Katebegia
Hasiera » (C)politika » Jose Bové Hendaian
Api18 0

Jose Bové Hendaian

Atalak: (C)politika, Ekonomia

Jose Bové Hendaian Bizi-ren eskutik.

Jose Bové Hendaian Bizi-ren eskutik.

Garazitik heldu zen Jose Bové Hendaiara, Bizi-ren eskutik. Pausuko Xaian pausa egin zuen, baita ahamen bat hartu ere.
Pipa mahai gainean itzalirik, euskaldun imajinatu nuen, euskalakari ona litzateke.

“XIX mendeko industrializazio aroan indartu zen oraingo estatu kapitalistaren eredua. XX. mendeko 50. eta 70.eko hamarkadetan krisian sartu zen sistema ekonomiko kapitalista estatuaren autonomoa bilakatzen hasi zen. Kapitalismo kasinoaren eredua abiatu zen: mundializazioa, bussiness, paradisu fiskalak… Mundua lanerako orube globala da egun.  Lanaren ametsa, ametsetako lan akigarria bilakatu zaigu XXI. mendeon. Komunismoaren ametsak ere porrot egin zuen, produktibismoaren eredua bihurtu baitzen hura ere. Sobiet Batasuna ohiko laborantzaren garapena horren adibidea dugu.

Teknologia berriek esklabutza mota berria ekarri dute, langileak ez ditu lanerako tresnak kontrolatzen. Makinak garaitu(ko) du pertsona. Estatua eta lantegia ez dira bitasun uztargarriak. Sindikalismoa sistemaren uhala eta engranajea da. Dirua egiteko sistema garaitu da. Kapitalismoa pastiza ederra antzo aurkezten zaigu, haren edukiak eta osagaiak baina ezin ditu denak ase. XXI. mendea krisi ekologikoaren eta pertsonon krisi ideologikoaren erakusgarria dugu”.

Jose Bové hitzaldia ematen (Arg: Mikel Asurmendi)

Jose Bové hitzaldia ematen (Arg: Mikel Asurmendi)

Nola eta zer egin etorkizunean? Ez da aise. Ez dago makila magikorik.

Egungo sistema menperatzailea –kontsumoan oinarritua– ez zaigu arras desatsegina: autoa, telebista, Internet, telefono mugikorra… –mundu asegarria eta laketgarria– eskaintzen dizkigu. Estatuek ez dute politikaren kontrola honezkero. Estatuak baino azkarragoa da Europa. “Gurean” Europako Banku Zentralak –gutxiengo boteretsuena– kontrolatzen ditu politika eta ekonomia. Joan berri deneko garai oparoan hornitu dira, eta orain eredu inperialistaren krisi garaian diru publikoaren –guztion diruaren– bitartez eutsi diote larrialdiari… boterea atxikitzen duten jabeek.

Tokian tokiko enplegua desagertuz doa, eta Europa –eta mundua– lan parke erraldoia da. Energiaren kontrolak baldintzatuko du planetaren eta pertsonaren beraren izatea. Petrolioaren aroa amaitzear dago eta energia nuklearrari buruzko eztabaida ez dugu guztiz landu eta garatu. Energia berriztatzaileak garatu behar ditugu, planetan guztiok biziko bagara”.

Horiek eta askoz gehiago –politikari eta sozio-ekonomiari dagozkien hitzekin– esan zituen Confédération Paysanneko laborari europarlamentariak.

Entzuleek galdera andana egin zioten:

– Merezi al du egungo sistema demokratikoan aritzeak?

Kritikak kritika, kritikoa izaki, berak Europaren eraikuntzan jarria du esperantza. Ez oraingo Europaren ereduan noski, baina Europan irabazi behar dugu bataila. Oraingo estatuen eta Europaren beraren ereduak ez dira egokiak, baina ez gaude eredua iraultzeko moduan. Produzitzeko moldeak baino, geure bizitzeko manerak aldatu behar ditugu. Ekoizteko bitartekoen jabe izan ahal izateko, norbanakook geure buruaren jabe(agoak) izan behar dugu  lehenbizi.

P. S.: Azken paragrafoa, Bovéren hitzek niri iradokitakoa da, bistan da.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA