Katebegia
Hasiera » (C)politika » Geroa gurea da
Api26 2

Geroa gurea da

Atalak: (C)politika

Koldo Ordozgoitiren Geroa Gurea da (Alberdania)

Geroa gurea da (Ibarretxe Lehendakariaren memoria politikoak) liburua irakurri, egilea (Koldo Ordozgoiti) elkarrizketatu eta bi astera, honatx, bote lasterrean, ganbaratik desarratutako hitz-bala beroa. Edo epela. Gustuak gustu, juzkuak juzku…

1. Inork ez du jaiotzen deneko espazio soziopolitiko ideologikoa hautatzen. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ere ez, noski.

2. Politikan dihardutenek, hasteko eta behin, eraginkorrak izanen badira, beren ideologia politikoa egonkortzen den espazioaz harago joateko prest izan behar dute. Ibarretxe prest izan zen –eta dago.

3. Ibarretxe, bistan da, ez da euskal herritar guztien lehendakari izan. Alabaina, orainokoan herri honetan inork ez du berak lideratutako Euskadiko Estatutu Politiko Berria baino proposamen errealistagorik egin.

4. Politika posibilitatearen artea dela egia bada, herri hau ez da Euskadiko Estatutu Politiko Berriak –edo antzeko batek– ekar dezakeen marko juridiko politikoaz harago joanen datozen 30 urteetan. Nafarroaren minez eta Iparraldearen doluz. Malgré tout.

5. Nork –eragile politikoek– bere ibilbide politikoan zarrastatuak –hanka-sartzeak eta akatsak– egiten ditu. Lizarra-Garaziko Akordioaren orbaina ez da urte luzetan sendatuko.

6. Gogoangarria: Mitchell printzipioak Lizarra-Garazi garaian sinatu ziren lehen aldikoz, akordioaren sinatzaileek sinatu ere. Printzipio horiez jabetzeko hamaika urte eta bat gehiago pasa behar izan dute –batzuek–. Jabetzen hasteko, erran nahi dut.

7. Euskal Herria, bere txikian, izugarri anitza da. Eta “izugarri” hitzaren adiera guztiak aintzat hartzen ditut.

8. Aniztasun hori, egungo eredu demokratikoaren araberako lau esparru politiko nagusitan finkatuko dira –handi-handika esanda: espainiar-frantses ezkerra eta espainiar-frantses eskuina. Euskal eskuina eta euskal ezkerra (lau esparruotan kolore eta ildo ugari direla). Euskal ezkerrak urtetarako lan gaitza dauka “demokrazia delakoaren” zelaian egokitzeko. Izanez ere, esparru horretan demokrazia gehien –aho bete hitz– aldarrikatzen dutenak “kultura demokratiko” delako horren gabetuenak baitira.

9. Geroa gurea da, baldin eta iraganeko akats eta gabezietatik ikasteko prest bagaude, baldin eta orainean gertatzen denaz jabetzen bagara.

10. Geroa gurea da, baldin eta iraganeko akatsak onartzeko eta euren gaineko autokritika egiteko gauza bagara.

2 Iruzkin

  1. ptx | 2011-04-26 at 13:03

    Gauzak horren izugarri argi edukita, nolatan ez haiz lehendakarigai aurkezten?
    Herri honek eskertuko likek… apika.
    Zezenei bazterretik baino, paratu hadi karrikan korrika.
    Kazetaritza politikoak, bertso kritikoen antzera, kirola kazetaritzaren igual igual… frustazioen, nahia eta ezinaren antza hartzen dik gurean… ezta?

    Reply
  2. mikel-asurmendi | 2011-04-26 at 14:14

    Aupa Patxi,
    – Eskerrik asko irakurtzeagatik. Ez nian uste, nireak hire interesekoak zirenik.
    – Ez motel, lehendakarigai izateko gai izan behar duk. Ni ez nauk gai ez gauza. Ez “demokrazia”n, (guztizko demokrazian, alegia) eta are gutxiago, antza denez, zuk eta zulakoek parte hartu nahi duzuen “demokrazia” delako horretan.
    – Ez haut ezagutzen, ez aski, bereizi egiten haut jendartean, baina esango nikek hik –ustez bederen– aipatu zezenetik baino urrunagoa ez naizela ibili bizitzan.
    – Kazetaritza politikoaren fustrazioaren antza hartu diok nireari. Frustatua, baliteke, baino “argia”. Horrela idatzi duk, ezta. “Izugarri argi” gainera.
    – Edo min egiteko idatzi al duk hori?
    – Frustazioak gure izatearen parte dituk motel. Baina, hara, nik nireak, frustrazioak, inori ez bizkarreratzen saiatzen nauk.
    – Osasuna eta ekin!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA