Udazkena, larrazkena eta udagoiena…
Ezin izan dut egundo politika bizi izan, politikari profesionalen zeregin soila bailitzan. Ezin dut politikaz jardun, politikagintzan nagusitu den politikakeriaren terminoetan. Politika posiblearen artea omen da, baina ni politikakeriaren arterako herritar ezindua sentitu naiz betidanik. Kazetari gisa berriz, eguneroko kazetaritza politikoa lantzen dutenen kazetarien aldean, motza sentitzen naiz. Ez naiz trebea politikako hitzen artean –bi zentzutan uler bedi–. Hartara, nire imajinazio...
Read MoreUrretxuko Euskal Jaia: beltza zerua eta Beltzak bide bazterrean
“Frankismo beltzean jaio zen Urretxuko Euskal Jaia, 1959an, euskal sena eta nortasuna pixka bat berpiztu nahiak bultzatua…”. Horrela idatzi zuen Gotzon Aranburu kazetariak ARGIAn (2009ko abuztuaren 2a, 2.195 zbka). Gotzon Aranburu bera da Jaiaren historia (Urretxuko Euskal Jaia) jasotzen duen liburuaren egilea. Historia oparo eta zirraragarria. 50. urtea atzo bete zen, igandearekin. Karroza, erraldoi, dantzari eta musikarien desfilearekin. Zeru beltza zegoen Urretxun. Zeruak...
Read MoreTxingudin aireportu luzeagoa nahi, Aeropuerto de San Sebastianen izenean
Txingudi badiaren inguruan ibilia naiz asteburuan. Hondarribia-Irun-Pausu-Hendaia inguratzen duen ibilbideko tokiko pano –argibide-taula– batzuk irakurri nituen aldian-aldian. Zokoburun “iraganeko arrainontziak aisialdiko batelek ordezkatuak izan direla” dio panoetako batek. Beltzenia aldean, berriz, bertan zegoen Hendaiako itsasportu zaharra seinalatzen du beste pano batek. Zokoburun nagoela, laket portua inguratzen duen baranda dizdizari berriak bereganatu du ene arreta. Hamar...
Read More
Iruzkin berriak