Katebegia
Hasiera » Musika » Oda eder bati ene plagio ausarta
Ira12 0

Oda eder bati ene plagio ausarta

Atalak: Musika

Oroimenaren oraina.  Benito Lertxundi. Elkarlanean S. L. 2011ko udaberrian argitaratua.

Oroimenaren oraina.
Benito Lertxundi. Elkarlanean S. L. 2011ko udaberrian argitaratua.

Oroimenaren oraina. Paradoxa ote Benito Lertxundiren azken diskoaren titulua? Esamesek haren oroimenaren galera zabaldu baitzuten iraganean. Oroimenaren oraina lanak oraina lehenesten du. Esanak haizeak daramatza, lanak ordea, present dira betiko. Lan honetan, oroimenaren orainean dakusa bere burua Orioko bardoak.

Azken lan hau harlauza distiragarria da bere harbide luzean. Lertxundik bere obra-musikala euskal partikulartasunetik abiatu zuen, eta  bere partikulartasunera egin du bide –utikan, munduko unibertsaltasunerantza bidean beste harlauza berri bat jarri duen topikoa!–. Bideko lekukotasun eta erakusle dira bere kanten hitzak, baita musika ere. Kanta bakoitzaren hitzak –poemak– paregabeak dira ere oraingoan. Ez dira bidenabarrean hautatuak, ez kantatuak. Kantariak badie zer eskertu Fernando Pessoa, Jon Maia, Jose Ramon Uriarte, Kirmen Uribe eta Pako Aristi poetei. Halaber, laketuak ere senti daitezke eurak, beren hitzak bardoaren musikan entzundakoan –Pessoa berpizturik barren!–. Bardoa diot, honen letrek ere berezko tokia hartzen baitute Oroimenaren orainaren bidean. Ez dira horiek oda sinfoniko honen hitz-emaile bakarrak. Olatz Zugastiren poema eder entzungarria duzu. Poema bakar batek ez du gozakaizten sinfonia paregabe hau.

Berriz eta askotan, erromesen legean abiatu naiz harbidean, harzuri distiratu hau bizkar-zorroan hartuta; ene diskurtsoa funtsez moldatu aldera abiatu ere:

“Ez dut nihaur gogoratu, ez ezagutu nahi. Alferrik nago, naizenari begira banago. Orainak ez beste ezerk nau ezagutzen. Nor da erromesa, funtsezko gogoan dabilena ez bada? Nik ere laket dut itsasadarra, Bidasoaren halabeharra, suaren, uraren eta maitasunaren bila abiatu ziren haiek bezala. Alabaina, utzidazu etxera itzultzen, utzidazu zure etxera sartzen, utzidazu zure ahora bota nituen arantzak erauzten, maitasunak karirik ez duela ikasi baitut. Gugan dago zuhaitzen denbora, elkar maitatu ondoren, ohean lo. Azken muxu bat behar dut gau luze honetan, lokartu ezinean bainago. Basarte honetako burrunba artean galtzen naiz eta bakardadean dut pentsatzen… Irail tristean”.

Horra ene poema-plagioa. Barkatu ausardia. Idatz dezadan musikaz, horretaz ere arras ezjakina naizen arren. Diskoz disko, harlauzarik harlauza, sortzaile honek geroz eta samurrago –errazago– uztartzen ditu hitzak eta musika. Areago eta samurrago uztartzen dituzte ere “haren” musikariek beren instrumentuak. Laket dut Pello Ramirezen eskusoinuaren eta Olatz Zugastiren harparen arteko harmonia. Maite ditut Otxoa de Eriberen arrabita eta Juantxo Zeberioren pianoa soinubakarrean, baita Cajaraville, Bikuña eta Unzuren arteko jardun bateratua. Maite eta laket ditut Lertxundiren eta Zugastiren aho bateko eta aldi bereko jarduna. Utikan “sortzaile honen atzean bertze sortzaile handi bat dagoen topikoa ere!”. Nago baina, Benito Lertxundiren obran gero eta arrasto sakonagoa eta nabarmenagoa duela Olatz Zugastik. Oda eder honi eskaini diodan oda lotsagabea duzu enea. Hitzok iragan dira, goza eta bizi dezagun Oroimenaren oraina.

 

Oharra: Abarrak. 2012ko irailaren 16ko ARGIAn argitaratua; 2336. zenbakia.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA