Katebegia
Hasiera » Zinema » Hitzezko begiradak
Mai18 0

Hitzezko begiradak

Atalak: Zinema

Edota tabuak hausten hasteko era egokia.

Edota tabuak hausten hasteko era egokia.

Hitzezko begiradak edota tabuak hausten hasteko era egokia.
“Euskal Herriko zinemagintza aztertuko duen lana” idatziko zuela aurreratu genuen Iruneroko orriotan iazko apirilean. Aurtengo apirilean Zeluloidezko begiradak. (Elkar) kaleratu du Mikel Garcia kazetari-idazle irundarrak.

Mikel Garcia Idiakez irundarraren Zeluloidezko begiradak. Euskal Herriko 13 zuzendarirekin hizketan liburua hartu dugu hizpide, eta hasieratik beretik hartu ere: “Ba al dugu euskal zinemarik? Zer da, baina, euskal zinema?” gaztigatu digu egileak liburuaren hitzaurrean.

Euskal eta zinema hitzek ez dute lokuzio errazik osatzen, ez horixe. Hartara, Mikel Garciak Euskal Herriko hamahiru zine zuzendarien hitzak eskaini dizkigu. Tabuak hasten hasteko era egokia. Bai, horixe.
Baduk-n hamahiru! beraz, (Badok amairu hura gogoan). Ez dira denak, baina, liburuko begiraden bitartez, euskal zinemaren paisaia ez ezik, euskal zinemaren espiritua iradoki digu egileak.

Euskal zinemak –edo balizko zinemak– jatorrian du arazoa. Erran nahi baitut, artean, nazio osatu gabeko baten zinema dela, ez dela beste nazioen aukera eta neurrien araberako zinema. Ez gehiago eta ez gutxiago. Euskal zinemaz, hots, euskal nazioaren zinemaz mintzatzea kimera da gaur gaurkoz.
Alabaina, nazioa eta gatazka hitz kidekoak dira gurean. Euskal gatazka lokuzioa ez da kimera. Erreala da. Euskal zinemaren historiaz ari garenean, Ama Lur filmetik hasi eta Euskal Pilotara bitarte gai politikoek zeresan franko eman dute, franko polemikoak gainera. Horra nazio arazoa, euskal zineman ere ageri da. Horren lekuko bikaina dugu Zeluloidezko begiradak liburua.
Liburua eta zinema –baita sortuz eta eraikiz doan euskal zinema ere– nazioa, gatazka eta politika baino gehiago dira, bistan da. Zinema, oroz gain, artea da, zazpigarren artea omen. Artea, nire usteko eta gustuko, kaosaren adierazlea da. Eta zinemaren kasuan are gehiago, zinema egitea, film bat gauzatzea, pertsonen arteko harreman kaotikoaren emaitza da. Hori pentsatzen nuen, eta hori berretsi dut Mikel Garciaren liburua irakurrita.

Tira, zinema hori baino gehiago ere bada. Historiak eta istorioak ondo biltzea –ongi produzitzea, hitz batez–, gidoia egoki kudeatzea, horiek aktoreen jokoen bitartez irudietara ekartzea, eta gutxi balitz ongi muntatzea eta ongi zabaltzea… Besteak beste. Hitz batez, zinema arte konplexua da, pertsonen arteko harremanak konplexuak baitira.

Liburuaz gehiago esateko leku gutxi geratu zait (13 zinegile hauen hitzek, gutxienez hamaika aburu eskaintzen dute-eta).  Hara, gure zinemaz jakin nahi duenak, zinema maite duenak, hamaika espresio eta jokabide biltzen dituen zinema egin nahi duenak badu zer ikasia “hitzezko begirada” hauen bitartez. Hamahiru zinegileen hitzeko begiradak bereziak –eta bereiziak– bezain interesgarriak –eta anitzak– baitira. Erotzerainokoak esango nuke. Zinema egiteko erotzera iristeko prest izan behar baituzu laguna.

Azkenezko hitz sorta hau idazle bilakatzen ari den Mikel Garcia kazetariarentzat da: asmatu duzu. Ederki hautatu, bildu, uztartu eta muntatu dituzu egileek eskainitako begiradak: hitzezko  begiradak!

P. S. Irunero aldizkarian,  2001ko maiatzean argitaratua

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA