Kategoria: Komuneko paperean

Komuneko paperean XXIII

0

Odoletan dut eskua, dardarez Odol putzuak ari naiz marrazten                                                hitzez. Izerditzean ere odol tantoak irristatzen zaizkit masailean behera harri txintxarrez urratuta ditut belaun buruak                             eta latigoz gorritua bizkarra. Ilargia ere odoletan jaiki da gauez         nire zauriak sendatzeko […]

Irakurri

Komuneko paperean XXII

1

Intimitatea aurkitzen dut komunean errefuxiatzen naiz komunean musika jarri eta katedral batean nagoela dirudielako, kaka larriak askatzea libertatea delako, pixa larririk gabe aske pentsa dezakedalako, ura delako bizigai bakar, nire kaka usaina frantses perfumea delako (eta besteena jamoyor ustelduarena) bainatzean […]

Irakurri

Komuneko paperean XX

0

Ez al da bizitza indikatiboko baldintza ni banintza, hi bahintza, hura balitza nola konjugatu behar da aditza?                                                bizitza?

Irakurri

Komuneko paperean XIX

0

Bedeinkatu dituzte armadak jainkotu ostiak demokratizatu kapitalismoa. Ideien merkatuan ofertan saltzen dizkigute amets komertzialak. Eurena da monopolioa. Fresatzeko makinekin ezkonarazi gaituzte; dirua bizitza truk! Badakizue. Eta zentro komertzialak jarri dizkigute arnasten dugun aireak ere prezioa izan dezan.

Irakurri

Komuneko paperean XVIII

0

Eta zuek, zuek jaten al dituzue muskirak ezkutuan, iheska. Zuek, nik bezala, ez al diozue igogailuari antsietatez itxaroten, egun osoa sudurrak garbitzeko desiratzen egon eta gero. Badakizue, muskirak ez dira jendaurrean jateko! Eta zuek, nire antzera, ez al diozue tentazioari […]

Irakurri

Komuneko paperean XVII

5

Banoa mundu honetatik bota egiten nauzuelako, botalarria sortzen didazuelako. Ni banoa hemendik, zuen artetik, nire artera biltzera. Agur, adio, banoa. Ni banoa. Ez, ez dizuet ezer gehiago emango bueltan nazka eta negargura baino ez baitidazue ematen. Lagun uste halakoa har […]

Irakurri

Komuneko paperean XVI

4

Euri bonbardaketa ganbarako leiho bakarrean. Tan! Tan! Tan! Tan! Bakan, tanto bakoitza bere tantoa markatuz. Negarrez ari da Jainkoa. Bazuen garaia! Harritzen, larritzen naiz urte osoan egunero-egunero egiten ez duelako: negar. Ez dut ulertzen euriarekin nola irteten den jendea aterkiarekin […]

Irakurri

Komuneko paperean XV

2

Etzan negarrik egin. Ez, maitea. Ez din merezi. Egunero prostituitzen den mundu honek ez din malkorik merezi. Ez errukirik.   Emaion beste trago bat whisky merke honi. Eta kantuan egingo dinagu; begiratua gorantz baina ez harrokeriaz.  Astiro-astiro, labana bat eskuan, […]

Irakurri

Komuneko paperean XIV

2

Tren zaharraren gurpil herdoilduak jarri dira martxan. Hasieran poliki, gero kriston martxan, abalantxan. Leihotik paisaia gero eta aldakorragoari egon naiz so; tunel batetara heldu garen arte. Ez dakit tunel amaieran ikusi dudan argia tunelaren amaierarena zen ala bizitzaren amaierarena:             […]

Irakurri

Komuneko paperean XIII

5

Tik-tak, tik-tak, tik-tak Tik-tak, tik-tak, tik-tak … ondo bizi garen, ez garen, denborarekin neurtzen da sarri. Denbora azkar pasatzen bazaigu, ondo bizi garen seinale! Horrekin zer adierazten dugu, hemen bizitzeko ditugun egun gero eta gutxiagoengatik pozten garela?

Irakurri

Komuneko paperean XII

3

Oparituko dizut          antibiotiko kaxa bat          zure arima bekatutik garbi gorde dezazun          eta lejia trago bat          ron baso ttikian bihotzerrea lasaitzeko. Eta nik zure gernutik edango dut          liberazioa aldarrikatzeko

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA