Katebegia
Hasiera » (C)politika » Euskaldunok eta –Espainiako– demokraziaren paradigma
Eka29 0

Euskaldunok eta –Espainiako– demokraziaren paradigma

Atalak: (C)politika

Xala garaile

Xala garaile Labriten

Egunetik-egunera orduen gurpilean idatzi zuen Xabier Letek 1968an. Ekaineko hainbat –egunetik egunera– orduen errotan ehotakoa duzu 2011ko uztailerako irun ditudan eleok.

Elkarri, Lokarri eta Sortu izan ditut hizpide iragan berrian. Gorka Espiauren Pluja Seca/Euri lehorra dokumentala ere bai. Horiek batetik. Bestetik, Xalbador eta Xala. Xalbador Aire bertsolaria eta Yves Salaberri pilotaria, alegia. Buruz buruko finalaren afera tarteko. Orain berriz, sarrerako hitzek igarri bezala, Xabier Leterekin akordatu naiz baita Titin pilotariarekin ere, Augusto Ibañezekin alegia. Pilotariak eta poetak parekatu zaizkit, hara. Eta hala, nire eguneroko orduen errotan zekale andana eho dut, poetaren antzo, orduen gurpilean.

Gorka Espiau elkarrizketatu ostean Irungo Amaia Kultur Zentroan suertatu ginen biok, Pluja Seca dokumentalaren inguruan. Jende aurrean jardun genuen biok hala biok. Ederki joan zen, jende multzoa ere hala joan zelakoan joan ginen. Iraganak iragan, etorkizuna dugu erronka. Dokumentalaz harago, bertan bizitakoaren hiru gogoeta ekarri ditut hona, nireak hirurak:
– Bildu efektuak Espainiako demokraziaren paladinak jokoz kanpo utzi ditu. Alegia, PSOE nahiz PP. Ez hauek bakarrik ordea, baita ezker abertzaleko hainbat sektore ere. Eta beraz, logikoa denez, euskal preso politikoak eta hauen senitartekoak barne. Bi aldeak ez ditut joko ez sare berean kokatzen horregatik.

– PP eta PSOE ez daude eroso ETA partidaz kanpo dagoenean. Beraz, gogor saiatuko dira ETA partidara itzul dadin. “Aliatu” erraza eta egokia dute, erraza dutenez.
Nola sartu jokoan ordea, jokoz kanpo geratu diren ezker abertzaleko sektoreak?

– Heldu den hamarkada erabakigarri honetan, gatazkaren parametroak aldatu daiteke behingoz. Baina, ez gaitezen tronpa,  gatazkak iraunen du betiere. Gizateriaren bilakaera ikusirik “Bakegintza eta normalizazio politikoa” eufemismoa da. Ulertzeko diot. Obama, Merkel, Sarkozy edo Berlusconiren “Mendebaldeko demokrazia” eufemismoa den legez, ETAren “borroka armatua” den legez…

Etor nadin gurera baina, Xala hizpide izan nuen eta Titin izan  dut orain. Azken udal eta foru hauteskundeen atarian Titinek, kantxatik harago joanez, “zur eta lur” utzi zuen hainbat pilota zale. Titin PPren izenean aurkeztu baitzen Errioxako hiriburuan.

“Ez da erraza irensten hori estimuan duzun kirolari batengandik”, hala sentitu dut nik inguruan. Baina, bestela da nik adierazi nahi dudana.

Titinek berak politikan parte hartzeari garrantzia kenduz –ez da lehena, Panpi Ladutxeren kasu bera ezagutu dugu Iparraldean– hauxe esan zuen:

–Ni ez naiz politikaria, ni ez naiz politikan arituko.

Titin bizi-bizia

Titin bizi-bizia

Augustu Ibañez Logroñoko udal hautetsia da, halaxe hautatu baitute herritarrek demokrazian. Horra Espainiako demokraziaren paradigma. Espainiarrek politikan aritzen ez diren gobernariak hobesten dituzte. Eta guk, euskaldunok demokrazia horretan jokatzen dugu.
Horra pilatu dudan irina zakua. Barkatu olo eta gari nahas-mahas hau. Ondorioak? Norberak zakua altxa dezan. Edo nork bere zakua altxa dezala.

P.S. Testua Irunero aldizkarian (196. zenbakia) argitaratuko da uztailean.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA