Boz erabilgarriak uniformetasuna agerrarazi du
Nicolas Sarkozy eta Ségolène Royal gailendu dira Frantziako hauteskunde presidentzialetan. UMPko hautagaiak bozen %31,18 lortu ditu eta PSkoak %25,87. Maiatzaren 6an ezagutuko da Frantziako estatuburu berria. Oilar jokoa aurreratu genuen aurreko astean, eta oilar jokoa ez da amaitu. Oilarretako bat emea da, ordea. Errepublikako presidente lehian lehen emakume izateak hautesleengan eragingo duelakoan gaude. Eragin handiena baina, François Bayrou zentristak hartuko duen jarrerak izanen...
Read MoreHedabideen erritmora
Igande honetan, apirilaren 22an, hurbilduko dira frantses hiritarrak boz ontzietara. Larunbatean, gogoeta eguna izaki, hautagaiek beren burua buru-belarri eskaini ostean, burua oheburuarekin batzeko premia izanen dute. Bihar, halaber, hautesle asko boza nori eman oheburuarekin kontsultatzekotan oheratuko dira nonbait. Kanpaina hasieran hautesleen % 40 boza nori eman erabakitzeko zegoen. Erabaki gabekoen ehunekoa %40tik %20ra jaitsi da. Kanpainak eragin du antza, nahiz, eta inkestek diotenez,...
Read MoreKrisia, utopia, zirrara eta ikara artean, politikarien jokoa nagusi Frantziako kanpainan
Pentsamendu bakarra hizpide bukatu genuen Frantziako hauteskunde presidentzialei buruzko erreportajea (ARGIA, 2085. zenbakia). Jacques Chirac presidentearen pentsamendu bakarraren aldean -Frantzia bakarrean Euskal Herririk ez-, euskal alderdi politikoen pentsamendu anitza eta bozen eskaera ezberdinak aipatu genituen. Boz edo aukera anitzak, alegia. Eusko Alkartasunak sostengu publikoa adierazi dio Dominique Voynet (Les Verts) hautagaiari. EAJk ez du aukera publikorik egin, baina IBBko buru...
Read More
Iruzkin berriak