Tere
III. Neguko Poesia kari heldu zen Hendaiara joan den larunbatean. Bere lehen poesia liburua kaleratu zuenean (Gabeziak, 1980) Teresita zen. Egun Tere da. Tere Irastortza poeta (Zaldibia, 1961). Alta, bada, etxekoentzat Teresita da oraindik ere, baita jaioterrian halaxe deitu ere. Poesia liburu sorta esanguratsua irun du harrezkero. Akelarre elkarteko Literaturaren menturan taldekoen eskutik heldu da zaldibiarra, azken liburua galtzarbean: Eta orain badakit. Eta guk menturazaleok liburuaren...
Read MoreJoseba Sarrionandiari gutuna
Kaixo Joseba: Zer gisa? Ona desio! “Cuando despertaba, el dinosaurio todavía estaba allí”. Bai, Joseba, Moroak zegoen mesanotxean. Urte bat luze eman zuen dinosauruak bertan, nik –gogotik– oratzeko zain. Mairu armatuak goizez eta gauez behatzen zidan, xalo, baita zemaitzaile ere. Eta nik, behin eta berriz, Augusto Monterroso plagiatzen nuen, nire burua desenkusatu nahian. Edo! Aidanez, ongi ageri denez, zure koordenadak –geografikoak, espaziokoak nahiz denborakoak– eta nireak...
Read MoreTxillardegirenean: zoriona eta zorigaitza baltzuan
Larunbat arratsa zen. Telefonoak jo zuen: “Txillardegi hil da”. Gaur Egun albistegia, ETBn: “Hiru ETAkide atxilotu dituzte Frantzian”. Biharamunean, igandean, Elkartasun Eguna izan zen Larresoro herrian, preso eta iheslarien aldeko urteroko ekitaldia. 1958an ETAren sorreran parte hartu zuen Txillardegik. Larresoro izengoitia ere erabili zuen. 1929ko irailaren 27an jaio zen, eta 1975z geroztik Gudarien Egunean betetzen zituen urteak. 1957z gero euskaltzain urgazle izan zen, baina ez zen...
Read MoreJoshua
Astean behin egiten dut Hendaiatik Zumaiara bidaia. Bide bat maiztasunez egiteak bizitzaren egunerokoa berritzen dizu, baita begiradak –eta pasadizoak– etengabe berritu ere. Itsasoa laino zegoen Hendaiatik Zumaiara bidean, eta laino sarria ere Zarauztik harantza. Eguna urraturik, Getarian nengoen jadaneko, Juan Sebastian Elkano nabigatzailearen irudiak itsas zeru-muga ozta-ozta seinalatzen zuen. Brastakoan, gizonezko tantaia agertu zitzaidan estatuaren pean, behelaino artean. Eskuak...
Read MorePresoak
Presoen aldeko Bilboko manifestazioa burutu zen iragan larunbatean. Ekitaldiaren aurretik, joan den astean, hari buruzko informazioa ekarri genuen Argian. Bi zatitan, Termometroko Bero-Beroan, Maltzagatik sailean, Xabier Letonak idatzia. Eta orobat, Euskal preso eta iheslari politikoak izenburuko erreportajea. Neronek idatzia. Erreportajetik kanpo geratu ziren hainbat lerro ekarri ditut nire blogera. Hitz horiek kanpo geratu ziren, eta lagungarriak izan daitezke bizi dugun prozesuan presoen...
Read MoreJose Mari Lasaren gorazarrean
“Ez adiorik Jose Mari, gero arte baizik” esan genion Urretxuko Iparragirre plazan geunden senide, adiskide, lagun eta herritarrek. San Martin Eliza mukuru bete zen, eta haren inguruan barruan beste hainbeste jende bildu zen. Parrokoak hona bildu zuen Jose Mari Lasaren nortasuna: “Pertsona eredua, langilea, arduratsua, xumea, isila…” Artean, elizkizunak hasi aurretik, Jose Mariren lagun txistulariek haren espiritua zabaldu zuten herriko kaleetan. Elizkizunetan jadanik, Jose Mari...
Read MoreJose Mari Lasaren oroiz
Oroitzen dut Jose Mari Lasa, Zumarragako La Salleko Hermanoetan, futbol txapelketetan, 1970 urteetan. Oroit dut Jose Mari Lasa, Urretxuko Euskal Jaian, 1975, 76, 77… urteetan. Oroit dut Jose Mari, Jose Mari Iparragirre-ren omenezko Zure oroiz diskoan. Oroit dut Jose Mari Lasa, Egin egunkariko bi herrietako berriemaile, 1980ko hamarkadaren urteetan. Oroit dut, urte askoren ondoren, Urretxuko Jaietan, goizean goizeko kalejiran, alboradan, eta arratsaldeko karrozen ibilaldian. Oroit dut Jose...
Read More
Iruzkin berriak