Leloa zaharkitua ez ote?
Euskal politikagintza egundainoko ziztuan garatzen ari da, abiadura bizi-bizian. Iñaki Aldekoa elkarrizketatu dugu gurean, eta berau ARGIAn irakurri orduko, berealdiko bi gertakari edo berri ezagutu ditugu: – EPPK-k Gernikako Akordioa sinatu izana (Iñaki Aldekoak elkarrizketan aurreratu zigun berria. Astekarian baina, titular edo scoop gisara –“Gero eta hurbilago ikusten dugu EPPKren sinadura”– argitaratzeko ez zitzaigula balio sumatu genuen, zaharkitua ARGItAratu orduko). – Ezker...
Read MoreXora eta lilura
Xora filmaren grabazioaz idatzi berri dut gurean. Egun bateko kontakizun doia baino ez. Filma izanen denaren ideia bat ekarri aldera. Artikulua nabarmentzeko orduan hainbat titulu idatzi genituen: Xora: “Sortzeko beldurrik gabe”. Xora: “Trabatzen gaituenaz mintzo den filma”. Xora: “Kulturaren eta bizimoldearen transmisioaz”. Agorrilaren lehen astean iritsi nintzen Maulerat, filma ezagutzeko irrikaz. Ordurako hamazazpi egun betea zuen filmazio taldeak. Lan ...
Read MoreClose anderea, milesker!
“Gabon, pozten nau Donostian egotea” esaldiak esnatu zintuen atzo. Aurtengo Donostia Sariaren irabazlearen Gleen Close aktorearen ahotsa zen. Akats linguistikoak trakestu zizun bere ahots gozagarria. Zinemaldiaren egunkaria aurkitu duzu etxean goizean goiz, alabak bart ekarria. Bigarren eta hirugarren orrialdeek hartzen dute Glenn Closeren sariaren berria, hiru hizkuntzatan jaso ere: gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz. “Gabon, pozten nau Donostian egotea” irakurri duzu. “Ez...
Read MoreHarridura kronikoa
Iragan udaldian Iparretarrak (IK) erakunde ohiko kide historiko batekin solastatu nintzen. Bizitzaren solasaz gain, hainbat gai ukan genuen hizpide: egungo prozesu –egoera– politikoa, hala nola egunez eguneko politika ere. Frantziako Senaturako bozetaz ari ginela, Gabi Mouesca (IK-ko militante historikoa hau ere) hauteskunde hauetan aurkeztu izanak harritu zuela erran zidan solaskideak. Harritu ez ezik, “hautuak nahastu zuela” erranen nuke nik. Tira, ez zitzaion egokia hautua. Hots,...
Read MoreP. mosketariaren itzulera
“Irailak eraila” idatzi du poetak hor nonbait. Neronek “komunikazioaz eta botereaz” idazteko asmoa nuen. Anartean, ordea, lagun batekikoek bestelako eleak iradoki dizkidate. Bozkariozko eleok! Aupa P. (idatzi nion e-mailez). “Nor da P?”, pentsatu duzu, apika. P.-k, lagunak, “apika” ordez, “naski” izkiriatuko luke. Beharbada. Agian. Izan ere, P.-k Garaziko Lasa herrian eta Bidasoako Hondarribian baitauzka jatorriak. Bizi berriz, Hendaian bizi da betidanik. Betidanik...
Read More
Iruzkin berriak