Museo bat Santiago Zubian!?
Erromatarrek hiriko Azken portu erakini zutenean, apenas zubirik egongo zen Bidasoaren gainean. Egun sei iraganbide daude Irundik Biriatura bitarte. Hala zenbatu ditut nik bederen. Santiago Zubia da entzutetsuena, naski –San Jakes Zubia ere deitua–. Santiago Zubia dut hizpide. Nola aldatu den azken 25 urteotan ingurune hori, ezta? Azken urte honetan izan du berrikuntzarik nabarmena. Badago, dena den, zer berritua. Topo trenbidearen aduanako eraikin zaharra, kasu. “Santano no hundas...
Read MoreFútbol es fútbol
“Fútbol es fútbol” Vujadin Boškov serbiarren esaldia da. Besteak beste, Real Madridekin Espainiako futbol liga irabazi zuen entrenatzaile ohia. “Baloia batzuetan sartzen dela eta bestetan ez” aditzera eman nahi zuen “Fútbol es fútbol” delakoarekin. Aste honetan–larunbatean– jokatuko den Champions League finalean ez da Bartzelona izango–ez Real Madrid ere– eta defentsako futbola lantzen zuen Vujadin Boškov entrenatzailearekin oroitu...
Read MoreGipuzkoa eta gu
“Gipuzkoa euskararekin bat” izango da Realaren elastikoaren leloa hurrengo denboraldian. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin akordioa lortu du Donostiako klubak, eta 1,2 milioi euro jasoko ditu. Letra gutxitan joan da albistea, ia oharkabean. Ni berriz zur eta lur utzi nau. Lelo batek 1,2 euro jasoko du. Euskararekin bat, euskaraz ordea? Euskararekin bat, euskaraz ordea –Aperribai presidente jauna, erran dezagun bidenabar–? “Bai euskarari”tik “Euskaraz bai”ra...
Read MoreRaul Zelik eta Gu*
Interes handiz irakurri dut Raul Zelik idazle alemaniarrarekin gurean egindako elkarrizketa. Galdera eta erantzun guztiek merezi dute berebiziko arreta. Hona nire arreta areagotu duten galdera-erantzun hauetako pasarte batzuk: 1. – Lagun armatua nobelaren egileak Bernardo Atxaga elkarrizketatu zuen Alemaniako bi egunkarientzat –berauek eskatuta–, baina testuak ez zizkioten argitaratu, euskal idazlea Espainiaren jarrerarekin kritikoegia delako. Diot: Espainiako demokraziak ezin ditu ezta...
Read MoreMartxoaren 8an
Esaera berria: “Martxotik maiatzera bitarte, apirila bipila! _Martxoaren 8an Udaberria heldu zaigu irakurle lagun hori. Eki-iparraldeko bizilagunek udaberriari primadera deritzote, baita bedatsa ere. Kanta dezagun beraz: “Bedatsean bazterrak berdatzen hasi dire…”. Izenburuan erreparatu ote duzu jada irakurle!? Martxoaren 8ra egin dut atzera. Datorren ele andana emakumearen egun seinalatuan izan nuen ele-melea duzu. Ez ezazue hartu gaizki ele-mele adierazpidea, ez...
Read More
Iruzkin berriak