Kategoria: Komuneko paperean

Komuneko paperean XI

0

Gutxitan garbitzen dut komuna eta hortzak garbitzen ditudan bakanetan, ispilua koadro bilakatzen dut                         hagin ahulen odol markak utziz nonahi.   Pixa barrura egitea lan nekeza da                         eta baldosa ilunek hori arrastoak disimulatzen badituzte ere                         ez dago usaina […]

Irakurri

Komuneko paperean X

0

Jendeak basura ateratzen du                    de ocho a doce   jendeak txakurra paseatzen du gero                    edo lagun bat                    edo bere burua.   Jendea etxera joaten da gero                    eta ikusten du Goenkale Jendeak power sakatzen du telebista eta […]

Irakurri

Komuneko paperean IX

2

Katu bat, katu beltz bat gau beltz bateko goizeko ordu bietan. Bele kaleko basura kontainerrean jan bila. Yogur de fresa ez zaio gustatu, baina ai! Nola zurrupatzen zuen, nola milizkatzen Pascual izeneko tetra brik batetatik eroritako esne hura! Kontainer barrura […]

Irakurri

Komuneko paperean VIII

0

  Azken modako antiojuekin joaten gara hondartzara kioskoetako azken aldizkariekin ofertarik gabeko txankletekin zetazko toallak jantzita. Eta hartzen dugu eguzki beroegia lo behartuan, hitz egiten dugu olatuen aparraz, musean jolasten karta markatuekin. Umeek ur izkinan egindako hondarrezko gazteluak erortzen diren […]

Irakurri

Komuneko paperean VII

2

Euriak busti du urria. Nola gainera! Ostroz eta Gusanito plastikoz estaliriko estoldek oka egiten dute gehiago ezinda. Gure goiko bizilagunak ez du gehiago maindirerik gure leiho parera zabalduko! Desagertu dira luzaz gurekin izan ditugun eltxo eta euliak. Adio, bai, adio. […]

Irakurri

Komuneko paperean VI

0

Pelayo da zarauzko patroya. Kabroya osaba apaiza askatzera joan omen zen Galiziatik Granadara. Izan al zarete inoiz Granadan? Granadan moroak ziren ministro, lejia eta munizipal guztiak. Ipurdizale asko zegoela alegia. Gaur, hemen bezala. Mutil koxkor polita izan Pelayo eta osabaren […]

Irakurri

Komuneko paperean V

0

Gelditu da denbora. Erre dira loreak usteldu fruituak piztu hilezurrak. Kaleetan arratoiek egiten dituzte konprak odolustu dira bankuak mozkortu elizak kristoren odolaz eta gurutzeek edertzen dituzte parkeak. Ez du eguzkiak egunik piztuko gehiago. Zer uste zenuten zela zerua!

Irakurri

Komuneko paperean IV

3

Eguzkiak kulero zikinak erantzi zituen Eguzkiak kulero zikinak erantzi zituen eta ilargi muturrean zintzilikatu. Gereziek hartu zituzten kaleak orduan                 bals baten erritmora. Udareak suizidatu egin ziren dantzatzen ez zekitelako eta laranjek, iraultza, iraultza aldarrikatuz marrubizko barrikadak muntatu zituzten zuku […]

Irakurri

Komuneko paperean III

1

Eroskik buzoian utzitako liburuxka hartu praketa askatu, galtzontziloak jaitsi eta kaka eginez disfrutatuko dut bizitzaz komunean errefuxiatuko naiz mundutik 10 minutuz bada ere. eta 10 minutuz bada ere          barruak hustuko ditut eta pentsatuko imitazio txar bat baino ez dela […]

Irakurri

Komuneko paperean II

2

Ez dut gehiago idatziko orri kuadrakilatuetan, hitzak taulatan gelditzen zaizkit preso                    istorio makabroak marraztuz                             zelai kalkulatuegitan.

Irakurri

Komuneko paperean I

0

Komunean eta komuneko paperean             idatziak komunean irakurtzeko.   Ibiltzen ikastea bezain inportantea delako             ipurdia garbitzen ikastea eta ibiltzen erakustea bezain inportantea             ipurdia garbitzen erakustea.   Irakur itzazue marrazkiok             hainbeste desiratuta iristen den             kaka saio             […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA