Maitasuna gerra garaian
Andaluzia. 1950.eko hamarkada. Espainiako Gerra Zibilaren ondoko garai doilorra. Francisco Franco militar faxistaren lehenengo urteak dira, ezurteak. Diktaduraren aurkako erreboltariek (Maquis) erresistentzian dihardute. Hauetako batzuk, legeari ihes eginak, sierran dabiltza, frankismoak ezarritako legearen aurka altxa dira. Legalitatean ari dira ere beste batzuk. Herriguneetako bizitza “normaldu”an, erdi-klandestinitatean, gaueko lanetan. Cencerro, Perdigones, Tomillo dira horietako...
Read MorePasadizoak (eta VII)
Zazpi pasadizo kontatu d(it)ut, eta bekatu kapitalak heldu zaizkit gogora. Ez pasadizoak bekatuak direlako, ez, ordea, konfesatzen aritu izan banintz legez sentitu naiz. Are, badoa zazpigarrena. Azken pasadizo hau lankide batek kontatua da. Hemen ere, bekatuekin bezala, bekatua kontatu bai, baina bekataria azaldu barik. Horratx nire transkripzioa, gutxi gorabehera. Udaletxean hitzaldi publikoa ematen ari dira zaborren inguruan. Gaia atez ateko zabor bilketa da. Halako batean, EAJko batek...
Read MorePablo Sastre
Pablo Sastre idazlea elkarrizketatzeko parada ukan dut oraindik orain, Gauzen presentzia eta Gizajendearen ahitzea liburuen karietara. Bi liburuak elkarren segidakoak dira, oso interesgarriak biak ala biak. Bere bizitzako hainbat gauza tartekatzen dira beraietan, bizitzari buruzko gogoetak, ikusitakoak, baita esperientziak barne ere. Solasaldian kontatutako guztiak ezin izan ditut paperera ekarri. Bestela ere, hainbat kasutan, ekarriak edo emariak, hobe liburuetatik jasotzea. Horretarako...
Read MoreErrespetu osoz
Angel Errok Errespetu osoz artikulua idatzi du gurean, Zirtak delakoan. Gomendatzen dizuet irakurtzea. Angelek dioenez, shock traumatiko batek afasia eragin dio burmuinean. Kontuak kontu, aste honetan Errok artikulua gaztelania hutsez igorri digu, eta ondorioz, neronek itzuli behar izan dut. Tira, ez da hainbesterako ere, baina, Patxi Larrion eta Alberto Barandiaran lagunei eskatu nahi nieke, faborez, horrelako erronketan ez sartzeko Angelekin. Egia erran zaila zait sinestea Angel afasiak jota...
Read MoreXora ausartaz (bigarrenez)
Maulen estreinatu zen Xora filma, baina ezin izan nuen ikusi. Donostiako aurkezpenean ikusi ondoren, hizpide ukan nuen. Atzo Hendaiako Varietés antzokian ikusi nuen bigarrenekoz. Horra jarraian beste aburu sorta bat: Iluna omen da Xora. Baiki, bizitza nola! Xora ausarta da, eiki, bizitza nora! Egileek, abiaburuan, ez omen zekiten zer egingo zuten ororen buruan. Anartean, “ez dakigu, baina entseatzen gira egitez” pentsatu omen zuten. Nik uste, bazekiten/badakite, eta horregatik egin dute,...
Read MorePasadizoak (VI)
Pasadizoa joan deneko apiril euritsuko egun horietako batean izan zen. Bikotea gosaltzen ari da, goizean goiz. Gizonak kafea prestatzeko azken filtroa erabili duela –ustekabean– jakinarazi dio emakumeari. – Ba, gaur ez daukat betarik ez gogorik saltoki handi batean sartzeko eta filtroak erosteko. – Lasai, nik erosiko ditut. – Ama ikustera noanean, justu Chino baten ondoan pasa ohi naiz. Euria burrustan ari da gizona Zumaiako Chino batean sartu denean. Euritakoaren tanten...
Read MorePasadizoak (V)
Euro dibisa 1999ko urtarrilaren 1ean hasi zen funtzionatzen, eta harrezkero, gerora, moneta gisa erabiltzen hasi genuen ere. Hendaian, konparazione, liberak (frankoak) eta pezetak generamatzan patrikan ordura arte. 1900eko hamarkadaren amaia aldean, libera bat / 20 pezeta zen diru trukea, aldian aldi, gora eta behera. Pasadizo laburra baina esanguratsua da bosgarren hau. Ekaineko hasiera da, hondartzako denboraldia hasia. Bikotea plaia aldera jaitsi da. Aparkalekua indarrean dago,...
Read MorePasadizoak IV
Duela 25 urteko pasadizoa da honako hau. Hondarraitz plaian dago pijoa, zangoak zabal-zabalik toalla gainean, neska bikote liraina haren ondoan, titiak zut. Eguzkia ederra zeruan, egun paregabea. Euskal kulturaren espresio bateko izar berri horietakoa da gizonezkoa. Haien atzean beste morroi bat dago, bikoteari so tarteka, kuxkuxean edo. Liburuxka arraro bat dauka eskuetan, Afrikako herrialde baten izenburukoa. Irakurtzen ari da, edo plantak egiten bederen. Nekez ulertzen du irakurtzen duen...
Read More
Iruzkin berriak