Katebegia
Hasiera » (B)literatura » “Haunditzen zeranean…”
Urt12 2

“Haunditzen zeranean…”

Atalak: (B)literatura, (D)kulturgintza, Musika

Abestitzak eta poema kantatuak

Abestitzak eta poema kantatuak

“Haunditzen zeranean ikusiko duzu isilik egoteak zenbat balio dun”. Haurtzaroa iraganean, artean nerabezaroa erabat gainditu gabe, gaztaro gordinean bizi ginen. Euskaraz ulertu ezinik, erdaraz irakurtzen (ge)nizun. Erdaraz irakurrita ere, nik ez nizun ulertzen –ez onartzen, hots– isilik egotearen balioa.

Kaixo Xabier. Non zaude? Zein larretan? Nekez akordatuko zara nirekin. Izan ere, nik ezin dut hasi eskutitz hau “Adiskide bat zen” titulupean. Behin baino ez genion bostekoa elkarri eman. Eta ia-ia hogei urte joan dira harrezkero. Gogoan ez dudan, Lapurdiko (Hendaia, Urruña edo Azkainen izan ote zen nago) eliza bateko sakristian izan zen, kontzertu baten ondoren. Zurekiko nire estimua agertzera hurbildu ninduzun.
Lanbideak hurbildu ninduen zuregana orduz gero. Ez ginen baina, elkartzera behin ere iritsi. Ordainetan, Lourdesen ahotsa ezagutu nuen telefonoz –zu elkarrizketatzeko ene nahiak kitzikatua– eta zure eskutiko hiru gutun labur jaso nituen. Hemen ditut gordeak. Gutunak eta oroitzapenak.
Gainontzeko deus gutxi ene aldetik: zutaberen bat. Zure abesti eta poema kantatuen lorratzean ele sotil batzuk eta Pour sa femme artikuluxka. Kilometroak-en karietara Errenterian eman zenuen kantaldiaren lorratzetan idatzia.
Nire nahia zu solastatzea izan zen. Nahia eta tema. Kazetari adoretsu ausart bipila nintzela agertzeaz gainera, bihoztuna nintzela erakutsi nahi nizun nonbait. “Xabier Leteren letrek bizitza ulertzeko behar den guztia badaukate, zertarako Xabier Lete elkarrizketatu?” jalgi zitzaidan kolkotik behin baino gehiagotan. Etsiak hartuta nolabait. “Poetak nahi edota behar duena poemetan errana badu, zertarako emanen dit elkarrizketa?” niotson nire buruari. Areago, ni bezalako kazetari txaplasta hamaika atzean izanik.
Ez genuen elkar ezagutu izan. Zu elkarrizketatua ere, oso urrun izango nintzen zu ezagutzeaz. Beraz, ez naiz zurekiko hitz alferretan errendituko. Alabaina, hemen idazten ari dena bi pertsona dituzu, zu inguratzea lortu ez zuen kazetaria eta artean gazte berde heldugabe hura.
Xabier, zutaz oroitzean “Izan zen gizon bat, saiatu zena, baina ez zuena asmatu” delakoa heldu zait gogora. Zomorroa legez gogoratzen zaitut. Horregatik, zeruko larretan hobeto mugitzen zarela pentsu dut. Barkatuko ahal didazu induljentzia hau, zauden goiko larre horietatik.

Amaitzeko bi juzku:
1: Barkatu, baina ez dizut barkatzen Jacques Brel-en kantuak zure ahots “kaskarrean” grabatu gabe –argitara eman gabe– partitu izana.
2: Eskerrik asko. Zu (ere) “ezagutu” gabe ez nintzelako naizena
–era eta neurri berekoa– izango. Artean, nire bidean segitzen dut, handitzen, osotoro hazi –heldu– gabea banauzu ere.

P. S. : Urtarrileko Irunero aldizkarian agertua (190. zenbakia), sarrera hau daramala: Urtats duzu lagun. Goiz goiza da. Urte zaharreko oroitzapenak eta agiantzak biltzen diren lapsus tartea. Urte berrirako nahikariak eta beharrak nahasten dituen hondo gabeko zulo unea.

2 Iruzkin

  1. Ekaitz Mujika | 2011-01-12 at 19:42

    Hunkigarria Mikel.

    Reply
  2. Joxeanjel Arbelaitz | 2011-01-17 at 12:03

    Ederra.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA