Katebegia
Hasiera » Hedabideak » Irunero eta paradoxak
Abe26 0

Irunero eta paradoxak

Atalak: Hedabideak

Irunero aldizkariaren aurtengo azal bat

Irunero aldizkariaren aurtengo azal bat

2008an zabaldu zen egun pairatzen dugun krisi ekonomikoa. Gurean, Irunerok zeharka-meharka jaso ditu horren ondorioak. Ez nator trapu zaharrak aireratzera, ez baitut etxe honetako hautsa behar beste zapaltzen.

Irunero eta paradoxak

Nolabait abiatu behar nuen 2011ko abenduaren Eleak iruten hau, eta horra sarreran paratu dudana. Inpentsan ia-ia, krisi ekonomikoaren gaia, asko pentsatu gabe, pentsamenduan baitaramagu denok.
Krisi ekonomikoa, finantzieroa, politikoa, merkatuen krisia… Bitxia da krisiarena. Hamaika modu dago sistema politiko kapitalista honen porrota adierazteko, baina sistemak zutik jarraitzen du. Horra paradoxa!
Munduaren paradigma politikoak eta ekonomikoak aldatu dira, baina gure paradoxak ez hainbeste. Pertsonak gara paradoxikoenak, antza.
Paradoxak paradoxa, esaterako, Espainiako Ekonomia ministro Elena Salgadok (hitz hauek argitaratu orduko, ministro ohia) iraila aldean, krisiaz ari zela hitz paradoxikoak erabili zituen: “2008ko krisiaren ondoren krisi berria dator 2012. urte berrian” esan zuen Salgadok.
Hara, pentsatu nuen, ergel aurpegia nuela: “2008koa iragan al da? Gainditu al da? Hau berria al da?”. Mundua gobernatzen dutenen paradoxak ote!? Noski, horiek horrelakoak dira, gu ere paradoxikoak garelako. Herri xehe eta xume deritzogun hori, alegia. Gu, hor nonbait.
“Irunerok krisi ekonomikoaren ondorioak zeharka-meharka jaso ditu” idatzi dut sarreran. Ez nator trapu zaharrak aireratzera, ez, ez baitut etxe honetako hautsa behar beste ezagutzen. Egia. Baina, nago, Iruneroren inguruan, goian eta behean, paradoxa asko gertatu eta gertatzen direla.
Esaterako, 197. zenbakia, abuztukoa, urrian kaleratu zen. Irailekoa ez zen agertu (198.). Urrirako idatzi genuena azaroan (199.) argitaratu zen. Nola edo hala, abendu honetan, 200. zenbakiak argia ikusiko du. Aski paradoxikoa, ezta? Horra gure paradoxak eta paradigmak!
Horiek horrela, Irunero aldizkaria orain arte kaleratzea posible egin duten enpresa, instituzio, langileei eta irakurleei hitz hauek luzatu nahi diet:
“Hainbatetan, gure mundua osatzen duten etxeak ez ditugu ezagutzen. Zoritxarrez, esango nuke. Horra paradoxa! Horra eraiki dugun mundua. Habitatzen ditugun etxeko hautsak ez ditugu zapaltzen eta nozitzen. Ez aski bederen. Ez nuke inola ere hautsak harrotu nahi horregatik.
Alabaina, orain balizko irakurleei zuzentzen natzaie bereziki: “Paradoxak paradoxa, paradigmak paradigma, Irunero jarraitzeak merezi al du? Urte berrian ikusiko al dugu Irunero? Izanen ote 201. zenbakirik?”
Galdera asko horren testu laburrean.
Galderak galdera, hona nire agiantza: Zorionak Irunero honen 200 zenbaki betetzen “lagundu” duzuen guztioi. Urte berri on! desiratu ez ezik, bizitzako urte askotan, Irunero zeuen bizitzaren parte izatea desiratzen dizuet.
Zorionak zuri, Ana. Zorionak eta eskerrik asko!
Eguberri on! Irunero irakurri eta maite duzuen guztioi!

P. S.:  Artikulu hau, aurreko astean orriotan agertu zen Paradoxak eta Paradigmak izenekoaren lehen bertsioa da. Artean, badaude pasadizo batzuk (bi artikuluen arteko lotura agertzen duten azalpenak), idatziak ditut, baina bego hor, nire karpetan oraingoz. Koldarra izaki nonbait. Edo zuhurra. Edo maltzurra…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA