Iñaki Isasmendi, eginbehartarra
Nire denboraldiko ibilerak liburuak 2000. urtean ikusi zuen argia. Azkoitian 1914an jaiotako Iñaki Isasmendik herrimin bizi-bizia sentitu zuen orduan. Abegi egin zion Hendaia laga zuen eta jaioterrira itzuli zen. Orduz geroko bidean, bere bizitzako bidaide Xabier Txanton adiskidea agurtu zuen betiko. Azkoitiko alkate ohi Nere Zubizarretak herrikidearen ibilerak “Ondorengoentzat, eta danentzat, inolaz ere berriro bizi nahi ez ditugun denboraldiak” bezalakotzat jotzen ditu...
Read MoreMantis erlijiosoa
Munduko Futbol Kopa iragan berri, mundua oihana begitandu zait. Adaburuz adaburu dabilkit irudimena. Horratx Hego Afrikako zuhaitzek laga dizkidaten abarrak: * Hegoafrikako selekzioak irabaztea desio nuen. Hark irabazi ezinean, Boli Kostakoak. Azken unean Ghanak. Afrikarrek ezin irabazirik, nire gogoa jan nuen. * Tigre ehizan nola halaxe begitantzen zaizkit Afrikako selekzioetako jokalariak baloiaren atzean. Lantza eskuetan, aske. Basak. Estrategia eta taktiketatik libre –aurkariak baino...
Read MoreLarrun (eta IV)
2007ko Larruneko mahaian eseri ziren kideen artean –”Biktimekiko enpatia eza gatazkaren sintoma larria”– harmonia izan zen. Ez arras baina. Libertarioaren (Lopez Adan, Beltza) eta establissementeko kidearen (Txema Urkijo) artean, gorrotora iritsi gabe, aiherkunde gisako bat ageri izan zen. Lau solaskideetatik hiru arabarrak ziren jatorriz, bestea gipuzkoarra. Urkijok euskara ez ezagutzeak mahai-ingurua gaztelaniaz egitera “behartu...
Read MoreLarrun (III)
Neronek burututako azken lau Larrun gehigarrietan euskal gatazkaren gaia landu dugula esan dut lehenago. Euren sintesiek auziak egun bizi duen egoeraz gogoetatzeko balio dezaketelakoan, hona lerro batzuk. 2007koan “Biktimekiko enpatia eza gatazkaren sintoma larria” azpimarratu genuen. Eztabaidan parte hartu zutenen profil ideologia hau izan zen, aliritzira esanda: ezker abertzaleko libertarioa, ezker abertzale ofizialekoa, abertzale bakezalea eta establissementeko...
Read More
Iruzkin berriak