Katebegia
Hasiera » Hedabideak » Paradoxak eta paradigmak
Abe14 1

Paradoxak eta paradigmak

Atalak: Hedabideak

 

Irunero 200. aldizkarian idatzitako Eleak Iruten artikulua

Eleak Iruten

2008an zabaldu zen gaur egun pairatzen dugun krisi ekonomikoa. Bitxia da krisiarena. Hamaika modu dago sistema politiko kapitalista honen porrota adierazteko, baina sistemak zutik jarraitzen du.

Paradoxak eta paradigmak

Nonbaitetik edo nolabait abiatu behar nuen 2011ko abenduaren Eleak iruten hau, aurtengo azkena, eta horra sarreran paratu dudana. Inpentsan ia-ia, krisi ekonomikoaren gaia, asko pentsatu gabe, pentsamenduan baitaramagu denok.

Krisi ekonomikoa, finantzieroa, politikoa, merkatuen krisia… Bitxia da krisiarena: “Hamaika modu dago sistema politiko kapitalista honen porrota adierazteko, baina sistemak zutik jarraitzen du” idatzi dut sarreran. Horra paradoxa!

Munduaren paradigma politikoak eta ekonomikoak aldatu dira, baina gure paradoxak ez hainbeste. Ageri denez. Pertsonak gara paradoxikoenak, antza.

Paradoxak paradoxa, esaterako, Espainiako Ekonomia ministro Elena Salgadok (hitz hauek argitaratu orduko, ministro ohia) iraila aldean, krisiaz ari zela hitz paradoxikoak erabiltzea iruditu zitzaidan: “2008ko krisiaren ondoren, krisi berria dator 2012 urtean” esan zuen Salgadok.

Hara, pentsatu nuen, ergel aurpegia nuela: “2008koa iragan al da? Gainditu al da? Datorren edo heldu den hau berria al da?”. Mundua gobernatzen dutenen paradoxak ote!? Noski, horiek horrelakoak dira, gu ere paradoxikoak garelako. Herri xehe eta xume deritzogun hori, alegia. Gu, hor nonbait.

Ez nator trapu zaharrak aireratzera, ez, ez baitut etxe honetako hautsa behar beste ezagutzen. Halaxe da. Baina, nago, Iruneroren inguruan, goian eta behean, paradoxa asko gertatu direla azken hilabeteotan.

Esaterako, 197. zenbakia, abuztukoa, urrian kaleratu zen. Irailekoa ez zen agertu (198.). Urrirako idatzi genuena azaroan (199.) argitaratu zen. Nola edo hala, abendu honetan, 200. zenbakiak argia ikusiko du.

Aski paradoxikoa, halere, ezta? Horra gure paradoxak eta paradigmak!

Hainbatetan, gure mundua osatzen duten etxeak ez ditugu ezagutzen. Horra paradoxa! Horra eraiki dugun mundua. Habitatzen ditugun etxeko hautsak ez ditugu zapaltzen eta nozitzen. Ez aski bederen. Ez nuke inola ere hautsak harrotu nahi horregatik. Gure “bizimoldea” agertu nahi dut, gaingiroki baino ez bada.

Joan badoa abendua, badator urtarrila. Joan badoa beste urte bat, eta heldu da berria. Zorionak Irunero honen 200. zenbakia osatu duzuen guztioi. Berau burutu eta berau lagundu duzuen guztioi.

Urte berri on! desiratu ez ezik, Irunero zeuen bizitzaren parte izatea desiratzen dizuet bizitzako urte askotan.

Zorionak eta eskerrik asko!
Eguberri on! Irunero irakurri eta maite duzuen guztioi!

Irunero 200. aldizkarian idatzitako Eleak Iruten artikulua (2011ko abendua).

Iruzkin bat

  1. mikel-garcia | 2011-12-14 at 11:31

    200 jada! Zorionak Irunero egiten duzuenoi, hilero irakurtzen jarraitzeko aukera izan dezagula urte askoan!

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA