Katebegia
Hasiera » Sailkatugabeak » Aurrez aurre… aitzina beti
Uzt26 0

Aurrez aurre… aitzina beti

Atalak: Sailkatugabeak

Maritxuli taldearen eta Aikoren Aurrez aurre ikusgarriaAurrez aurre…
Claude Iruretagoiena
Maritzuli Konpainia – Meatzaldeko Harrigorria – Aiko taldea

Aurrez aurre… dantza-ikusgarria aurtengo martxoan estreinatu zen Donibane Lohizunen. Jende andana bildu zuen, dantzaren adituak (Juan Antonio Urbeltz, Oier Araolaza… besteak beste), arituak eta zaleak. Ekitaldia arrakastatsua izan zen. Durango, Gallarta eta Luhuson aritu dira ondoren ikuskizunaren arizaleak. Gure ekialdeko eta mendebaldeko dantzari, musikari eta teknikariek muntatua duzu Aurrez aurre…; Biarritzeko Maritzuli Konpainiak, Gallartako Meatzaldeko Harrigorriak eta Aiko musika taldeak sortutako ikuskizuna da. Emanaldi gutxi eskaini izan dira orain arte. Arrazoietako bat, ez bakarra, Biarritz eta Gallartako bi konpainia aurrez aurre jarri ahal izateak eskatzen duen ahalegin handia.

Ez da ez tipia Claude Iruretagoiena koreografo lapurtarra –Jon Iruretagoiena semeak lagundurik– gauzatzen ari den lana. “Hala jinko!” erranen luke Pastoraleko edozein arizalek. Ihaute, Branletik jautziak, Paperezko iantzak eta Ando drom atalek osatzen dute oren eta erdiko ekitaldia. Ihautea Santa Luziaren eskutik heldu da, ilunpean. Maskaradako dantzek berotzen dute negu parteko aldia. Paperezko iantzak delakoek XVII. mendera eramaten gaituzte segidan, Italiako Errenazimendu garaira. Ando drom partean artikulatzen eta gauzatzen da ikuskizuna: Maritzuli eta Meatzaldeko Harrigorria konpainiak aurrez aurre jarritakoan.

Horiek guztiak Aiko taldearen doinuen erritmoan. Aipagarria da ikuskizunaren argiztapena, dantzarien jantzi nasai eta ikusgarrien distirantea. Hori lana jantzietan emana! Ez dira Iruretagoienatarrak ekile eta dantzari bakarrak (Gallartako Jesus Mediavillak ere aipamena merezi du; eta barka nazaten aipatu gabeko ekile guztiek), bere alboan ari direnek berebiziko meritua dute, zinez. Kontuan hartu, ikusgarri honen arizaleak profesionalen mailan diharduten amateurrak direla. Ontsa dakit amateurrak izatearena, hauetako hainbat hurbilekoak baititut.

Hurrengo emanaldia Hendaian izanen duzu, urria aldean. Orain arteko agerraldiak ez dira zuzeneko musikaz jokatuak izan, maleruski. Maleruski eta prefosta. Horretarako profesionalen baliabideak behar baitira. Alta, zer ez nuke nik ordainduko Aurrez aurre… Aiko taldeko Aitor Furundarena musikariaren soinuz eta ahotsez zuzenean entzuteagatik. Aurrez aurre… izeneko DVDan ari diren musikariekin bistan da. Agian, –agian, zuberotarren gisara– egunen batean gauzatuko dira aldian aldiko nahikari xumeak!

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA