Larrun (II)
Larrun mugarik gabeko pentsamendu aldizkaria izateko helburuz jaio zen. Pentsamendua sortzen laguntzen al digu baina? Halako itaunik egin ohi diot nire buruari aldian-aldian. Ez naiz bakarra, uste dut. “Pentsamendua krisian dago” esan nuen orain dela gutxi Erredakzio kideen artean, eta gurean Slavoj Zizek berriki elkarrizketatu duen egile gaztea “jazarri” zitzaidan. Agian ez nuen halaxe azaldu ere, hitz horiekin eta ondo azaldu, alegia. Nik “gure” Larrun 300...
Read MoreLarrun (I)
“Gure” Larrun aldizkariak bi aro izan ditu: lehenak 1985etik 1995era iraun zuen. Bigarrenak 1999tik gaur arte. Larrun 1. zenbakian Eustakio Mendizabal Txikia Larrun mendi tontorrean agertzen da, largabistak eskuetan dituela. “ETAko militante historikoa. Abertzale belaunaldi baten mitoa” zioen goiburuak. Aste honetan kaleratuko da Larrun 144. zenbakia. Berean, besteak beste, ETAren amaieraz mintzatzen da. Azken lau urteetan Larrun gehigarria lantzea egokitu zait ,...
Read MoreLarrepetit Hendaian
Bizitza Enea eta Literatura Baitha Udaberria heldu ez –ez osotoro bederen– ezta bedatsea ere, alta bada, Larrepetiten egilea, Pello Lizarralde, menturatu zaigu Hendaiara VI. Literaturaren Menturan mintzaldiaren karietara. Larrepetitekin heldu zen Lizarralde, Abelekin alegia, baita Joxe ijitoa eta Lainez-ekin ere, ezinbestean hirurekin etorri ere. Zortzi urte luze dira Larrepetitek jauzi egin zuela literaturaren eremura. Larrepetit nola halaxe edo halatsu dabil Lizarralde ere....
Read MoreGauzen izateaz edo…
… edo izakarien jatorriaz… edo… “De Rerum Natura latinezko poema epikoa da. Hexametro daktilikoa jarraituz idatzita dago, sei liburukik osatzen dute eta fisika epikurearra du ardatz nagusi. Atomismoaren printzipioak azaltzen ditu; buruaren eta arimaren izaera; zentzumena eta pentsaera; munduaren garapena eta haren fenomenoak; zeruko zein lurreko hainbat fenomeno azaltzen ditu ere bai…”. Arraioa eta arranopola! Hori irakurri ondoren, nire burmuin eskasak...
Read More
Iruzkin berriak