Salmaren malkoen oroimenez
Etz Limon film franko-germaniar-israeldarra da; Berlingo Zinemaldian ikusleen saria irabazi zuen 2008an. Eran Riklis da zuzendaria, israeldarra, Jerusalemen jaioa 1954an. Limoiondo lur-sail baten jabea da Salma Zidane, Hiam Abbas aktoreak jokatutako protagonista nagusia. Mira Navon (Rona Lipaz-Michael aktorea) berriz, israeldarra da; are gehiago, Israelgo Defentsa ministroaren emaztea da. Ziad Daud abokatua (Ali Suliman), Israel Navon ministroa (Doron Tavory) eta Tarik Kopty laboraria (Abu...
Read MoreHitzezko begiradak
Hitzezko begiradak edota tabuak hausten hasteko era egokia. “Euskal Herriko zinemagintza aztertuko duen lana” idatziko zuela aurreratu genuen Iruneroko orriotan iazko apirilean. Aurtengo apirilean Zeluloidezko begiradak. (Elkar) kaleratu du Mikel Garcia kazetari-idazle irundarrak. Mikel Garcia Idiakez irundarraren Zeluloidezko begiradak. Euskal Herriko 13 zuzendarirekin hizketan liburua hartu dugu hizpide, eta hasieratik beretik hartu ere: “Ba al dugu euskal zinemarik? Zer da, baina,...
Read MoreInperialismoaren osteko turistak
Hendaiako Hondarraitzen promenada egin dugu maiatz honetan estrainakoz, baita etzanaldia ere. Bikotea eta biok. Paseoaren bueltan beste bikote bat egokitu zaigu gure ondoan. Nahita edo ez, belarriak zolitu zaizkigu, edo zolitu ditugu. Alde kuxkuxeroa ernatu zaigu, alegia. Alboko bikotea: gizona, baserriko morroi euskalduna –haren gaztelaniaren doinu markatuan erreparatuta–, emakumea, aldiz, kubatarra. 60 urte ingurukoa lehena, 50 urte pasatxo ditu bigarrenak. Hona gure belarri zoliek...
Read MoreEuskalgintza saretzeko beharrean
Espainiako Gerra Zibilaren (1936-39) ostean abantzu akabatua gelditu zen euskara. Iragan mendearen erdialdean ernatzen hasi zen berriz ere. Euskara baserritarren egintza zen batik bat. Gintza atzizkia lanari atxikia zen ordura arte, hala industriagintzari nola itsasgintzari, besteak beste. Ez zegoen euskalgintzarik, ordea. Horra hor Bidasoaz hegoaldeari larriki botatako begiratua. Iparraldean, anartean, euskararen agonia gertakizun naturala zen jendartean. Testuinguru hartan jaio zen...
Read More
Iruzkin berriak