Kantagintza: Euskal Irratiak eta bertze
Erreportajea lantzen hasia, Ipar Euskal Herrian, Euskal Irratiek iragan 30 urteetan musikaren zabalpenean –ukan– duten garrantzia hartu nuen gogoan, baita Euskal Kantu Txapelketak –ukan– duen munta ere. Irulegiko Irratia jo nuen begiz, eta Donibane Garazin lehen geltoki egin ere. Marie-Agnès Gorostiague eta Jone Barneix-ek hartu gintuzten. Hitz eta pitz! Kliska eta klaska! Kantagintzaren argazki baten egiteko bidea ireki ziguten. Hainbat kantu eta kontu ezagutzeko parada ere eman...
Read MorePasadizoak (III)
Badira bizitza seinalatzen –eta markatzen gaituzten– diguten pasadizoak. Honako hau, Bilboko Athleticek liga eta kopa irabazi zituen garaiko pasadizoa da (1984 urtekoa, Javier Clemente entrenatzaile izaki): Heldu da, bada, Baionara, egun pasa, Botxoko laguna. “Erbesteratu” laguna bisitatzera. Kalean gora, karrikan behera, aldian behin, eta aldian beste behin, bilbotarrak “estos putos gabatxos” esanera besterik ez dauka ahoan. Frantzia ezin jasan darabil biraoka, Frantzian baitago....
Read MoreLiteratura: talentua eta afektua
Bernardo Atxaga-ren Soinujolearen semea hizpide aritu ginen atzo Hendaian, Akelarre elkarteko Literaturaren Mentura klubaren eskutik. VIII. Literatur mintzaldia izan zen. Lehen partean, klubeko lagunen artean jardun zuen idazleak, eta ondoren publikoaren aurrean. Atxagak hitzaldia eman zuen bitartean, Bruno Aguerrek koadro bat margotu zuen. Ekitaldiaren marka, seinale eta oroigarri gisa geratu da margolariaren lana. Koadroa Bernardo Atxagari eskaini genion, bere bisitaren opari. Obabakoak...
Read MoreSoinujolearen semea edo gure herriaren fatalismoa
Datorren urtean hamar beteko dira, Bernardo Atxaga Soinujolearen semea nobela argitaratu zela. Komeni da hori aipatzea, nire kasuan, orain bederatzi urte irakurri bainuen lehen aldikoz. Berriki irakurri dut, bigarrenekoz, baita Hendaiako Alekarre elkarteko Literaturaren menturazaleak taldeko kideekin batera irakurri eta komentatu ere bai. Premisa bat abiaburuan, handi-handika: denbora da nobelaren ezaugarri funtsekoetakoa bat –eta literaturarena orobat–, denbora da, eta berarekin denbora...
Read MoreXora, bitxia, diferentea
Xora filma bitxia da, diferentea, baina ez zuberotarrek egina delako. Izanik ere, narratzen duen istorioa Zuberoan agitzen da, baina Zuberoa ez da baitezpadakoa. Filma unibertsala da, hitz laburretan errana. Areago, jendeen ametsak presente dira, baina ametsa ez da amerikarra, ez da hollywoodar ametsean murgiltzen hartara. Are, protagonistak –batak zein besteak– jainkoak sortu ditu eta beste protagonistak desegin “behar” ditu. Euskal filma izateko, bitxia. Diferentea da euskal zineman,...
Read MorePasadizoak (II)
Badira bizitza seinalatzen diguten –eta markatzen gaituzten– pasadizoak. Honako hau inozentziaren urteetakoa da, hor nonbait: Oraingoan ere, aurrekoan bezala, protagonistak Zabaleta abizena zuen. Pasadizoa aurrekoa baino bost urte lehenagokoa da, gutxi gorabehera. Zabaleta hau ETAko kide izan zelako atxilotua izana zen iragan berrian. Preso egon zen aldi luzeska batez. ETAren Independentzia eta Sozialismoa aldarrikapena ozen zabaltzen hasia zen garaia zen. Zabaletari hiru milioi...
Read MorePasadizoak (I)
Badira bizitza seinalatzen diguten –eta markatzen gaituzten– pasadizoak. Hona, batto: 1980ko maiatzaren 14a zen. Martin Zabaleta mendizale hernaniarrak Everesteko gailurra zapaldu zuen. Biharamunean, Egin egunkariak berriaren tamaina eman zuen lehen orrialdean. Honela zioen, gutxi gorabehera: – “Euskadi conquista el Everest” edo “Euskadi llega a la cima del Everest”. Gure koadrilan jende anitza –ideologiaz– biltzen ginen, gazteak eta berdeak artean. Ni abertzale… tira,...
Read More
Iruzkin berriak