Mareatu ditu, haur eta heldu, beiraren edukiontzi berriak
Realak galdu eta biharamun goizean ikusi dut, kalera irtendakoan. Bost-hamar segundo behar izan ditut bide ertzean kolokatutako futboleko baloi txuri-urdin erraldoia asimilatzen. Baina ze ostia da hori?
Beira botatzeko edukiontzi berriak jartzen ari dira Gipuzkoako zenbait herritan (Donostian, Urnietan eta Hernanin badaude dagoeneko), argazkian ikusten dena bezalakoak. Denis Itxaso Gonzalez San Marko Mankomunitateko lehendakariaren azken erosketa behar du izan, ecovidriorekin egindako azken tratua.
Arratsaldeko 16:30ean etxe ondoko ikastolatik korrika batean atera diren haurrak aditu ditut berdinaz hizketan. Eurek ere ez dute oso ondo ulertu aldaketa, batek bota baitu: “Hor lehen kristalak botatzeko ontzia zegoen, baina hau orain zer da? Zulatutako baloiak botatzekoa?”
Egunero pasatzen naiz lauzpabost aldiz leku beretik, eta uste dut begiak erdi itxita igarotzen hasi behar dudala. Estetikoki posteak omen ziren gure herriko problema. Bada eskerrak ez dauzkagun horrelako bost elkarren ondoan.
Para San Markos los contenedores balón no tienen ningún coste, son parte de una campaña de Ecovidrio para la recogida selectiva.
@SanMarkos0 “Baloi” itxurako edukiontziak ez dute inolako kosterik,Ecovidrioren bilaketa selektiborako kanpaina baten barruan daude.