Luzebidea
Aro moderno eta librea omen da gurea. Espainiako Estatuko (horrela izendatzea demodé ote dago, naski) demokrazia aroren hasiera gogoratu zait negu hasiera honetan. Trantsizioa delakoa gainditua zen jada, Tejerazoa iragana zen alegia. Ordurako demokrazia Isidorok sendotuta zegoen, edo bermatzen hasia bederen. Luis del Olmo demokrata de prok Protagonistas saioa gidatzen zuen Radio Nacional de Españan. Tip y Coll umoregileak haren El Estado de la Nación ataleko izarrak ziren. Honelako...
Read MoreNafar
… Nafar hori eta ni. Abenduaren 6a: “La Constitución no, La Contribución esan zidan Maria La Cordobesak” egun hartan. 14:00etan iritsi nintzen Donostia Ospitalera. “Maria goiko solairura eraman dute” esan zidan amak. “Kimioa ematera” haren bilobak, Nagorek. Nagore neska –emakume jada– lerden morena goapa. Andaluziar euskaldunaren nahasketa paregabea. – Zarauztarra, beraz? – Bai, eta zu? – Niri zailago zait esaten… Urretxuar-zumarragar sortzez…...
Read MoreEl Muki…
… El Muki eta ni. Abenduaren 3a: Etxera bueltatzeko asmoa bai, baina autoa ez zegoen Donostia Ospitalearen ingurumarian: “Espaloiaren gainean utzi dut goizean, gaizki aparkatua. Udal garabiak eraman al du? Edo El Mukik?” pentsatu nuen… Baita pentsatu ere: “Joder… aukeran hobe estatuaren morroiak izatea ez eta El Muki”. Udaleko garajetan berreskuratu nuen autoa, 156, 32 euroren truk. Etxera bidean… neke eta hastio. Biharamunean El Mukirekin gogoratu nintzen....
Read More8786 XV 64
8786 XV 64: nire autoaren matrikula. Amarekikoak gertakari andana utzi dizkit… zabaltzeko. Kronologiak espazioa antolatzen laguntzen du. Hona autoarekikoak. Abenduaren 3a: Ama Donostia Ospitalean zegoen. Euskararen nazioartekoak argitu zuen Eguna. Egun luzearen ondoren (19:00ak) etxera bueltatzeko gogoa bai, baina autoa ez nuen utzitako lekuan aurkitu. “Hara, espaloiaren gainean utzi dut, gaizki aparkatua. Udal garabiak eraman al du? Edo El Mukik?”. Horietxek pentsamenduak. Autoaren...
Read MoreAma
Azaroaren 29a: Zea Mays entzuten noa Gasteizera bidean, Eusko Legebiltzarrera noa, PSEko Jose Antonio Pastor elkarrizketatzera. 11:00ak. San Juan Egoitzako (Zumaia) Iker erizainak deitu dit “Ama Donostiako Ospitalera eramango dute laster, gaizki dago-eta”. 15:30ak. Bertan nago bueltan. 22:00ak. Ama ospitaleratu dute. Diagnostikoa: “Tiene una infección, pero no me atrevo a ponerle un adjetivo” esan dit larrialdietako medikuak. “Sabe usted, con 83 años se pude esperar cualquier...
Read More
Iruzkin berriak