Euskaltzaindia bidaide, urthe berri hun!
Argiako 90. urteurrena amaitzera doa. Ezin aipatu gabe laga halaber, Euskaltzaindiaren 90 urteurrena. Kazetariok eta euskalgintzan dihardugunok oro har, Euskaltzaindiaren arau eta arabera egiten baitugu bide eta lan. Kazetaritzako euskararen erabilpenaren karietara ezagututako hainbat pasadizo eta xelebrekeria berrituko ditut segidan. Gipuzkoan jaio nintzen arren, hizkuntzari dagokionez guipuzcoanoa naiz gipuzkoarra baino. Baxenabarretik Lapurdira, Lapurditik Gipuzkoara ene itzulian, euskaraz...
Read MoreErrealitateak bakea txikitzen du
Argia historikoaren 90. urteurrena amaitzera doa. 20 urte joan dira aldizkarian lehen artikulua idatzi nuenetik. Zerbait ekarri izanaren ustea hanpatu zait azkenaldion. Lankide gazte batek aldian-aldian esaten dit amultsuki: “Benga Miel, ez sartu txapa blogean eta kontazazu zure kazetari ibilbideko gauza arinagoak”. Edo halako zerbait. Horra hor ezpal, printza eta perla batzuk. Larrunekikoak: 1. Gaia Festa zen. “Kaosa eta ordenua” eta “Festaren bizia”...
Read More
Iruzkin berriak