Txarli Maik, azkar! (1989)

SOS, P 4 Txarli Maik 12rentzat… Deitu atodaletxe Alfa bati! Walkie-talkieak sutan suma ditzakegu, ARGIAk egindako transkripzioan. Bainujantzi estuak soinean, taula pisutsuak hanketan… ez dira Mich Buchannon Santa Mónican, eta ez da Baywatch telesail estatubatuarra ere: euskal kostaldeko hondartzetako benetako sorosleak dira.

1989an gaude eta enegarren salbamendua da. Baina uda horretan, batez ere, marmokek eman zuten buruhauste gehien: bi egunetan soilik, ia mila lagunek jasan zuten haien ziztada. Arrazoia? “Uraren tenperatura izugarri igotzea”. Hori gutxi ez eta, hondartzen egoera osasungarria auzitan jarri zuen Europako ikerketa batek: Hego Euskal Herrian lau hondartzak baino ez zituzten betetzen bainu librerako baldintza egokiak, tartean argazkikoak, Sopelako (Bizkaia) Arrietarak, Bizkaian bandera urdina lortu zuen bakarra. Araztu gabeko hondakin-uren eta petrolio arrastoen presentziaren ondorioz, bainua debekatu behar izaten zen garaiak ziren.

Orain, batez ere, karabela portugaldarren, E. Coli bakterioen edo mikroalga toxikoen ondorioz jasotzen dute bandera gorria. Baina arrazoiak antzekoak dira: klima larrialdia, itsasoko uraren berotzea, nitrato eta fosfato kutsadura –Reporterre egunkariaren ikerketa batek azaldu moduan–… Alegia, gizakiaren eskua. Txarli Maiken bainujantzia aparte utzita, argazki kasik iguala.

Testua: Urko Apaolaza Avila
Argazkia: Aitor Bayo / ARGIA CC-BY-SA

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude