Amets batzuk…
“Amets batzuk… errealitate bihurtu dituzte”. Laborantzari buruzko erreportajea kaleratu dugu asteon. Lapurdiko Itsasu eta eta Baxenabarreko Heleta herri mugakideetan eta Ainhize-Monjolose herrian egon gara, Garazi eskualdean, Iparraldeko laborari borrokalarien Laborantza Ganbararen sorleku eta tokia, Baxenabarren Hainbat aburu eta gogoeta berritzeko parada ukan dugu Mikel Hiribarren, Mikel Goiti eta Frantxua Irigoien laborariekin. Adibiderako, Irigoien leinua Idiondoa (Ainhize)...
Read MoreBaginaren bakarrizketa mundialak
Eve Esler estatubatuarraren The Vagina Monologues obra antzeztua ikusi dugu Irungo Amaia KZn. Idazlearen testuak –hamabi emakumeen baginaren hizketaldiak– entzun ditugu Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai antzezleen ahotik euskaraz, euskaraz dastatu, hausnartu eta gogotik gozatu ere bai. Bi emakumeen mintzaerak eta gorputz-espresioek –ene zentzumenek sentitutakoaren arabera– publikoaren begiak, belarriak eta gorputz osoa laketu dituzte. “Paretak mintzo balira…” esan ohi dugu....
Read MoreAzpimarra (Gutxienez, bitxia, ezta?)
Beranduegi nabil, etxeko telebistaren antzo. Presa eta korrika. Aieruz eta zorabioz. Nork bere leinua. Leinua ere hala dabil-eta: Beranduegi. 1. Donostiako ingurubide berritik noa eta nator, autoz: “Gora ezker abertzalea. Legalizazioa orain” irakurri dut joan-jinean. Espainiako Konstituzioaren menpeko legeaz ari al dira? Bai, bai, lege horretaz ari dira, bai. Gutxienez, bitxia, ezta? pentsu dut. 2. “Indarkeria oro irmo errefusatu du ezker abertzaleak alderdi berria aurkeztean”, irakurri...
Read MoreZenbait buru, hainbat profil
Zenbait buru, hainbat profil, pasadizo bat eta aburu bi. 1. Joseba Sarrionandia poetak dioenez “euskara da gure territorio libre bakarra”. (Hala daramate idatzita hainbat gaztek kamisetako paparrean). Koldo Izagirre poetak “artseniko aztarnak –ikusi ditu– gure hizkuntzan”. Xabier Lete poetak “euskara orain dela 50 urte eta 20 urte baino askoz hobeto” ikusi zuen zendu aurretik. Zenbat buru hainbat aburu. Nolakoa da baina euskararen territorioa? Nola dago osasunez? Zein da bere...
Read More
Iruzkin berriak