Katebegia
Hasiera » Zinema » Leilaren iturri begiak
Ots07 0

Leilaren iturri begiak

Atalak: Zinema

La source des femmes edo emakumeen iturbegia

La source des femmes edo emakumeen iturbegia

La source des femmes / Emakumeen iturbegia. 2011.
Zuzendaria: Radu Mihaileanu. Aktoreak: Leïla Bekhti, Hafsia Herzi, Biyouna, Sabrina Ouazani, Saleh Bakri. Hiam Abbass.
Generoa: Komedia dramatikoa.

La source des femmes filma komedia dramatikoa da. Radu Mihaileanu, bere zuzendaria, Bukaresten jaio zen 1958an. 1980an, Nicolae Ceausescu-ren Errumaniatik ihes egin zuen Israelera, aitaren sorlekura, errefuxiatzeko. Alta, bada, zine errealizadore frantsesa da.

Istorioa –historia garaikidea– herri txiki batean gertatzen da, Iparraldeko Afrikaren eta Ekialde Hurbilaren arteko lurralde zehaztugabean. Emakumeak antzinako denboraz geroztik iturrira doaz urketara egunero, mendi patarretan goiti eta beheiti, eguzki bero astunaren pean. Leila (Leïla Bekhti) gazte ezkonberriak maitasuna ez egiteko (Grève de l’amour) proposatu die herriko emakumeei: “Gizonek ura herrira ekartzen ez duteno, agortu dira eurentzako gure laztanak”.

Gizon-emazteen arteko gatazka herrixka musulman batean gertatzen da, hots, Koran-en legeak agintzen duen lurraldean. Ilargia sekula ezkutatzen ez den lur idorretan, gizonezkoen irudira antolatutako jendartean. Emakumeak arbasoen usadioen menpe bizitzera behartutako inguruabarrean, eiki. “Emakumeak ur bila joan ohi dira mendez mende, gizonezkoen menpean errotutako tradizioa da” diotso Leilari Fatima amaginarrebak. Fatima Sami-ren ama da (Hiam Abbass eta Saleh Bakri, hurrenez hurren). Sami eta Leila bikotekideak dira. Jakina denez, amaginarreba ama politikoa da. Ama munduko izate zoragarrienetakoa da, baina “politikoa” izenordea daramanean bestelako izakaria dukezu –Leila– maitea.

Gizonezkoen aburuz “eguzkiak emakumeen kaskezurrean jo ezezik, burmuinak usteldu dizkie”. Ez dago beste azalpenik. Emakumea eguraldia igartzen duen txoria da, denborari aurre egiten dion izakaria, azal zuloetatik kalipua bor-bor isurtzen duena…

Antigoalekotik heldu zaigun kondaira, to!

“Zergatik ez dugu erabakiko gizonek bezala, zergatik? Ez dugu amore emanen”, dio Leilak. Leilak Sami dauka alboan: “Borrokatzeko eskubidea duzu printzesa, ekiozu. Egin maitasunaren gerra, baina egin maitasunez eta errespetuz” diotso Samik. Leila baina, deabruak hartuta dago tribuko Allah-en gizonen begietara. Leilak Vieux Fusilen (Biyouna) sostengua dauka hala berean, andre kuraiosa: “Eutsi, ez etzi Leila! Erakutsi  iezazkiezu zure kuraia eta sentimenduak!” diotso arbasoen usadioen ekarle den herriko atso-agure sorginak.

Gerra hasten denean bukatzen jakitea da zailena. Amaitzen jakin behar da ordea. Gerran, gainera, gure izatearen alderdi ezezagunak azaleratu ohi ditugu, Leilaren azal izerditsutik kuraia nola.

Baina, hara, horiek guztiak zuk zeuk idoro beharko dituzu irakurle, emakumeen iturbururaino bide eginez.

P. S.:  Kultura saileko Abarrak (2.311 zenbakian argitaratua).

Oharra: Paperezko ARGIAn doan ele sorta baino aise hitz gehiago merezi du Radu Mihaileanu zuzendariaren filmak. Bai, horixe! Laburzurrean bada ere, erran dezadan, gaiaren garapen zoragarria goratzeaz beste, filmaren beraren errealizazioak azpimarratzea merezi du. Erran nahi baitut, Radu Mihaileanuk ongi baino hobeto menperatzen dituela  zinemaren arteak, Radu Mihaileanuk ongi baino hobeto dakiela ere aktore-zerrenda zuzentzen. Hitz batez, liluratzen nau ekialdetik datorren argiak, liluratzen nau ere Hollywood basamortuaren ez besteko irriak.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA