Frigorifikoak, sofak eta komunak
Frigorifikorik freskoenasofarik erosoena etalogelako altzariak haritzezkoakizatea alferrik dakomunaetxeko komunaizorratzen bada,etxean bizitzeko modurik ez izateraino.
Basauriko komuneko argazkiak
Ekainaren 22an Gasteizen izan ginen, Parral tabernan. Handia izan zen araberren artera joatea, orain arte bazkaritarako eta zerbezetarako ezagutu izan dugun taberna komun bihurtzea. Bertako jendea. Handia. Komun saioaren osteko tertulia ere bai. Eta zer esanik ez La Riojanako bokadilloak. […]
2a eta 0a gehitzen zaizkio
Bizitza zailtzen du batek portatilean Window$a kendu eta sistema eragile irekien aldeko apustua egiten duenean. Iphone bat erosi beharrean Androidun aparailuak poltsikoratzean. Facebooka utzi eta Zutagu bezalako plazetan sareratzean. Errazagoa da dena, klaro, eginda ematen duten zentro komertzialetara makurtzean. Bizitza […]
Komun erotikoa Basaurin, 8an, 19:30etan
Asteartean, ekainaren 8an, komuna Basaurira eraman (Pozokoetxe kultur etxea) eta crackainean jarriko ditugu bertatzen diren guztiak. Euskarabilak antolatutako ipuin erotikoen lehiaketako sariak banatuko dira bertan eta guk, ohiko jardunari, saritutako ipuinen erotikotasuna gehituko diogu.Aspaldian ez gara hain mendebaldean izan eta […]
Herri bideoa herri jaien aldarri
Igandean grabatuko da bertaratzen diren zarauztarrekin. Beste behin ere herria bizitzeko bidea parte hartzea dela aldarrikatzeko. Eta ez debekua, iseka eta "zuek politika egiten duzue" bezalako zapukeriak botatzea. Eta arren! Berriz eskatzen dut propagandarik ez dudala nahi nire buzoian, gutxiago […]
Larrabetzu ziutate
Larrabetzu literaturaren ziutate bilakatuko da beste behin. Iaz gure poematxuekin bertaratzeko aukera izan genuen eta lagun handiak egiteaz gainera literaturaz aritu ginen hizketan eta egun ederra pasa genuen. Aurtengo egitaraua ere erakargarria da oso. Niri gehien ordea, irakurleei hitza ematea […]
Larra kalean!
5 urte inguru Frantziako kartzeletan egin ostean gaur da heltzekoa Mikel Larrañaga laguna etxera. Urte asko dira ikusi ez dugula elkar. Elkarri hitzak baino ez dizkiogu gurutzatu azken urte luzeetan. Gaur hitzez gain besarkatzeko aukera ere izango dugu. Hainbeste notizia […]
Ni ere banoa (Facebooketik eta gmailetik)
a Facebooketik. Arrazoiak ugari dira, baina nagusiena, ez dudala interes komertzial eta polizialetara errenditutako plazetan jolastu nahi, sozializatu nahi. Konparatzen hasita, Facebook zentro komertzial batekin konparatuko nuke. Eta zer nahi duzue esatea, nahiago dut herriko parte zaharretan bildu zuekin, gure […]
Lanik gabe ezin bizi
Mundua urte gutxitan zenbat aldatu den aiton-amonek erakusten digute ondo, gazte edo umetako kontuak azaltzen dizkigutenean. Baserriko bizimodua, jaiak, neska laguntzeak, lanak eta gerra. Eta kontatzeko modua, gauzak esateko artea. Horren lekuko dira Auspoako liburu asko. Horietako bat hartu […]
Igandean, 30ean, DOKAn
Donostian orain dela hilabete batzuk izan ostean, bueltan gara asteburu honetan berriz. Oraingoan DOKAn, esperientzia gehiagorekin eta hiriburua berriz crackainean jartzeko ilusioz.Poesia, musika eta komuna uztartzen dituen saio bakarrean… igande honetan DOKAn izango gara.
Igandean, 23an, Donibane-Ziburuko gaztetxean
Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan emozionatuta aritu ginen emanaldiarekin, herritarren aurrean, etxekoen aurrean. Badirudi saioz saio zentratuago gaudela eta horrek laster ditugun saioetarako indar eman digu. Orain arteko saio onena dudarik gabe. Igande honetan Donibane-Ziburuko gaztetxera goaz toailak hartuta. Goizean, alboan […]