Katebegia
Hasiera » (C)politika » Tupindegiko Roxali
Aza30 0

Tupindegiko Roxali

Atalak: (C)politika

Bidaxuneko Gaztelua (Nafarroa Beherea)

Bidaxuneko Gaztelua (Nafarroa Beherea)

Txillardegi lagunak eta ARGIAko kolaboratzaileak halaxe idatzi dit: “Azkeneko ARGIAn Jean-Jacques Lasserre Bidaxunekoa idatzi duk. Hots, Bidaxune Nafarroa Beherean zegok. Eta alde honetatik Lasserre nafartarra duk, eta ez duk hau esan, zoritxarrez”. Esanda eta idatzia geratu da, beraz.

Banuen, Jean-Jacques Lasserre-rekin solastatu ondoren lerro batzuk izkiriatzeko asmoa nolanahi ere. Jean-Jacques Lasserre jauna elkarrizketatzeko ordu bat akordatu genuen. Elkarrizketa 9etan hasi behar genuen eta 9:10ean hasi genuen. Hori balitz, gaitzerdi. Berak, antza, bilkura zeukan 9:30etan. Pepela Mirande Zuberoako kontseilaria eta Lasserren alderdikidea ate joka genuen tanko. Bilerarako tenorea zela erran zion Pepela Mirande jaunak. Ezinbestean beste 15 minututan trenkatu genuen solasaldia.

Denbora urritzea gutxi bailitzan, ni neroni, nire frantses eskasean kixkun-kaxkun eta fite jardun behar izan nuen.

Mirande Abertzale posibilista gisa jarri genuen duela hamar urte. Lasserre, berriz,  Aturriko euskal gaskoia.  Pepela Mirande bost pastoraletan aritu izana da eta Sabino Arana Goiri-ren rola jokatu zuen bere herrian, Zuberoako Garindainen.

Jean-Jacques Lasserre bezalako politikariekin egindako elkarrizketak ez dira kazetari honek nahi duen bezala izaten. Atx! Solastatzeko ordu bat akordatu genuen, eta ordu erdi luzexkoan bete egin “behar” izan genuen jarduna. Lasserre jauna adeitsu eta xaloa da edonola ere. Laborarien semea da. Euskal eta gaskoi kulturak biltzen dituen Aturriko lurraldean sortua. Gaskoi-euskalduntzat dauka bere burua.

Oroz gain frantsesa da, bistan da. Eta nazionalismoa ulertzeko berezko modua dauka, hori ere bistan da. Hots, historian garaile atera diren populuen alde –partaidea bilakatuz– egiten baduzu, ez duzu zertan nazionalista izan, ezta inolako aberri suerteren beharrik ere. Azkeneko hau neure aburua duzu, noski.

Finitzeko, aurreko hitzei melodia bat eman aldera, Oskorrik kantatu ohi duen Tupindegiko Roxali herrikoi kantua gogoratu dut.

Tupindegiko Roxali, tantilu lilu liluli

Paristik zaigun itzuli.
Dena fazon dena takon
arrunt gaskon.

Karrikan xut-xut ibilki, tantiku tiku tikuki
ez dio bonjour deneri.
Ile hori, ezpain gorri, begi xuri.

Hari eskuara, ez aski, tantikukiku kikuki
baina frantsesa baleki
kixkun kaxkun je n´suis gasconne pas eskualdun.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA