Katebegia
Hasiera » Euskara » Euskaltzaindia bidaide, urthe berri hun!
Abe31 0

Euskaltzaindia bidaide, urthe berri hun!

Atalak: Euskara

Euskaltzaindiaren logoa

Euskaltzaindiaren logotipoa

Argiako 90. urteurrena amaitzera doa. Ezin aipatu gabe laga halaber, Euskaltzaindiaren 90 urteurrena. Kazetariok eta euskalgintzan dihardugunok oro har, Euskaltzaindiaren arau eta arabera egiten baitugu bide eta lan.


Kazetaritzako euskararen erabilpenaren karietara ezagututako hainbat pasadizo eta xelebrekeria berrituko ditut segidan.

Gipuzkoan jaio nintzen arren, hizkuntzari dagokionez guipuzcoanoa naiz gipuzkoarra baino. Baxenabarretik Lapurdira, Lapurditik Gipuzkoara ene itzulian, euskaraz idazten hasi nintzenean asko kostatu zitzaidan erabili ohi nuen ipar ekialdeko jitea edo kutsua leuntzea, baita zenbait laguni azaltzea idazteko nerabilen moldea ez zela posea.

Hona lehen pasadizo xelebrea:

Euskaraz hiru mintzamen dira tijera edo ciseaux esateko: mendebaldean artazi, erdialdean guraize eta aiztur ekialdean. Argiarako nire lehen artikuluko lerro batek honela zioen: “Miarritzeko Ikastolako haurrek tipi-tipitatik erabiltzen dute aizturra”. Saileko arduradunak artazi berba bai, guraize hitza ere bai, baina aiztur elea ez zuen ezagutzen nonbait. Honela ARGItAratu zen: “…haurrek tipi-tipitatik ikasten dute aitzurra erabiltzen”. Zorionez, harrezkero, euskal kazetagintzan eta euskalgintzan biziki aitzinatu dugu.
Nolanahi den ere, jarraian ibilbide horretan gure ipar, hego, mendebalde eta ekialdeko hiztunen arteko jardunean erabilitako ele, hitz eta berben jokoa paratuko dut.

  1. Lagun bat kausa batean engaiatua izan arren, ez da zertan engainatua.
  2. Demagun Iparraldeko lagun hori mendira irten dela, azken bulta honetan akitua dabil, baina ez dugu pentsatu behar bere bizitzako azken buelta eman duela.
  3. Ipar ekialdeko lagunek laborantzan aritzeko ohitura dute  baita usaia ere. Baina ez dute hego mendebalekoek baino usain gehiago zabaltzen horregatik. Areago, laborantzan jarduteko usaia ukan ez ezik, ardura aritzen dira lanean, alta bada, ez dira hegoaldekoak baina arduratsuagoak. Hots, baserritarrek eta laborariek usaia eta ohitura onak izateaz gain, usu, maiz eta sarri aritzen dira lanean.
  4. Ipar nahiz hego ekialdeko euskaldunek erran esaten dute. Hots, erran erraten dute. Baigorriarrek garbi ahoskatzen dute: erraten edo erraiten. Garaztarrek eleak ahoskatzean hizki zenbait jan ohi dituzte ordea: erraiten erran beharrean erten ere diote sarritan. Behinola, mendebaldar batek Garaziko batek erraiten zuena entzun zuen, baina erraiten zuelakoan irten ulertu zuen.

Ikasbide eta ondorio:

Euskaldun oso izanen bagara, ulertu ez ezik, entenditu, konprenitu eta endelegatu behar dugu elkar. Hots, hizkuntza erronka ez ezik, pario eta apustu dugu euskaldunok.

Badakizu irakurle lagun hori, zenbat apostu oker idatzi dugun, zenbat pausu oker eman dugun gure ibilbidean? Idazten hasi ginenetik hamaika pausu eman behar izan dugu pauso zuzenak ematen hasi orduko.

Dena den, gure ibaiak ez dira engoitik hibai, euskaldunok aspaldi utzi genuen hilargia eta ilargiarekin amesten dugu. Eta euskaldunok ametsak ditugu baino ez gara horren mentsak. Ez gara alimaleak, baina ezta animaliak ere. Euskaltzaindia bidaide dugula, nonbre eta kopuru handiko euskal multzoa nahi dut gogaide,  dantzari eta jostari.

Bihar Urtats da. Urthe berri hun! Erdizka lauetan, pika, ebats bi pauso eta fini!

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA