Pasadizoak (V)
Euro dibisa 1999ko urtarrilaren 1ean hasi zen funtzionatzen, eta harrezkero, gerora, moneta gisa erabiltzen hasi genuen ere.
Hendaian, konparazione, liberak (frankoak) eta pezetak generamatzan patrikan ordura arte. 1900eko hamarkadaren amaia aldean, libera bat / 20 pezeta zen diru trukea, aldian aldi, gora eta behera.
Pasadizo laburra baina esanguratsua da bosgarren hau.
Ekaineko hasiera da, hondartzako denboraldia hasia. Bikotea plaia aldera jaitsi da. Aparkalekua indarrean dago, udaberri-negualdean ez bezala. Artean, libera/frankoa txanpona zegoen indarrean.
Lehen udatiarrak dabiltza espaloian, itsas zerumuga urdina agerian. Autoa aparkatu dute:
Bikotea:
– Txanponik bai, aparkalekua ordaintzeko?
– Bai. Bost liberako txanpon bat, besterik ez.
– Bost libera? Ehun pezeta ordaindu behar dugu? Ezta pentsatu ere.
Hau lapurreta!
– Bada, isuna jartzen badigute, hirea errua.
– Hor konpon!
Badoa bikotea, paseo-bidean barrena, ernegatua edo.
Hurrengo urtean, 2000ko urte aldean jada, bikote bera hondartzara hurbildu da, ekaina da orain ere. Aparkalekua ordaindu behar den garaia, berriz ere.
Bikotea:
– Txanponik bai, aparkalekua ordaintzeko?
– Bai. Zenbat nahi duzu?
– Ekarri euro bat edo!
Ordain-gailura joan da morroia, euroa sartu, eta tramitea bete.
Badoa bikotea promenan, lasai antzean.
Oharra: 5 libera erosteko 100/120 pezeta behar izaten genuen. Gero, euro bat erosteko 166,66 pzta. 8 libera.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks