Katebegia
Hasiera » (B)literatura » Larrepetit Hendaian
Eka14 1

Larrepetit Hendaian

Atalak: (B)literatura

Bizitza Enea eta Literatura Baitha

Pello Lizarralderen Larrepetit liburua

Pello Lizarralderen Larrepetit liburua

Udaberria heldu ez –ez osotoro bederen– ezta bedatsea ere, alta bada, Larrepetiten egilea, Pello Lizarralde, menturatu zaigu Hendaiara VI. Literaturaren Menturan mintzaldiaren karietara.

Larrepetitekin heldu zen Lizarralde, Abelekin alegia, baita Joxe ijitoa eta Lainez-ekin ere, ezinbestean hirurekin etorri ere.

Zortzi urte luze dira Larrepetitek  jauzi egin zuela literaturaren eremura. Larrepetit nola halaxe edo halatsu dabil Lizarralde ere. Literaturaren eremutik salto eta eskapo egiten duen izaki legez.

Bidasoako bokalera arribatu zaigu haatik. Gustura heldu da eta laketua antzeman dugu Iruñera lekutzean.

Anartean, Larrepetit liburuaren azaleko bidaiariak daramatzan bizkar-zorroak hustu ditu literaturaren menturan bizi garenontzat

Hona bildu ditugun puska batzuk:

1/ Bizitza Enean isiltzen jakitea bertute handia da, eta are bertute handiagoa entzuten jakitea.
2/ Ezin ordea isilik bizi, ez osotoro isilik bederen, eta Literatura Baitha-ren eraikuntzan erabiltzen ditugu hitzak eleak eta berbak.
3/ Lizarralde Enea osatzen dituzten gelak logelak ganberak eta kuartuak –bere aita-amaren kuartua gogoan– adjektibo gutxiz apailatuta daude. Doi-doi edertzeko bat edo beste, besterik ez.
4/ Lizarralde Baitha habitatzen dituzten pertsonaiak ez dira hotsandikoak. Pertsonaien istorioak ez du hainbeste munta, munta dutena euren ibilerak dira. Erran nahi baita, euren etxea bisitatzean haien baitatik jasotzen ditugun sentipenek dute munta handiena.
5/ Lizarralde Eneara iristeko munta duena begirada da. Begiradak ematen baitigu mundua ezagutzera, hots, Bizitza Enearako bidea.
6/ Lizarralderen aburuz Bizitza Enea eta Literatura Baitha ezin dira bereizi. Hots, ezin duzu Literatura Baitha bisitatu, bertara sartu eta ez antzeman Bizitza Enearik. Hots, Literatura Enean sartu eta ez baduzu bere nagusia aurkitzen, Etxea artifizio hutsa da.
7/  Areago, etxeko gelak literaturaz ez beste betetzen baduzu –liburuez alegia, eta are okerrago zure etxea bakarrik zure liburuez betetzen baduzu– ez dago Bizi Enearik. Edo Bizitza Enea horretan bizi gutxi aurki dezakezunik.
8/  Bizitza Enea eta Literatura Enea auzune bereko etxeak izan daitezke, areago Ideologia Enea ere egon daiteke auzo berean. Nor bere etxean biziz, nork bere gustuko literatura bizi dezake, elkarren errespetuan –erran nahi baita, bestekiko ideologiaren errespetuan–. Auzoa eraiki daiteke eta auzokide legez bizi ere.
9/  Oroz gain baina, usteak uste, literaturaren mentura bizi dugunok, Hendaiara jin zaigun Larrepetit (Pello) saltariaren ibileretan erreparaturik, Lizarraldek Bizitza Enea eta Literatura Baitha elkarri atxikitako etxeak dituela gustuko, uste dugu.

10/ (…)

Pello Lizarralde idazlea Hendaian.

Pello Lizarralde idazlea Hendaian.

Iruzkin bat

  1. Pantxika Noblia | 2010-06-18 at 16:39

    Emanaldiaren laburpena xarmanki egin duzu Mikel !
    Oso ongi pasatu genuen Pello-rekin. Bere jakintzatik gauza asko ikasi genituen, gure “Larrepetit” makina gaietan aditua da, hala nola “salto” egin zuen sukaldaritzaren eremura …
    Gauza ttiki batzuk gehitzeko :
    – Etnografia lanak ez zituen egin nahi narrazio honetan.
    – Musika jartzekotan trikitixa, eta ez arrabita, erromantizismoatik oso urrun delako.
    – Baserritar munduaren desagerpena Larrepetit pertsonaiarekin lotzen du.
    Pantxika

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA