Katebegia
Hasiera » (C)politika » Johañe Pitrau (1929-1975)
Ots29 0

Johañe Pitrau (1929-1975)

Atalak: (C)politika, (E)gizartea, Ekonomia

Atharratzeko Johañe Pitrau

Atharratzeko Johañe Pitrau

Lan eskerga –eta eskergarria– egin du Pello Zubiriak otsaileko Larrun (162.) pentsamendu aldizkaria osatzeko. Emaitza ikusirik, “Prefosta, Johañe Pitrau laboraria süjeta izaki, ezinbertzean” pentsatu dute hirurogei eta laurogei urte arteko laborari zuberotarrek. Zuberotarrek eta Iparraldeko laborariek orobat, baita, oro har, hauen etxeko segida hartu zuten seme-alabek ere.

Johañe Pitrau (1929-1975). Hura gizona! Haiek garaiak! Dudarik gabe, norbait –izan– zen Atharratzeko Erbinia etxaldeko Johañe Pitrau.

Garaiak garai, aldizkaria ireki, eta, 3. orrialdean Pello Zubiriaren argazkia dago. 1982an egina dago. Bitxia da. Erbinia sortetxea ageri da argazkian, Auñamendiak gibelean dituelarik. Bitxia diot, Larrun aldizkariaren 1. zenbakia 1985ean kaleratu baitzen. Gure Blogean idatzia dut zerbait zenbaki hartaz.

30 urte ondoren ikusi du argia argazkiak, Argiako Larrunen ikusi ere. Joan direneko 30 urte hauetaz baduke zer kontatua Pello Zubiriak, alajaina. Erran nahi baitut, Pello Zubiria ere –Johañe Pitrauren antzera edota beste gisa batez– hemendik 20 urtera Larruneko süjeta izan daitekeela.

Bitxia da herri txikion zoria. Zoria, patua eta halabeharra. Joan deneko 30 urte luzeez zer kontatu badago, asko  kontatzeko ere. Areago, Euskal Herria hobeto entelegatuko badugu, are hobeto eta gehiago kontatu beharko dugu aurreko 50 urteetan agitutakoa.

50 urteko ziklo soziopolitikoa ixten ari gara Euskal Herrian. Herri honen bizi-iraupena eta izatea –etsiak jota agertzetik urrun– hurrengo 50 urteetan jokatuko direlakoan nago. Euskal herritarrok munduan hartuko dugun tokiaren eta izaeraren araberakoa izanen da Euskal Herria.

Pentsamendu aldizkaria da Larrun. 162. honetan pentsamendua eta ekintza lotu zituen pertsona bati eskainita dago, Johañe Pitrau Erbin laborariari, oroz gainetik, lurrari lotutako lan egin zuen pertsonari. Bi zangoak lokatzean sartuta, boterearen aitzinean intsumisioa bultzatu zuen borrokalariaren historia da Johañe Pitraurena.

Laburrean: gure herri honen parte baten historia ezagutu nahi badugu, badugu zer ikasia Johañe Pitrau laborariarengandik. Johañe Pitrauren ondarea eta aroa hobeto ezagutzeko euskarri lagungarri dugu Larrun 162.

Alta, bada, nire esker oneko ele hauek fini aitzin, gure historiaren pasarte bat ekarri nahi dut akordura, historia arakatzeak merezi duela azaltzen duen pasartea. Historiaren errelato poliedrikoari oharkor betiere:

“1970ko abendua zen. Burgosko Prozesuaren garaia. ETAk Eugene Bëihl kontsul alemaniarra bahitu zuen Donostian. Alta bada, Zuberoako Montori herrian gatibu zeukatela, kontsulak ihes egitea lortu zuen.
Bëihl herriko ostatuan sartu zen laguntza eske. Ostatuan zeuden herriko laborariak lehentxeago telebistan ikusi zuten gizon bera beren aitzinean zeukatela ohartu ziren.

Hura kontsularen itxura. Hura herritar haien harridura! Hura eszena, hura  ardura!
“Hau evenementa!” pentsatu zuten laborari haiek, baita “kakalarria!” sentitu ere nonbait.
Tamainako gertaeraren erdian behin baino ez da izaten bizitzan. Bekan.
Zer egin ordea?

– Apeza ala errienta deitü behar dugüia?
Kontsula nondik eskapatua zen ordurako oharturik:
– Alferrik dizügu bata nola bertzea ohartaraztea.
Ostatuan zeuden gaizo haiek ordea, gau hartan lorik trankil egingo bazuten, autoritate baten gomendioa behar zuten,.
Hara burutazioa, azkenik:
– Pitrau deitu behar düzügu.
– Prefosta!
Johañe deitu zuten, baita hura fite heldu ere.
Bahitzaileei “baldintzak” jarri ondoren, kontsula lehenengo tokira berturnatu zuten.

Bistan da, Johañe Pitrau bazen norbait”.

P. S.: Hala berean, bihoakio Aguxtin Errotabehere kazetariari, Jean Pitrau, la révolte des montagnards liburuaren egileari, Johañe Pitrau gure egunetara ekarri izanaren esker ona.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA