Kategoria: Erakusketak

Denbora bakarra bailitzan

0

Manu Urbietari asko zor diot. Besteak beste Etxepare RAPerako irudiak egiten bera aritu zelako. Edo bideo edo iritzi interesgarriak gomendatzen eta trukatzen dizkidalako sarri. Edo beti aritzen zaidalako azenarioa aurrean jartzen sorkuntza lanean jarraitzeko. Aurreko batean esaterako. Marrazki eder batzuk […]

Irakurri

Zu normaletakoa zinen jakin gabe

0

Subnormaletako frontoia deitzen zenion zu normaletakoa zinen jakin gabe. Batzuk pasa beti egiten dira 4tik 4 aterata ere. Aspaldian, zure oinetan egiten dute zurrut granoz eta mobilez ekipatutako gaztetxoek eta spray poteekin kolokatzen dira zure pareten kontra okaka.   Horrela […]

Irakurri

Azukre gutxiko kafea Sanz Enean

1

Gauza ederra da bakardadea norbera ondo dagoenean. Inork trabarik egin gabe zure buruarekin mintza zaitezke bizitzaz, inflazioaren debaluazioaz edo herriko farola berriez. Bakarrik egoteko leku aproposak ez dira asko izaten, ordea. Bat etxea da. Baina hobe paseoan, Zarauzko hondartzako urertzean […]

Irakurri

Arte herdoila

1

Asko gustatzen zait bertatik paseatzean hodiei begira gelditzea. Jose Antonio Legorbururen lana da eta “Hodiak hodiari dei” du izenburu. Deia berriz Anjel Lertxundiren hitzez dago egina. Hodietan euskarazko eta gaztelaniazko esaldi solte eder eta ugari daude idatzita. Edo zeuden. Ze […]

Irakurri

Ez uki Tabacalera!

1

Gaur Sustatun leitu dut Luistxo Fernandezen mezua. Eta Tabacaleraz gomendio bat eta eskaera bi egiten zituen:     Bat: igandean amaitzen da Schnabel erakusketa; ez bazara igaro eta aukera baduzu, ikusi. Bi: Mesedez ez erreformatu eraikin hau, utzi dagoen bezala. Hiru: utzi […]

Irakurri

Iristen ez denean

0

izan ginen uda aurretik Jose Antonio Sistiagaren film erakusketa ikusten. Ulertu ez genuen (edo hitz egin dezadan singularrean) edo ez nuen apenas ezer ulertu baina gustatu, gustatu zitzaidan. Orduan, bitxia izan zen erakusketara familiarekin joatea: ama, aita eta gure anaia […]

Irakurri

Museoak bere bakardadean

0

Udan kanpoan izan naizenean parean tokatzen zitzaizkidan ia museo guztiak jan ditut. Eta etxera itzultzean herriko museoek pena eman didate hain bakarrik ikusita. Kanpora joan eta esaten badigute VIII. mendeko aztarnak bilatu dituztela inguruan eta museo batean daudela aurkikuntzak, edo […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA