzeko ausardia izan dutenak saritu nahi izan direlako. Izan liteke hauteskundeetara aurkezteko debekua jaso eta Espainiako auzitegien eta politiken […]

Irakurri

Puzzleko irudiak

0

Orain. Oraintxe hasiko da interesanteena. Niri inoiz gustatu ez zaidan jolas batean edukiko gaituzte entretenituta puska batean; puzzlera. Eta piezak ondo kokatzeko jakin behar da zein irudi lortu nahi den. Nolako koadroa nahi den osatu. Eta ni, zentzu horretan, Euskal […]

Irakurri

Terapiarik gabe

0

Badira droga mendekotasunetik atera nahian ari direnentzako aterpetxeak. Badira sendatzeko lekuak horretarako. Sortu omen dira droga digitalak izenekoak ere. Eraikiko dituzte horretatik libratzeko guneak ere. Baina ez da oraindik aurkitu gizarte honen opio nagusitik sendatzeko terapiarik. Bilatu ez delako. Eta […]

Irakurri

Itzuliko naiz

0

Ez dut fede handirik hauteskunde egunekin. Ez dut uste funtsean gauzak ikaragarri aldatuko direnik kolore bateko edo besteko alkatetzekin. Eta esango didazue alda daitekeela zaborra biltzeko sistema, bertan behera geratu daitezkeela abiadura handiko zenbait proiektu. Baina, andere-jaunok, sakonagoa da bizi […]

Irakurri

Nola erabili internet, erabili ez gaitzaten

3

Maiatzaren 28an, goizeko 10etatik aurrera,  Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan hausnarketa eguna antolatu dugu. Helburua: interneten erabileraz hausnarketa egin eta sarean katibu ez geratzeko tresnak zein diren azaltzea. Egitaraua: Goizeko 10etatik kafe ordura arte, Gorka Juliok interneten inguruko erabileraz gogoeta egin […]

Irakurri

Alderdien mahaian negoziatuko ez den bakea

1

(http://bakeprozesua.org/ blogerako idatzitako artikulua) Jendarte gero eta makinizatuagoan bizi gara. Makinak ohoratzen ditugu giza balioen gainetik. “Hi haiz hi makina!” esaka ibiltzen gara elkarri, “makina” zerbait gaindiezina, hobe ezina bailitzan. Azkarretan azkarrenak dira edozein motatako aparailu horiek, baina gauza hotz […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA