Katebegia
Hasiera » (D)kulturgintza » Balada de Carabanchel
Ots08 0

Balada de Carabanchel

Atalak: (D)kulturgintza, (E)gizartea, Historia

Madrilgo Cibeles plaza eta iturria

Madrilgo Cibeles plaza eta iturria

Madrilen pasa dut asteburua. Bi gau, bi goiz. Gautxori baino, goiztiarra izaki, larunbatean, goizeko 8etan paseatzera atera naiz.

Atocha kalean gora noa. Antón Martin plazan “Monumento a los abogados asesinados” delakoa utzi dut atzean.  1977an frankistek –Franco hilda ere– buruturiko sarraskiaren oroigarria.

Mayor plazatik Mayor kalera, 88 zenbakia: Alfonso XIII.ren gorazarrezko monumentua. 1906an, Mateo Morral anarkistak bertan akabatu nahi izan zuen erregea, baita Victoria Eugenia erregina ere.

Palacio Real, Teatro Real, Plaza de Oriente…

Senatutik Plaza de España-ra. Canovas del Castilloren monumentua ikusi dut bidenabar.

Gran Vía-n noa. Zebrabidean geldi. Autoen txanda. Oinezkoen itxaro aldia.

Itxuraz apain orraztutako gizona paratu zait alboan. Zehar-begiratu diot. Jakaz jantzita dago. Haren soineko zahiak eta zoldak harritu naute halere.

Argia berdera aldatu da. Gurditxo narratsa daraman gizonak aurrera egin du. Bere ibilera arraroan erreparatu dut. Mokasin urratuak eta zulatuak daramatza. Galtzak ere urratuak eta narratsak.

Balkoi batean “España se hunde” dio oihal rojigualda batek.

Puerta del Sol-en nago jada. Eguzkia sekula ezkutatzen ez zen Inperioko aztarrenak.

Merkatariak, tabernariak eta gremio guztiak han-hemenka dihardute, buru-belarri, jo eta ke, tai gabe.

Alfonsos, Eugenias, Fernandos, Carlos, Isabeles…

Alcala kaletik Puerta de Alcala-ra bitarte, El Congreso de los Diputados. Beherago Canovas del Castillo agertu zait berriz ere. Espainiako Ministroen Kontseiluko presidentea, Michele Angiolillo anarkistak akabatua. Bere izeneko plazan nago.

Neptuno hemen, Cibeles harago… La Puerta de Alcala tarteko.

Gorago Museo del Prado. Diego Velazquez, Claudio Coello pintoreak, eta enparauak. Urrezko Mendea.

Are gorago, harago, Claudio Coello kalea. Luis Carrero Blancoren omenezko harlauza dago. Gobernuko presidentea. ETAk 1973an akabatua.

Bigarren eguna. Goizeko 8ak. Atocha kalean beheiti oraingoan. Atzoko plaza eta kale beretik noa, beretik edo antzekoetatik. Paseo luzea. Kaleak zikin-zikinak daude. Botila, lata, poltsa eta utzikin pila bazterretan. Gau-pasa egindakoak etxera doaz, garbitzaileak lanera. Kale-garbitzaileak hegoamerikarrak edo europar nordikoak. 4.000. 000 langabetu Espainian.

Eskaleak, kartoiak eskuetan, kafetegietako ateen ondoan euren zokotxoak apailatzen ari dira.

Goizeko 9ak Plaza Mayorreko sargietako batetik eguzkia goxo-goxo sartzen da. Moneta eta filatelia bilduma zaleek standak prest dituzte. Prentsa-kioskoak ere prest daude.

Titularrak:

España contra la pared”. “El fin de Zapatero”. “España necesita de un debate nacional”. “ETA guardaba 1.500 kilos de explosivos en Óbidos, Portugal”.

Igande iluntzea da. Etxera bidean jada. Salud kanta dantzut autoan. Rogelio Botanz Canta a Alfonso Sastre diskotik.

Escribo esta balada en momentos muy graves, pero

sabed que creo en vuestro porvenir (…).

Sabed que venceremos,

sabed que hemos de ser felices y no tardando mucho

cuando esta pesadilla pase,
sabed que esta España infernal no puede ser eterna,

sabed que un día esta balada

nadie la entenderá

por fin España será otra. Salud!

(11 de enero de 1975, Carabanchel)

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA