Katebegia
Hasiera » (B)literatura » Literatura: talentua eta afektua
Mai20 0

Literatura: talentua eta afektua

Atalak: (B)literatura

Ezkerrean Bruno Agerre, erdian Bernardo Atxaga

Hendaiako Mendi Zolan aretoan: ezkerrean Bruno Agerre, erdian Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga-ren Soinujolearen semea hizpide aritu ginen atzo Hendaian, Akelarre elkarteko Literaturaren Mentura klubaren eskutik. VIII. Literatur mintzaldia izan zen.

Lehen partean, klubeko lagunen artean jardun zuen idazleak, eta ondoren publikoaren aurrean. Atxagak hitzaldia eman zuen bitartean, Bruno Aguerrek koadro bat margotu zuen. Ekitaldiaren marka, seinale eta oroigarri gisa geratu da margolariaren lana. Koadroa Bernardo Atxagari eskaini genion, bere bisitaren opari.

Obabakoak hizpide, Obaba gogoan, Soinujolearen semea nobela kari, hiru bat orduz mintzatu zen Atxaga. Bi ordu, klubekoekin, ordu bat luze mintzaldi zabalean.

Luzatu gabe, hona neronek Atxagak literaturaz, fikzioaz, kasuon nobelaz, azaldutako hitzek –Soinujolearen semeaz laburrean– utzi zidaten hainbat seinale:

– Nobelan gaiak ez dauka muntarik handiena, gaia bigarren mailako gauza da. Areago, nobelan ez dago gai bakarra, gaiak daude.

– Literaturan –nobelan– garrantzikoena azalean ageri dena da. Azalaren azpian motorrak daude. Azala, azaleko kontua izan ez dadin, motor horiek ondo olioztatuak mantendu behar dira. Idazleak istorioa hasieratik amaierara pizturik atxiki behar ditu motor horiek, ongi hornitu eta elikatu behar ditu motorrak: intriga, pasioa, irudimena… bizi-bizirik mantendu behar ditu.

– Nobelan gure historia dago –idazlearen eta irakurlearen historia– istorioen bitartez kontatua. Historian bizitza dago. Hitzek elikatzen eta hornitzen dute bizitza. Hitzen adieran eta esanahian dago nobelaren –bizitzaren– gakoa edo giltzarria.

– Historian eta istorio batean –nobelan– pertsonak eta pertsonaiak daude. Eta geografia. Idazleak geografia nahiz pertsonaiak ondo azalduko eta narratuko baditu, ondo baino hobeto ezagutu behar ditu biak ala biak: geografia –erreala edo fikziozkoa– eta pertsonaiak. Kanpotik baino, barrutik  –ez azaletik soilik– ezagutu behar ditu geografia(k) eta pertsonaia(k). Hots, ez soilik protagonista nagusien baitakoa, pertsonaia guztiena baizik.

– Antzinako geografian, duela 2000 urtetik orain dela 100-200 urtera bitartekoa, hots, Kristoren garaitik  XIX-XX. mendeetara bitartekoa –euskaldunon geografian, duela 50 urtera artekoa– Jainkoaren “diktatuen”  araberako historia eta istorioak bizi eta ezagutu ditugu. Gaia(k) gerra(k)  d(ir)a, gaien motorra maitasuna eta herra. Gaiak dira ere traizioa edo leialtasuna.

– Iragan mendetik gaurrera bitarte, berriz, gure mundua, gure literatura  –“gure”, hau da, “mendebaldeko” deitzen dugun horretaz ari naiz– ez da jada Jainkoaren diktatuen arabera gauzatzen, bizitzen. Ez soilik. Harrezkero, Freud, Marx, Lenin edo edota Bakunin-en –besteak beste– diktatuek pisu handia hartu dute gure bizitzan eta literaturan.

– Azkenik, literatura –artea, oro har eta orobat– bizi esperientziak eta jakituriak ukitutako eta hunkitutako sortzailearen –idazlearen– emaitza da. Batzuk Jainkoak ukituagoak eta hunkituagoak, bestetzuk Freudek edo Marxek –besteak beste– ukituagoak edo hunkituagoak. Finean eta funtsean, literatura Jainkoak –pertsonaiak– eta pertsona horiek guztiek idazlea “afektatu” duten araberako emaitza da. Hori da historia, hori da istorioa, hori da kontua edota nobela. Horiek guztiak eta nobelagilearen afektua eta talentua.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA