Katebegia
Hasiera » (C)politika » Gaur egungo terraza batetik
Abu23 2

Gaur egungo terraza batetik

Atalak: (C)politika, (E)gizartea

Errioxan barrena. Arg: Ana Nestar

Errioxan barrena. Arg: Ana Nestar

Oporraldiko lehenengo astean gure ohantzea uztea ohikoa bihurtu zaigu bikoteari eta bioi. Uztailean Titin pilotaria eta Logroño izan nituen hizpide. Bada, hara, Errioxara eraman gaitu patuak.

Garai batean hatza mapa gainean jartzen genuen nola, hala nabigatzen dugu gaur egun sare birtualean. Sartu gara Sarean, eta luzaz murgildu gabe, nondik norakoak zehaztu ditugu aurten ere. Halabeharrak Errioxara eraman gaitu, lau gau baino ez ditugu egin “gure”tik kanpo. Ezkarai herrira joan gara eta bertatik bertara ibili.

Ezkaraik bederatzi aldea edo herrixka ditu. Altuzarra eta Zilbarrena –hauek hutsik daude–, Aiabarrena, Azarrula, Posadas, San Antón, Turza, Urdanta eta Zaldierno dira herrixkak.

Zaldiernoko Río Zambullón landa-turismo etxean ostatu gara. Bailara zeharkatzen duen Oja errekara jaisten da Zambullón errekastoa. Ojak berriz Ebroan isurtzen ditu urak.  Gaztelako –Burgos– lurrekin muga egiten duen Sierra de la Demandara igo gara egun batean, eta Arabako nahiz Nafarroako mugetaraino –Bianaraino– hurbildu bestean. Ebroz iparraldeko Laguardia herriraino iritsi gara horietako batean. Herri ederra Laguardia. Muino batean altxatzen da gailen, harresiek bildua eta babestua.

Erromatar inperioaren garaiak gogoratu ditugu: mahastiek eta gari soroek liluratu gaituzte, baita hauetako uztak biltzen dituzten upategiek eta sotoek txunditu ere; nekazal terraza franko tarteko direlarik. Ebroren magalera zabaltzen diren lurraldeek berezko jite amankomuna gorde dute denboraren joan-jinean. Jite naturala. Hots, gauza bat begitatzen  zait naturaren bilakaera eta bestelakoa aldian aldiko politikaren garapena –edo halabeharra–. Ezkaraiko Zaldiernon ostatuak izaki Errioxan ginen. Laguardian ginela, berriz, Euskal Herrian. Karrikaz karrika ibili gara, tokiko jite ideologikoen ikurrak begiztatu ditugu. Jeltzaleenak eta independentzia zaleenak kausitu ditugu agerikoenak: “Independentzia” edota “Arnaldo askatu”.

Terraza hitzaren jiteari eta bilakaerari segida emanez, terraza batean eseri gara. Turisten modura gu ere. Nolaz bestela? Parez pareko turista batek Errioxako El Correoren orriak astindu ditu eta Antonio Basagoitiren hitzak irakurri ahal izan ditugu:“No podemos permitir que nos lleven  a la aldea prerromana”. “Gure” PPko burua Bildu koalizio politikoaz mintzo zaizkie jeltzaleei eta sozialistei.

“Hitz bortitzek indarrezko ekintzak sorrarazten dituzte (…). Laguardiako bizilagunak ‘gure’takoak izatea desiratzen dut, eta berek horrela aukeratu dutelako. Areago, berezko jite edo izaerakoak izan daitezen…” pentsatu dut eta halatsu erran ere bikoteari. Gaur egungo terraza batetik erran ere.

Río Zambullón errekararen gainean. Arg: Ana Nestar

Zambullón errekastoaren gainean. Arg: Ana Nestar

OHARRA: 2011ko agorrilean, IRUNERO aldizkarian argitaratua, Eleak iruten sailean.

2 Iruzkin

  1. ghj | 2011-08-27 at 0:32

    basagoti estaduko rentA altuena dugula eta zergetan biloak dohazela madrilgo gobernura ahaztu zaio

    Reply
  2. bnh | 2011-09-03 at 13:27

    EH independentzia lortzeko pnv eluke joan madrilgo kongresua , instituzio unionista delako, eta realak eta ethetik elukete jon liga espainirra jokatzera, eta zergak gureak geuk manejatzen jakin behar genuke, eta ez madrilgo sedera bidali inolako zergarik

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA