Kategoria: Komuneko paperean

Komuneko paperean XXXV

0

Askatasuna nire emaztea zen          eta bortxatua          jipoitua izan zen eta hankak eta besoak eta burua          moztu zizkioten. Eta zopa bat egin zuten berarekin          baratxurizkoa          harri pusketekin          odolez. Askatasuna nire emaztea zen eta orain katilutik […]

Irakurri

Komuneko paperean XXXIII

0

Malkoak, hondarra, perretxikoak, zapatak, batzutan semaforoak gorrian, kaltzetin bustiak, koleta eder hori, masail gorritu bi, kulero txuriak, alemanezko deklinabidea, tolstoi, pelikula kurtsiak, parisko parkeak, e-posta zaharrak, telefonozko maite zaitut, maite zaitut, maite zaitut, opel ectra, antzarek lapurtutako v-a (alemanez f […]

Irakurri

Komuneko paperean XXXII

0

Badirudi Badirudi baina ez da, badirudi kaleak keak hartu dituela, bozinen erritmora dantzatzen dutela semaforoek Badirudi jendeak ez dakiela nora jo eta hala ere, badoala, badoala norabait eta noraezean gabiltzanok estorbo baino ez garela. Badirudi dirudiena, baina ez da.

Irakurri

Komuneko paperean XXXI

0

Bihar jaikiko gara berriz, bihar ikasiko dugu ibiltzen berriz, bihar hilko gara berriz oheratzerakoan,                                kafe hutsa hartzerakoan,                                zigarro bat itzaltzerakoan. Bihar, bihar egingo dugu gaurra, eta gaurra atzotuko, bihar, biharraz egingo dugu amets autobusetako kristaletik                                orainari begira […]

Irakurri

Komuneko paperean XXIX

1

Margaritaren petalo guztiak botako nizkizuke aurpegira, amorrazioz, partida galdu ondoren kartak besteari aurpegira botatzen zaizkion bezala, amorrazioz. Zu zarelako bizitzaren musean ustel bat galarazi didana

Irakurri

Komuneko paperean XXVIII

0

Ibaia bezain astiro doa denbora Ibaiko ura bezain garbi eta haizeak tarteka astintzen badu ere (beroa azalean itsasten da, bakarrik egon nahi ez balu bezala) denbora eta ibaia erlojuko orratza bezain astiro doaz.   Eta bizitzaz gehiago disfrutatzen dela ematen […]

Irakurri

Komuneko paperean XXVII

0

Ez dago Game Overrik gure pantailetan apurtutako bragak dira gure etorkizuneko bandera eta astintzean orgasmorik ederrenean garaitzen ditugu loredun horma zuriak.   Bandera bakarra gudan, guda bakarra banderan.   Eta guk, inutilok, argi fosforeszenteak salbazio direlakoan, deabruek jartzen gaituztenean dantzan, […]

Irakurri

Komuneko paperean XXV

1

Sumendietatik edaten ditut          txupitorik gozoenak          eta lorerik exotikoenak          sartzen ditut sudurretatik          denbora harrapa dezadan          eta bizi. Eta badirudi une batez, denbora eta biok lardaskan hasiko garela edozein parketako edozein bankutan disimulurik gabe musuka aritzen den […]

Irakurri

Komuneko paperean XXIV

1

Visarekin batera gordetzen dut denbora karteran eta ateratzen dudanean kajero automatikoetara joan behar izaten dut, sudurretik sartzera. Eta orduan, komisioak kobratzen dizkit bankuak. Interesekin. Denboraren merkatuan zilar kolorez eskaintzen direlako ofertak eta erregalorik gozoenak korapilo konplikatuegiekin biltzen dituztelako. Horregatik esnatzen […]

Irakurri

Komuneko paperean XXIII

1

Nahiago dut izan berdea arrosa beltz puntuekin laranja argia, iluna, distiratsua gorria urdina orbain horiekin beltza beltza beltza Zuria izatea baino. Gustatuko zaizkit edo ez beldurtuko naute edo ez, maiteko loriatuko gorrotatuko ditut edo ez. Baina zuria dena etxeko horma […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA