Agurretik beretik
Ogia eta egunkariaren eske sartzeko zorian nago denda atarian. Eskalea topatu dut ate ondoan. Errumaniarra deitzen diogu. Aldion eskalea haren bikotea da, haren andrea. Aspaldian ez ditut ikusi, ez emakumea ez gizona. Dendan sartu eta “negua heldu eta itzuli al da eskale bikotea?” galdetu dut:. Bezero batek erantzun du: “Itzuli da emakumea, gizona presondegian dago”. – Presondegian? – Bai, gizonak jipoitu du eta lau hilabeterako sartu dute kartzelan. Ilaran gaude. Zain. Aspaldi...
Read MorePresoak negu hurbilean
Ursoa Parot eta Mattin Troitiño ezagutu ditut berriki. Paule Sudupe eta Idurre Gallastegirekin telefonoz mintzatu ere. Presoen senideak dira. Mikel Albisu Antza presoarekin ere hitz batzuk trukatu nituen posta bidez. Jon Bilbao Moro preso ohiarekin ere berba laburrak izan nituen. Jose Luis Elkoro preso ohiarengana ere hurbildu nintzen, artean preso zegoela, familiaren eta lagunen bidez. Harreman horiek guztiak, kazetari gisa urratu ditut. Helburu eta asmo ezberdinak tarteko. Batzuk...
Read MoreTestuketan
‘Testuketan’ literatur saioa desagertua zela eta, Berriako Urtzi Urkizuk deitu zidan. Erreportajea osatzeko hainbat galderari erantzungo ote nion galdetu zidan, baita egin ere. Erreportajea iragan astean publikatu zen. Hona nire aburuak bere osotasunean. Euskal literatura umezurtz gelditu da uhinetan, ‘Testuketan’ desagertu ostean. Nola hartu duzu berria eta zer hausnarketa egin dezakezu? Ustekabean hartu dut berria, baina ez nau harritu. Zoritxarrez, krisi ekonomikoa...
Read MoreSaturrarango…
Saturrarango tragedia oroitzeko itsasargi luzea. Mikel Ruedaren Izarren argia filmaz ari nauzu. Memoria historikoen auziak legetxe, berant heldu naiz abar hauek galtzarbean hartuta. Filma Zinemaldian estreinatu baitzen eta ni baino lankide bixkorragoek eman dute honen berri Argia.com-en dagoeneko. Izarren argia irismen luzeko filma delakoan nago baina! Merezi duela goratik aipatzeak, horra. Merezi dute frankismo ankerreko biktimek, eta areago –hala posible balitz– Saturrarango presondegiko...
Read MoreHendaia
“Hendaiako auzapezarekin solastatu naiz” edo “alkatea elkarrizketatu dut”. Zeregin bera azaltzeko bi adierazpide kazetaritzan. Hendaiak adiera bi ez ezik, hiru ditu gutxienez: euskalduna, frantsesa eta espainola. Raphaël Lassallette eta Kotte Ezenarro izan dira azken aurreko bi auzapezak, Battitte Salaberri da gaur egungoa. Frantses politikari ezkertiarrak lehen biak, frantses zentrista azkena. Salaberri heletar (Baxenabarre) jatorriko euskal hiztuna da. Hirurak elkarrizketatu ditut,...
Read MoreMundu birtualean
Gero eta mundu birtualagoan bizi gara. Gure bizi ingurua gero eta arraroagoa bilakatu dela nioen aurreko orrian. Argiako Iritziaren saileko edo salako lehiotik begiraturik bederen. Argiako iritzi egileek beren tokia utzi ahala beste batzuek hartzen dute sailean idazteko zeregina. Batzuk, artean elkar ikusi gabe, egunen batean ikusiko dugulakoan agurtu ditut. Beste batzuk, modu birtualetan landutako harremanaren ondoren, elkar ikusteko parada izaten dut. Hona adibide bat: Mondragon...
Read MoreHilen egunean
Hilak Argia-n, alegia. Iritziaren leihoa sailaren arduraduna izaki, lagun –eta kolaboratzaile– askorekin harremana “landu” dut azken urteotan. Gaur, Hilen egunean, joandako kolaboratzaile eta lagun horiek ditut gogoan. Bizitza paradoxikoa da, paradoxikoa edota arraroa inondik ere. Edo halaxe duzu nirea bederen. Iritziaren leihoa saila dela medio pertsona andana ezagutzen dut, haietako zenbait modu birtualean baino ez bada ere. Alegia, telefonoz edo e-posta bitartez besterik ez ditudala...
Read More
Iruzkin berriak