Akelarrez dekoratutako Arraioenea
IRRATSAIOA ENTZUTEKO K(I)LIKA NAZAZU HEMEN! (…) Bilutsik, aker beltzaren odoletik edan eta dantzan egin genuen deabruarekin bakeak egiteko!
IRRATSAIOA ENTZUTEKO K(I)LIKA NAZAZU HEMEN! (…) Bilutsik, aker beltzaren odoletik edan eta dantzan egin genuen deabruarekin bakeak egiteko!
Asko dira Espainiako gerra zibiletik itxi gabe dauden zauriak. Asko gara gerraren alde humanoaz ohartzen ez garenak: ez ziren batzuk oso onak, ez besteak oso txarrak izan. Jokin Muñozek alde humano hori paperatu nahi izan duela iruditzen zait liburu honetan, […]
27ZAPATA-Hi! Zertaz dekoratuko diagu hurrengo ostegunian Arraioenea? LIZARRITURRI DJ DOKTOREA– Basoren batera eramango dixkiu trastiak??? Pagoetako parkera??? 27ZAPATA-Ondo ziok, basotik ingu diu, sasi artetik… akelarre bat eo! ona, ona… LIZARRITURRI DJ DOKTOREA-jejejejjejej 27ZAPATA-ta iyoko diyat atzoko programa sarera… (hori ez […]
Odoletan dut eskua, dardarez Odol putzuak ari naiz marrazten hitzez. Izerditzean ere odol tantoak irristatzen zaizkit masailean behera harri txintxarrez urratuta ditut belaun buruak eta latigoz gorritua bizkarra. Ilargia ere odoletan jaiki da gauez nire zauriak sendatzeko […]
Intimitatea aurkitzen dut komunean errefuxiatzen naiz komunean musika jarri eta katedral batean nagoela dirudielako, kaka larriak askatzea libertatea delako, pixa larririk gabe aske pentsa dezakedalako, ura delako bizigai bakar, nire kaka usaina frantses perfumea delako (eta besteena jamoyor ustelduarena) bainatzean […]
Nola egin aurrera aurrera egiteko gogorik ez denean atzera egin gabe ere aurrera ez egitea atzera egitea dela dakizunean.
Ez al da bizitza indikatiboko baldintza ni banintza, hi bahintza, hura balitza nola konjugatu behar da aditza? bizitza?
Bedeinkatu dituzte armadak jainkotu ostiak demokratizatu kapitalismoa. Ideien merkatuan ofertan saltzen dizkigute amets komertzialak. Eurena da monopolioa. Fresatzeko makinekin ezkonarazi gaituzte; dirua bizitza truk! Badakizue. Eta zentro komertzialak jarri dizkigute arnasten dugun aireak ere prezioa izan dezan.
Badakigu komun zaleak zaretela oso blog hau bisitatzen duzuenak. Baina ez dago komunera joan beharrik sukaldetik pasatzen ez bada bat. Otsailaren lehen osteguneko Arraioenea sukaldez dekoratu genuen, eta bertara hitzen sukaldari paregabea ekarri genuen: Trio Kalaberako Burezur jauna. Saioa osorik […]
Eta zuek, zuek jaten al dituzue muskirak ezkutuan, iheska. Zuek, nik bezala, ez al diozue igogailuari antsietatez itxaroten, egun osoa sudurrak garbitzeko desiratzen egon eta gero. Badakizue, muskirak ez dira jendaurrean jateko! Eta zuek, nire antzera, ez al diozue tentazioari […]
Banoa mundu honetatik bota egiten nauzuelako, botalarria sortzen didazuelako. Ni banoa hemendik, zuen artetik, nire artera biltzera. Agur, adio, banoa. Ni banoa. Ez, ez dizuet ezer gehiago emango bueltan nazka eta negargura baino ez baitidazue ematen. Lagun uste halakoa har […]
No time for love esaten genuen orain gutxi. No time for love diogu oraindik. Garai hauetan, ordea, inoiz baino beharrezkoagoa da maite dugun horri maite dugula esatea. Horretaz aritzeko azaroan grabatu genuen Arraioeneako irratsaioaren zati bat erreskatatu dugu. Ez da […]