Gogoratu nahi d(it)ut
Martxoak 21 dauka egun –izan zuen irakurle–. Udaberria heldu zaigu. Idatziko dudanak ez du urtaroekin deus ikusirik ordea, joandako pertsonekin baizik. Efemeridetara jo dut oharkabean. Udaberria iritsi da eta joandako pertsonak, irundarrak berauek –izatez edo nahimenez– gogoratu nahi ditut. Joan doazen –balizko beste mundura– lagunak triste uzten gaituzte partitzean, baina neronek pozteko idatzi eta oroitu nahi ditut haiek. Alaitasuna dakar-eta udaberriak. Joandako azkena Patxi...
Read MorePiperrada eta gose greba
Azukre xehea eta gatz larria. Horra gure sukaldeko ongailuak. Horra, besteak beste, piperrada on batek behar dituen osagaiak. Konparazione, Ezpeletako piperra apailatzeko, azukrearen eta gatzaren tamaina ongi neurtu, lapikoa ontsa maneiatu, eta plater gozoa erreusituko duzu, ziur. Ipar Euskal Herrian kantonamenduko bozak direla erraiteko manera –edota sarrerakoa– duzu. Ereintza garaia iraganik, kanpainan landarea ontsa arrosaturik, piperrak –bozak kasurako– bildu eta zenbatuko dituzte...
Read MoreRuper Ordorikari esker, elkarrekin gara
Bi urte dira jada Haizea Garizumakoa gure begien distirak areagotuz dabilela. Lagun zaharrekin elkartzen naiz oraindik ere, inoizko garizuma irreal honetan. Urrun, urrun, bihotzeko lagun, hola deitzen ninduzun, bihotzeko lagun. Non da orain lehengo berba goxoa? Oihartzun da egun, bihotzeko lagun. Zure etxera goaz, bidean gora, hasiberrien pozaz, baratza da eder-eder, erreka aldea ere, munduak badu onik, egin dezagun kantuan goxoki. Edertasunaz mintzo zinen, harrapa ezinaz. Askatasunaz mintzo...
Read MoreSukaldeko lana eta tomate gorria
Azukre xehea gatz larria oroitzapen liburua irakurri berri dut. Irakurri ahala “irentsi” dudala esango nuke. Arrazoia: Mikel Hernandez Abaituak atondutako platera etxeko “bazka” izatea. Hau da, azken 50 urteetako sukaldeko usainak –eta sukaldeko aparailuenak– hurbil-hurbilekoak egin zazkit. Generoak genero, gizarte, kultura, literatura eta politika gaiek, besteak beste, osatzen dute platera. “Sukaldeko lana”. Horra hor euskal politika-saltsaren analistek –euskarazko...
Read More
Iruzkin berriak